XIX. mendeko arkitektura kontraesan handiak izan zituen: mugimendu guztiek hizkuntz aberri bat aurkitu nahi zuten, haien garairako egokia baina, era berean, eskura zituzten teknika berrienak erabiliz. Testuinguru honetan jaio zen Modernismoa.
Modernismoak estilo modernoa izan nahi zuen, mende berrirako egokia. Ez zituzten harremanak mantendu nahi lehenaldiarekin eta material berrietan oinarritzen ziren. Nazioarteko estiloa izateaz gain arteko esfera garaitu zuen dekoraziora iristeko, arkitektoen kontrolpean. Etxeetatik metro geltokietara eta altzaritik barne dekoraziora edo jabeen jantzietara zabaltzen zen. Izen desberdinak jaso zituen zonaldearen arabera: Modernismoa Espainian, Art Nouveau Frantzian, Modern Style Britainia Handian, Jugedstil Alemanian eta Sezession Austrian.
Britainian Handian diseinuen edertasun faltak, kate ekoizpenaren monotonia eta alienazioekiko beldurrak William Morris diseinuko eta artisautzako balioak berreskuratzera eraman zuen mugimendua sortzera eraman zuten. Ideia berdinak kontinenteko beste tokietan zabaldu ziren ere.
Estiloko lehen adierazpenen artean Belgikan Victor Hortak egindakoak daude, Tassel Etxean aplikatu zituela (1892). Arkitekturako kontzeptu berri bat garatu zuen burdinaren erabilera arrazionalean oinarritua baina era espresibo eta dekoratibo batean egitera uko egin gabe, birdefinituriko bihurgune eta lerroen erritmoaz bai zutabetan, ornamentuetan edota lore formako elementuetan.

Estilo berria arkitekturako dekorazioan oinarritzen zen. Teoria hau marrazkidun aldizkarietan agertu zen eta diskurtso eta erakusketetan ere. Era honetan herrialde bakoitzean bere berezko ezaugarriak izango dituen estilo bat jaio zen. Belgika, Frantzia eta Espainian bihurgunea keta loreak nagusi ziren bitartean Britainia Handia, Eskotzia edo Alemanian geometrikoa da. Laburbilduz, eklectizismoaren aurkako erreakzio aizan zen. Honen inspirazioa pintura sinbolistan bilatu behar da.
Arte dekoratiboetan kalitatea eskaini nahi zuen ekoizpen industrialaren masibotasunarena urka. Aspektu honetan Britaniar Arts and Crafts mugimendua jarraitu zuten. Kontinentean ez zen bakarrik agertu kate ekoizpenarena urka baina artea eta industria elkartzen saiatu ziren eguneroko bizitzan erabiltzen diren produktuak agertzen dira lan hauetan.
Arkitekturan lerroaren flexibilitatea, sinuosoa eta dekoratiboa egin nahi zuten. Kolorezko materialak erabiltzen zituzten: barrak, balkoiak eta euskarriak burdinezkoak egiten ziren. Material berriek arkitektoari askatasunez lan egiteko aukera ematen zioten. Haiek ondoz ekiten materialen ezaugarriak eta izandako aurreko esperientziaz.
Barrualdeak era sinuoso eta lerro sentzualez egiten ziren, joera naturalistarekin. Obra armonikoenak askatasunez eta fantasiaz sortu ziten. Plazerra lortu nahi zuten edertasuna eta ongizatea konbinatuz.
Materialak barietate handikoak ziren: burdina, mosaikoa, egurra. Lerro bihurgunetsuak luzatzen ziren horma eta zoluetan, metafora begetal bat bezala. Lana organikoa da, naturatik eratorria; lorea erabiltzen da dekoratzeko atmosfera lagun batean. Ekoizpeneko gune nagusiak Frantzian, Belgikan, Alemanian eta Austrian egon ziren. Autoreen artean aipa daitezke Victor Horta, Van de Velde eta Otto Wagner Vienan.


Belgikan Art Nouveau Bruselasen garatu zen Victor Horta eta Henry van de Velderekin. Mackintosh bezala, estilo berria sortzen saiatuz iren, erreferentzia historikoetatik kanpo. Era normal batean ekoiztutako burdina erabiltzen zuten baina era berri batean aplikatzen zuten. Bruselasko Tassel Hotelean non egiturako elementuak bistan uzteaz gain euskarriak landare motako elementua bilakatu ziren.

Frantzian Hector Guimarrek metroko geltokietako sarrerak diseinatu zituen Parisen metala eta burdina erabiliz era bihurgunetsu batean konbinatuz. Adibide hauek ondo definitzen dute forma naturalistekiko zaletasuna.
Art Nouveau garatu zen ere germaniar hizkuntzako hainbat hirietan, garrantzitsuenak Munich, Darstad eta Weimar Alemanian, Viena Austrian izanik. Toki hauetan Jugendstil (estilo gaztea), edo Die Jugend (Gazteak) izenekin ezagutzen zen.

Vienan era desberdin batean garatu zen. Klimt pintorearen zuzendaritzapean, artista eta arkitekto gazteek Wiener Sezession izeneko mugimendu bat sortu zuten artearen kontserbadurismoaren aurka. Estilo historikoak bastertu zituzten baina haien forma kasko sinplifikatuz iren. Forma organikoak erabili beharrean lerro zuzenak nahiago zituzten. Artisten artean Endell eta Olbrich daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario