
Bauhaus estiloa arkitektura eta diseinu modernoan eragin handiko estilo bat izan da. Eragin sakona izan zuen artean, arkitekturan, diseinu grafikoak, barruko diseinuan eta tipografian.
Ikastetxea Alemaniako hiru hirietan egon zen (Weimar 1919tik 1925era, Dessau 1925tik 1932ra eta Berlin 1932tik 1933ra), hiru arkitekto zuzendari desberdinekin: Gropius (1919-27), Meyer (1927-30) eta Mies van der Rohe (1930-33), eskola naziek itxi zuten arte. Aldaketen arrazoiak norabide, teknika, instruktoreak eta politikaren araberakoak izan ziren.

Bauhaueseko eragin garrantzitsuena modernismoa izan zen Alemanian Lehen Mundu Gerra baino lehenago zabaldua egon zela, nahiz eta kontserbadorea izan. Berrikuntzen diseinua, normalean Gropious eta Bauhausekin lotuak –formak erradikalki sinplifikatuak, funtzionalitateko arrazionalismoa eta masa ekoizpeneko ideia posible zen adostea indibiduaren espiritu artistikoarekin –Alemanian garatu ziren bertan Bauhaus fundatua izan zelako.

Bauhaus edo Nazioarteko estiloak hainbat ezaugarri ditu:
1) Dekorazioa baztertzen du funtzionalitatearen onerako
2) Asimetria eta erregulartasuna erabiltzen du simetriaren partez
3) Arkitektura aldatzen du espazio masari oposatuz.
1) Dekorazioa baztertzen du funtzionalitatearen onerako
2) Asimetria eta erregulartasuna erabiltzen du simetriaren partez
3) Arkitektura aldatzen du espazio masari oposatuz.
Bauhauseko arkitekturako kezka diseinuko giza aspektuak dira eta forma berriak langileentzat egin nahi dituzte. Hau izan daiteke arrazoi bat onartua izateko eboluzionatzen ari ziren hirietan, sozialismoko ideiak zabaltzen zirenean. Estilo arkitektoniko hau agertu zen ingenieriako aurrerakadari esker aukera ematen zuela eraikitzeko altzairu edo burdineko markoen inguruan. Horma ez da euskarria eta bakarrik estalkia izango da.

Modernista batzuen eraginapean, Lazlo Moholy-Nagy, Marcel Breuer eta Theo Van Doesberg, Bauhauseko ikasleek Errusiar konstruktibismoan oinarritutako obra sinple eta funtzionalak ekoiztu zituzten. Material eta formen arteko kontrasteak edukin klasikoetan agertzen zirela, baztertu egiten dira eta materialen edertasun propioa destakatu nahi dute. Beti saiatu ziren ornamentazioko gehiegizko detaileak kenduz eta hau ikusten da, esate baterako, haien tipografian. Helburua seriez egindako produktu industrialak ziren baina artisauen lanetan oinarrituak. Denetik egiten zuten, aulkiak muntatzetik tapizak arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario