martes, 10 de marzo de 2009

Arkitektura Garaikidea: material berriak

XIX. mendean arkitekturako eredu asko erakusketa unibertsaleko negutegi itxurako pabiloietan aurkitzen dugu, haien arten 1851koa Londonen, Paxtonek egina. Burdina eta kristalezko egiturak lehen erromantizismotik eratorritako gusto batetik bilakatu ziren. Progresoko bertuteak goraipatu nahi zituzten. Burdin forjatuaren elementu gogorrak seriez eginak eta muntatzeko errazak eraikuntza altuagoak egiteko eta erdiko nabeak zabaltzeko aukera eman zuten, modulo erregularrak erabiliz.

Industrializazioko mendea
XIX. mendea gizarte eta kultura industrialeko lekuko izan zen eta honek behar berriak sortu zituen. Joera desberdinak gurutzatu ziren, nahasketako inpresio batekin. Garaia markatuta dago tradizio arkitektonikoa eta teknika, material eta Industri Iraultzak sortutako behar berrien konfrontazioz. Honek bi estilo desberdinen agerpena bultzatu zuen mende osoan zehar mantenduko direla: Historizismoa eta burdineko arkitektura.



XIX. mendeko arkitektura
Material berrien erabilera eta eraikitzeko teknika berriak garaiko beharrei egokitu zitzaien. Hasieran forma neoklasikoak Europako hiri gehienak zabaldutak zeuden, burgesiaren helburua klasizismoko bertuteak eta aintzak gogoratzea. Erromantizismoak Gotikoa edo Islamiar formak berreskuratu zituen. Estilo hau Historizismo bezala ezagutzen da, estilo desberdinen erabilera suposatu zuelako. Honen bilakaerak eragin handia izan zuen arkitektura dekoratiboaren garapenean eta arte dekoratiboetan. Arte ofizialaren aurkako erreakzio bezala agertu zen. Nazionalitatetako benetako sustraiak berreskuratu nahi zituen, Erdi Aroan gertatzen zen bezala, eta Italiar eraginatik separatu.



Arkitektoek eraikitzeko teknika berriak erabili zituzten burdina eta beste materialei esker. Eraikuntza publikoek bulkada izugarria jasan zuten, estilo zahar asko berpiztuz: grekoa, erromatarra, erromanikoa, gotikoa eta beste estilo exotikoekiko gustua zabaldu zen mudejarra, hindi edo txinatarra bezala.


Burdina eta kristalezko arkitektura
Baina arkitektura garaikidea benetan zabaldu zen hirien garapenarekin Industri Iraultzaren ondorio bezala. Trebideak aukera eman zuen hiriak betiko mugetatik ateratzeko eta inguruetan zabaltzeko. Honek haien irudia eta inguruko zelaiarena eraldatu zuen geltokiak, zubiak eta biaduktuekin azkenean paisaiaren parte bihurtu zirela. Eraikuntza mota hau, oso praktikoa, material berriekin egin zen mugatu gabeko aukerak ematen zutelako arkitekturako iraultzarako bidea irekiz.

XVIII. mendearen amaieran burdineko lehen egiturak agertu ziren eta ingeniarien lana garrantzitsuagoa bilakatu zen, arkitektoekin kolaboratzaile bezala.


Hormako aurreko funtzioa, eraikuntza eusteko, galdu zen burdinaren erabilerarekin. Kristala, industrialki egina, eraikuntzetako argia handitzen lagundu zen eta horregatik espazio handiak betetzen ditu, horma ordezkatuz eta barrualdeak argitzeko arazoa konponduz. Gainera momentu honetan elektrizitatearen aurrerakadak aukera eman zuen eraikuntzen altuera handitzeko igogailuak zeudelako eta bentilazioko arazoak konpondu ziren ere. Eraikuntzako barruko eta kanpoko komunikazioa posible zen material berriei esker.


Eraikitzeko teknika berriak eta aldez aurretik seriean prestaturiko elementuek posible egin zuten eraikuntza publikoen ekoizpen masiboa: galeriak, negutegi itxurako tren geltokiak, liburutegiak, merkatuak; eta baita eraikuntza pribatuak ere: almazenak, lantegiak. Eliza eta aristokraziako eraikuntzako monopolioa bukatuta zegoen. Honen ondorioz, espazio aske, argi eta funtzionalak diseinatu ziren gizarte industrialeko beharrei egokitua.

Aukera hauek guztiak Paxtonek 1851ko Londoneko Erakusketa Unibertsalerako diseinaturiko Kristalezko Jauregian ikusi ziren. Eraikuntza ikaragarria zen, errekorra zen garai batean eraikia eta prezio onekoa aldez aurretik ekoiztutako materialez egin zelako. Negutegi gigante bat zen espazio zabala eta argia sortzen zuela pentsatuta zegoen helbururako aproposa zela.


Material antzekoekin egindako beste eraikuntza bat Eiffel Dorrea da, Eiffelek diseinaturikoa 1889ko Pariseko Erakusketa Unibertsalerako. Paxtonekoa bezala Madrilgo Erretiroko Kristalezko Jauregia da, Velazquez Bosco-k egina. Material berri hauek erabili ziren ere Madrilgo Atotxako tren geltokian.


No hay comentarios: