martes, 3 de marzo de 2009

Erromantizismoa

Estilo hau jaio zen Aintzinako Erregimenaren krisi bitartean eta Arrazoian zuten konfidantza galtzea probokatu zuen. Erreakzio bezala, sentsibilitate berri bat agertu zen. Honen ezaugarria sentimenduak, pasioa, intuizioa, irudimena eta pertsonak baloratzea zen. Erromantizismoa sentitzeko era bat da.

Pintura erromantikoaren ezaugarriak
Neoklasizismoko konbentzionalismoak eta normak ezeztatzen zuen. Berrikuntza tekniko eta estetiko baten mugumendua da eta etorkizunerako ondorio garrantzitsuak ekarri zituen:
-Teknika desberdinak erabiltzen ditu: olioa, akuarela, grabatua eta litografia.
-Testura bere izaeragatik baloratzen da eta azalera irregularrak forma sutilekin konbinatzen dira. Pintzeladak askeak, biziak eta espresioz betetakoak dira.
-Lerroa desagertzen da kolorearen aurrean. Koloreko potentzialidade sugestiboa berreskuratzen da, muga zehatzegietatik askatuz.
-Argia oso garrantzitsua da eta graduatu egiten da lanari antzerki efektua emanez.
-Konposaketa dinamikoa izaten da, lerro bihurgunetsuz beteta eta keinu dramatikoz, artista batzuk eskema geometriko lasaiagoak nahiago badituzte ere.
-Gaiak barietate handikoak dira, exotikoetatik edo lehenaldi glorioso batetik -Grezia eta Erdi Aroa barne- historiako gertakarietara. Gotikoa estilo garrantzitsuena da eta honen arkitektura, kondairak eta momentu historikoak maiztasun handiz irudikatzen dira.

Exotismoa ikusten da geografia zabalean, Afrikako Iparraldea eta Amerika barne. Ekialdea aurkitua izan zen eta argia eta kolore desberdinak eskeintzen dio arteari. Fantasia eta gauza guztien gainetik drama heriotzarekiko gusto batekin, gaua eta azterna arkeologikoak, monstruoak eta normalak ez diren izakiekin konbinatzen dira. Erromantizismoko beste aurkikuntza natura eta paisaia da. Fantastikoa, irudimenez beteta edota estudiokoa, gogoratutako paisaiak margotzen direnean, efekto atmosferikoak ditu eta oso estimatua da.
Indibidualismoko kultua erreibindikatzen da. Artistek nahiago dute haien askatasuna kolektiboena baino. Arrazoi honetatik artista batzuk, Delacroix bezala, haien garaiarekin konprometituak dira. Indibidualismo honen ondorioz artista-bezero harremana aldatzen da: berdinak dira eta gauzak aldatzen dituzte. Artista ez da artisaua. Batzuetan artistek taldeak sortu zituzten baina haien indibidualitateari uko egin gabe.

Frantziar Erromantizismoa
Gericault neoklasizismoa eta arte berriaren arteko zubia izan zen. Bere bizitza motzean lan anitzak egin zituen barietate handiko gaiak dituztela.

Delacroix famatua da bere kolore eta sentsualitateagatik. Afrikako Iparraldeko pinturak berarengan eragina izan zuen. Bere lana Historiako konpromezua erakusten du eta iraultzetako momentuak irudikatzen ditu.


Britaniar Erromantizismoa
Britainia Handiaren kontribuzioa Erromantizismora paisaian egon zen, Constable eta Turner-rekin. Constableren paisaiak benetazkoak eta errealistak dira. Kolorezko mantxaz beteta daude eta kezkatuta dago argia eta atmosferako aldaketak irudikatzeko teknika azkar eta minuzioso batekin.





Turner-rek kolore eta argiarekiko kezkak espresatzen zituen. Iraultzailea izan zen hauen trataeran eta baita efektu hauek atmosferan zabaltzean zuten eragina irudikatzeko: lainoa, baporea eta kea.



Germaniar Erromantizismoa

Artista garrantzitsuena Caspar David Friedrich da. Paisaiak margotu zituen baina ukipen mistiko batekin eta itxura erlijiosoz. Jendea garrantzirik gabekoa da, minimoa paisaiaren handitasunaren aurrean.

No hay comentarios: