Chicagoko eskolako elementu berezi batzuk dira altzairuzko markoa erabiltzen duten egiturak egitera, gero terra kotaz betetzen direla, aukera ematen leiho handi eta zabalak egiteko eta kanpoan oso ornamentazio gutxi erabiltzen dute. Batzuetan arkitektura neoklasikoaren elementuak hartzen zituzten haien zeruarraskarietan. Hauetako gehienetan zutabe klasikoak aurkitzen dira. Eraikuntzaren eskema beti izaten da oinarri baten papera egiten duen lehenengo solairu bat, erdiko solairuak ornamentazio gutxi, zutabearen fustearen papera egiten dutela eta azken solairuak zutabeko kapitela irudikatzen duela, dekoratuagoa eta erlaitzaz bukatuta.
Chicago leihoa eskola honetako sorkuntza da. Hiru zatiak ditu, erdiko panel handia finkoa egonik, txikiagoak diren alboko biak irekitzen diren bitartean. Leihoen antolakuntza fatxadan uniformea da, proiekzio txiki batzuekin. Leiho hauek konbinatzen dute argiaren beharra eta aireztatzeko beharra. Eskola honetako arkitektoak dira Louis Sullivan, Richardson, Adler. Beste arkitektoak hauekin kolaboratu zuten Frank Lloyd Wright eta Mies van der Rohe kasu.
Estilo arkitektoniko honetako adibideak dira: Chicagoko Auditorium Building, Carson Company Building, Relianze Building.
No hay comentarios:
Publicar un comentario