Mostrando entradas con la etiqueta Inpresionismoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Inpresionismoa. Mostrar todas las entradas

viernes, 6 de marzo de 2009

Eskultura Inpresionista


Eskulturan artistek natura erabili zuten bizia irudikatzeko. Errealitatea eta tenporalitateko inpresioa islatu nahi zuten. Artista hauetako famatuena August Rodin da. Bere lana azalera irregularra du eta horrela argiak itzal desberdinak sortzen ditu. Isla hauek eskulturari bizitasun berria ematen diote.

Efektu optikoa hau ez da Rodinek lortu nahi zuen gauza bakarra. Metodo hauekin eskultura sortzeko prozesua erakutsi nahi zuen. Pintoreak bezala, haien lana kolore eta argiaren puntu zegin zutela, berak eskulturak eraiki zituen, marmol eta brontzean. Egiteko prozesua erakutsiz artista garaikideen ideiak bere lanetan bereganatu zituen.
Hasieran pose indartsuak egiten zituen, Brontzezko Adinean bezala, estatikoa eta finko adela lehenengo begirada batean baina gero indarra erakusten duela. Rodin-i gustatzen zitzaion ekintza inpresioa poseetan integratzea. Batzuetan irudiak estatikoak iruditu arren inpresio boteretsuz beteta daude, Balzac obran bezala.

Rodin-ek garatu zituen inpresioak akademiako gaietatik separatu zeta bere gustuko irudiak eta poseak aukeratuz. Ez zituen gai klasikoak, akademikoak egiten. Balzac obrak aldaketa markatu zuen. Amaieran irudien pose dinamikoetan zentratu zen, bereziki zatituak zeuden irudiekin. Era horretan irudikatzen zituen gauzen natura espontaneoa harrapatzen zuen. Ezin da kontsideratua izan bakarrik inpresionista bezala, eskultura modernoko aita bezala baizik.



Camille Claudel-ek eskulturarekiko pasioa oso gaztea zela aurkitu zuen. Tailer desberdinetan hasi ondore, 1883an Rodin aurkitu zuen. Laster bihurtu zen honen kolaboratzailea, musa eta amorantea.

Bi artistek elkarren arteko eragin aizan zuten. Camille-k biluzien teknika Rodinekin ikas izuen, emakume batentzat osoz aila zen gauza bat garai hartan. Bere harreman apasionatua eta konplexua 1893an bukatu zen eta Rodin admiratua zen bitartean Camille baztertu aizan zen. Bere berezko fama lortu nahian gogor ekin zion lanari baina bere esfortzuak ez zuen konpentsaziorik jaso. Pobrea, errefusatua, lana zentsuratua izanik, bere genio errekonozimendurik gabe, isolatua eta paranoikoa bukatu zuen. Asilo batean sartu zen 1913an eta horrela biz izen bere heriotza arte 1943an.

Camillek bere lanaren parte handi bat desegin zuen bitartean asiloan sartua urretik, utzitako obra gutxiek bere balioa ondo erakusten dute. Anatomiako ezagupen sakona zuen, igeltsu, marmola, brontzea eta onix ere erabiliz. Bere lanak dotoretasuna eta maisutasuna erakusten du eta espreski originala bihurtu zen XX. mendearen hasieran, Japonismoa eta Art Nouveau-ren eraginekin.


miércoles, 4 de marzo de 2009

Inpresionismoa

Frantziar paisaiako pinturaren bilakaera bezala jaio zen XIX. mendearen bukaeran. Gizarte eta filosofi berriari emandako erantzuna da. Burgesiak bere berezko ohiturak zituen eta baita denbora pasatzeko moduak ere eta hauek izango dira inpresionisten gaiak. Hiriak oinezkoak ibiltzen diren tokiak dira, baita gauean ere, kabareteko abeslari, dantzari, kafeekin, etab. Mundu erakargarri bat da eta honetatik hartuko dituzte haien gaiak inpresionistek. Inpresionismoak paisaia, itsasontziak, igandeko irteerekiko gustua erakusten du.

Pintore hauek elkartu ziren Manet inguruan eta saloi ofizialetako arteari uko egin zioten. Hizkuntza berriaren aurrean pintzelada askea, begian elkartuko diren lehen mailako koloreetan separatua daudela defendatzen dute. Jendeak honen kontra erreakzionatu zuen baina bi indar garrantzitsuen laguntzaz kontatu zuten: arteko kritikoak eta marchanteak.

Estilo honen aurrekaria Barbizon eskolako paisaietan eta Corot eta Millet errealista frantsesen obretan dago. Gainera, Espainiako Urrezko Mendeko koloreko eraginak jaso zituzten ere. Japoniar estanpak, garai hartan modan zeudela, espazio eta kolore lauen erabilerari buruzko ikuspegi bat gehitu zuten. Argazkigintzak eragina izan zuen ere. Emaitza erakargarria, pintura arina, normalean paisaia, argi eta kolorez beteta, pintzelada motzak mihisean ikus daitezkeela lortzen dute. Ez dira irudi oso handiak pribatuko enkargatzen direlako. Ez dute irudikatzen konpromiso soziala.


Teknika eta ezaugarri formalak
-Oleoa erabiltzen dute, baina batzuetan pastel paper gainean erabil dezakete ere.
-Gai berriak: garrantzitsuak ez diren gaiak, arreta berezia jartzen paisaian, bai herritarra baite hiritarra ere; fugazitatea harrapatu nahi dute. Benetako paisaiak dira, independienteki politak edo itsusiak izan. Garrantzirik gabeko gauzak dira, aisialdia, dantzak eta tabernak bezala. Mezua duen gai garrantzitsuari uko egiten diote.
-Kolorearen balio berria. Kolorea eta forma ez dira existitzen. Inpresionistentzat benetako gauza bakarra argia eta airearen arteko harremana da. Era honetan argia benetako gaia da eta horregatik irudi bat errepika dezakete urtaro edo eguneko ordu desberdinean. Argiaren kalitate eta kantitateak objektuaren konfigurazioa egiten dute. Horregatik kanpoan margotzen zuten eta margotzeko teknika azkarra erabiltzen zuten, aldakorrak diren efektuak harrapatzeko. Pinturak argiz beteak eta argitsuak dira.
-Kolorea argiari lotuta dago zuzenean. Kolore argitsu, bizi et apuruak, zuzenean aplikatzen dira mihisean, bat bestearen gainean, eta nahasketa ikuslearen begian egiten da. Errekurtso honekin bizitasun kromatikoa irabazten dute. Itzala kez dira iluna keta kolore osagarriez betetzen diren zonaldetara mugatzen dira, era honetan kolorea indartu egiten delako.
-Pintzelada askeak, motzak eta azkarrak. Hau beharrezkoa da atmosferako efektuak hobeto harrapatzeko eta koloreko mantxa handiak, materia ugariekin erabiltzen dute. Lerroa desagertzen da eta pintzeladak eta koloreak balio nagusiak dira.
-Eredu tradizionala koloreen eta argiaren gradazioekin ez da existitzen. Denbora aurrera joan ahala formak disolbatzen dira argia eta koloreko kolpeetan.
-Aire librean egindako pintura. Gaiak markatzen du baina gehiago estudioko konposaketa mekanikoegia konpontzeko intentzioa.
-Espazio ilusionistaren balorazio berria. Ez zaie interesatzen sakontasuna eta irudiaren kontzeptzio ohikoa leiho bezala desagertzen da. Bizirik egon behar du, naturako zati bat bezala, beraz ohiko perspektibatik ihes egiten dute. Pintura askotan elementuen kokapena, objektuak eta pertsonaiak mozteko modua, argazkilaritzako efektu zegiten da.

Pintore inpresionistak.
Manet tradizio akademikoa baztertu zuen. Errefuxatuen Saloian Dejeneur sur l´herbre aurkeztu zuen, argia eta konposaketaren ikuspegi garaikidea ematen. Bere garaiko jendea ez zegoen prestatua hau ulertzeko. Bolumeneko inpresioa ez da lortzen klaroskuroarekin eta irudiak ez dira kokatzen atmosfera zehatz batean honekin nahasiak baizik. Beste lanak dira: Olimpia eta Folies Bergere-ko taberna.

Monet inpresionista poetikoena da, naturaren kontzeptu jarrai batekin. Hasierako bere helburu bat bat-bateko efektu bisuala da. Horregatik urezko elementuak nahiagoz ituen, argiaren efektua uretan azpimarratzeko. Argiaren bariazioa garaiaren arabera bere kezka nagusienetarikoa zen eta horregatik irudi berdina momentu desberdinetan margotzen zuen: Rouengo katedrala. Bere obra Impression, soleil levant-ek mugimenduari izena eman zion kritiko batek honi buruz egindako komentarioari jarraituz.





Renoir iraultzaile bat da eta tradizio gogorreko artista bat. Tonalitate gogorrak, gorria eta horia bezala eta argiaren mugimendu ondulantea hostoak eta uretan kaptatzen zuen. Giza irudiak nahiago zituen, bereziki emakumeak, edertasuna irudikatzeko. Lana: Le Moulin de la Gallette.


Signac-ek dibisionismoren eraginak jasoz ituen eta argiaren efektua karretaz ikasiz ituen, kolore ikaragarria lortuz. Paisaiak margotuz ituen.

Degas inpresionista da forman kolorean baino gehiago. Bere obra askotan argiaren ordez kandelak erabiltzen ditu. Dantzarien arropa arinek argiaren iraupen falta kaptatzen dute. Forma balio bat bezala ikusten zuen eta honen bolumena mantentzen du. Pertsonen irudiak egiten zituen, gehienbat Dantzariak.


Seurat teknika zientifikoa zuen errealitatea irudikatzeko. Dibisionismoa edo puntilismoa has izuen. Argiaren bibrazioa puntu txikien aplikazioaz lortzen du eta irudiaren osotasun abegiak kaptatzen du. Prozedura hau erabil izuen obra honetan: Dimanche l’ apres-midi à la Grande Jatte.