

Op-Art

Arte Optikoa 1950ko hamarkadan hasi zen. Pintura honetan ilusioa eta pintura planoa elkarrekin agertzen dira, ulermena eta ikusmenaren nahasketa da. Pertzepzioko esperientzia da ikusten ditugun gauzak nola funtzionatzen duten ikusteko. Arte bisual dinamikoa da, irudi geometrikoak bi planoetan eginetatik hasita haien konbinaketarekin perspektiba eta bolumena sortzen dutela. Bi era nagusietan egiten da. Lehena, eta hoberen ezaguna, patroi sinple batekin sortua da. Askotan pintura hauek bi koloretakoak dira, zuria eta beltza edo grisa.
Lanak elementu batzuen errepikapenean oinarritzen dira, linealak nagusiki edo oinarrizko forma geometrikoak eta kolorearen bidez hirugarren dimentsioa izateko edo mugimenduan egoteko itxura dute. Mugimendu honekin erlazionaturiko artista famatuenetariko bat Vasarely da.
Arte Zinetikoa

Arte zinetikoak mugitzen diren parteak ditu eta bere efektua lortzeko mugimenduarekiko dependentzia dauka. Parte mugikorrak gehienetan aireak, motor batek edo ikusleak mugitzen ditu. Eskultura zinetikoa 1950 eta 1960ko hamarkadetan egindako eskulturei erreferentzia egiten dute. Gabok eta Pevsner-rek lehenengo aldiz erabili zuten. Alexander Calder amerikarrak mobila asmatu zuen, hau da barilen egitura bat zeinetan beste elementuak zintzilikatzen diren. Beste arte zinetikoaren espresioekin konparatuak eskultura zinetikoek mugimendua dute edota mugitzen ari dira. Laneko mugimendua era desberdinetan lor daiteke: mekanikoko elektrizitatearen, baporearen edo erloju baten bidez edo fenomeno naturalei utzita, airea edo olatuak bezala; ikusleak ere motor hori izan daiteke. Teknika eta estilo oso desberdinak elkartzen ditu.
Graffiti

1970ko hamarkadan hasi zen. Jabegoan nahita egindako lana da pintura, marrazkia, hitzak edo beste dekorazioz egina izan daitekeela. Egiteko espazioa edozein azalera izan daiteke hormetatik kanpo edo barru. Betidanik existitu bada ere mugimendu hau hasi zen Nueva York-eko gazte batzuk, gehienak beltzak eta Puerto Rico-ko komunitatekoak, “tags” edo aerosolez egindako sinadurak egiten hasi zirenean.
Nueva Yorken identifikaturiko lehen sinadura Taki da, Greko-Amerikar artista batena. Garai berdinean grafoak agertu ziren. Hirietako freskoak dira spray-ez eginak. Futura 2000, Dust eta Pink identifikatu ziren haien ospea hip-hop kulturari lotuta egon arren. Basquiat eta Haring kalean eta metroan lan egiten hasi ziren eta haien lanak fama hartu zuen. Hasieratik publikoaren onarpena izan zuten eta arteko marchante-ren arreta deitu zuten.
Sinadura eta graffiti arteko desberdintasuna ez dago garbi baina batzuk esaten dute sinadurak bandekin lotuak daudela eta bandalismoa irudikatzen dutela edo oso gauza arrunta bezala dira balio publikoa izateko eta graffiti sorkuntzako adierazpena da, esanahi politiko izanda edo ez.
Land Art

Mugimendu garrantzitsu hau Ameriketan agertu zen 1960koen amaieran eta 1970en hasieran eta honetan paisaia eta artea elkarri lotuak daude. Eskulturak ez dira paisaian kokatzen, paisaia da haien sorkuntzako parte bat. Lanak espazio irekietan existitzen dira, zibilizaziotik aparte, erosioaren eraginpean. Hasierako lanak, Nevada, New Mexiko, Utah edo Arizonako basamortuetan sortuak, efimeroak ziren eta gaur ezagutzen ditugu grabaturiko materialen bidez edo argazkien bidez. Mugimendu honetako ordezkariak dira De Maria, Heizer eta Goldsworthy.
Arte Povera

Arte Povera terminoa Germano Celant, italiar kritiko batek sortu zuen 1967an. Bere testuak eta erakusketa klabeak identitate kolektiboa eman zioten italiar artista gazteen talde bati Torino, Milan, Genoa eta Erroman finkatua. Era erradikal berrietan lan egiten zuten, lehenaldiarekin apurtzen eta dialogo berri bat irekitzen Europa eta Ameriketako joerekin. Gerra ondorengo mirariak porrot egin zuenez eta ekonomiako anabasa eta inestabilitate politikoa agertu zirenez, Arte Povera hirietako ekintza kultural bezala agertu zen. Arte Povera ireki-itxitako ikerketa prozesu bat deskribatzen du. Lucio Fontana eta Piero Manzoni italiar prekursoreen berrikuntza artistiko ikonoklasten itzalean, artistak zerotik hasi ziren, formako mugarik gabe. Arte Povera ez da arte boteretsu bat, mugarik gabeko arte bat baizik, laborategiko egoera bat zeinean oinarri teorikoa errefusatua izan zen materialak eta prozesuaren aldeko irekidura osoaren alde.
Arte Poverarekin loturiko artistek oso era desberdinetan egin zuten lan. Pintura, eskultura, argazkilaritza, performance-ak eta instalakuntzak erabiltzen zituzten, presentzia fisiko indartsua sortuz, bai eskala txikian edo keinu efimeroz. Material zaharrak eta berriak erabili zituzten, gizakiek eginak eta naturalak, haiekin loturiko oinarrizko indarrak erakutsiz eta baita gure inguruan dagoen energiako gunea erakutsiz. Talde honetako partaideak dira Anselmo, Pistoletto eta Metz.
Minimalismoa

Azken joerak artean
View more presentations from mfresnillo.