martes, 24 de marzo de 2009

Errusiar abangoardiak

Hiru mugimendu nagusi daude garai berdinean: Konstruktibismoa, Suprematismoa eta Erraionismoa. Hirurak lotuta daude beste mugimendu garaikideekin Kubismoa, Neoplastizismoa eta Bauhaus bezala. Beste ezaugarri konpartituta irudiaren irudikapen abstraktua edo figuratiboa baino kubismoaren eraginpean.

Konstruktibismoa



Konstruktibismoa 1913an sortu zen Tatlin eskultoreak Braque eta Picasso Parisen aurkitu zituenean. Errusiara itzuli zenean ensanblajeak egiten hasi zen baina edozein gaia baztertuz. Konstruktibismoak erreferentzia egiten dio baikortasunari, eraikuntzaren erliebe irudikapen-gabekoa, eskultura, zinetika eta pintura. Artistek ez zituzten ideia abstraktuak sinesten eta artea gauza errealekin konektatu nahi zuten. Haien lana hiru dimentsiotakoa izaten zen, eta baita proletalgoarekin loturiko gauzak irudikatzen zituzten ere. Mugimendu honetako artistak dira Rodchenko, Tatlin, Gabo, Pevsner, El Lissitzky, Malevich.

Suprematism


Suprematismoa kontsideratzen da lehen eskola abstraktua mugimendu modernoan irudi geometrikoetan oinarritua arteko sorkuntzako sentsazio puruaren sinboloa. Mugimendua Malevich-ek sortu zuen Moskun, Konstruktibismoarekin paraleloan. Proiektua pintorearen lanaren adar bat zen. Beraren iritziz artea askatu nahi zuten mundu errepresentatibotik. Pintorearen lanak ez zuen izan behar irudia, armonia kromatiko eta konposaketa formalak baizik, baina pinturaren mugetan mantenduz. Forma geometriko lauak irudikatzen zituen mihisean. Espazio piktorikoa hutsik egon behar zuen eduki sinbolikorik gabe eta forma esanguratsurik gabe. Deskongestionatu eta argitu behar zen errealitate berria ikusteko.

Erraionismoa
Erraionismoa Errusiar arte abstraktua garatzeko lehenengo pausu bat da. Larionov-ek eta Goncharova-k fundatu zuten. Estiloa kubismoa, futurismoa eta orfismoaren sintesi bat da eta kubo-futurismo bezala ezagutzen da. Edozein formulazio teknikoa ahaztu zuten eta baita erreferentzia kulturalak ere. Kolorezko marren bidez egindako obrak dira. Forma kubistak agertzen dira forma futurista dinamikoetan sartuak hainbat diagonal zorrotzekin. Pintura batzuetan kolore bat dominantea da. Konposaketa hauek era dinamiko batean konbinatzen ziren eta erritmo eta armoniek artista bideratzen zuten kolorearen erradiazioa perzeptiblea egiteko.

No hay comentarios: