XX. mendea abangoardien garaia izan zen. Hauek arte plastikoetan garatu baziren ere, arkitekturan eragina izan zuten, De Stijl edo Neoplastizismoa eta Errusiar Konstruktibismoa bezala. Bi mugimenduak Bauhauseko garaikideak izan ziren.

Arkitektura honetako ezaugarriak Van Doesburg-ek finkatuz ituen: formak ez dituzte beste estiloak imitatzen; elementu plastikoei arreta berezia ematen diete, funtzioa, masa, azalera, denbora, espazioa, argia, kolorea eta materialarekin batera; arkitektura ekonomiko eta funtzionala da; ez dauka estilo zehatzak jarraitzen duen formula bat eta eraikuntzak ez dira monumentalak, espaziora irekitzen diren formak baizik; oinplanoa oinarrizkoa da baina horma ez da itxia eraikuntza ixten badute ere; antikubikoa da eta azalerek joera zentrifugoa dute simetria eta errepikapena baztertzen diren bitartean; eraikuntzak ez dauka fronte zehatz bat eta koloreak balio plastikoa du, baina ez da dekoraturiko arkitektura bat eta ez du neoplastizismoko sintesia izan nahi.

De Stijl-eko joera unibertsalak laster utz izion bidea beste arte objektiboagoari. Esate baterako, Rietveld-en Schroder Etxea, 1924an Utrecht-en egina –horma mugikorrekin eta dinamikoa –neoplastizismoko idealak irudikatzen zituen objektuek espazioan flotatzen zutelako baina jarrera arkitektonikoa teknikoarekin hasi zen. De Stijl-eko proiektuak bilakaera bat behar zuen gizarteko kezkei erantzuteko. Jendearentzat arkitektura bat sortzeko gogoa arkitektura modernoaren helburu bat bihurtu zen.
Errusiar Konstruktibismoa 1913 eta 1940 bitartean aktiboa egon zen. Errusiar abangoardiak sortuta, laster zabaldu zen kontinentean zehar. Abstraktua da erabat eta modernizazioarekiko joera dauka. Gaiak geometrikoak dira, esperimentalak, eta gutxitan hunkigarriak. Forma objektiboak, esanahi unibertsalekoak, egokiagoak ziren mugimendurako subjektiboak edo indibidualistak baino. Gaiak nahiko minimal dira, eta artelana oinarrizko elementuetan apurtzen da. Medio berriak erabiltzen ziren lanak sortzeko, eta honek lagundu zion estilo berriaren agerpenari. Ordenako arte azen eta hau desideragarria zen Lehen Mundu Gerraren ondoren mugimendua hasi zenean eta ulertzeko beharraz hitz egiten zuen. Artista famatuen artean Vladimir Tatlin, Kasimir Malevich, Alexandra Exter, Robert Adams eta El Lissitzky daude.

No hay comentarios:
Publicar un comentario