miércoles, 4 de marzo de 2009

Goya





Barroko garaia ondoren lan egin zuen. Bere kontraesanak dominatu zituzten bi joeraka urreko artearen kontzeptzioaren aurkako jarrera eta espresio berri baten gogoa dira.



Zaragozan hasi zenb ere formakuntza baina 17 urte zituela Madrilera joan zen non bere estiloak Tiepolo, Mengs eta pintore beneziarren eragina jaso zuen. Italiara joan zen freskoen teknika ikasteko eta itzuli zenean Pilarreko gangetako enkargua jaso zuen. Behin Madrilen zegoela, tapizetako marrazkiak egiten has izen, hasiera arrantza eta ehizari buruzko eszenak, frantziar eraginekoak, baina gehienetan herritarren ohiturak zelaietan. Velazquez Rembrandt eta naturaren eraginak jaso zituela esaten zuen.


1780an San Fernandoko akademiako kidea aukeratu zuten Cruzifixioa bidali zuenean akademiako normak jarraituz. 1785an Gorteko pintorea bilakatu zen. 1792an gorra geratu zen eta bere lanaren alaitasuna desagertu zen eta koloreak ilunagoak bihurtu ziren, pintzeladak askeagoak eta espresiboagoak.Gortera margotzeaz gain bere buruarentzat margotzen zuen ere. Ez zen monarkiaz kezkatu, hauek berarentzat posatu nahi bazuten ere eta margotu zituenean haien ahuleziak mihisean egin zituen, benetako izaera irudikatuz.

Bere erretratuek emakume eta haurren xarma irudikatu nahi dute. Batzuk azken argi bat bezala dira ondoren Goya erretiratu zelako Quinta del Sordoko isolamendura. Bitartean gerra napoleonikoak gertatzen ari ziren. Herriko jendeak hauetan sufritutako egoerak Goyarengan sentimendu garratzak sortu zituen eta bere artea egoera eta pertsona hauek erasotzeko erabili zuen.

1810 eta 1814 bitartean bere grabatuetako serie famatuak –Gerrako desastreak –eta gerrarekin lotutako margoak egin zituen, Bi lan hauetan kolorearen boterea ikusten da. Bukaera ez da garrantzitsuena. Iraultza bat dira artean eta pinturaren helburuan. Gerra irudikatzen zen balio gabeko gauza bat, aintzarik gabekoa eta lehenengoz aldiz ez zegoen heroerik, hildakoak eta hiltzaileak baizik.

Bere bizitzako azken partean, Frantziara joan aurretik, bere Quintako hormak pintura beltzez dekoratu zituen, bere ekoizpeneko parterik misteriotsuena eta estrobertituena. Era askotan Espainiako espiritua pertsonifikatu nahi zuen non boterea eta edertasuna airean desegiten ziren.
Grabatuetako lau serie ekoiztu zituen: Kapritxoak, Gerrako Desastreak, Tauromakia eta Kirtenkeriak. Denak krisiko garai desberdinetan eginak. Orokorki kritikoak izateko joera izaten dute bai gizartean baite bere garaiarekin, eta honek Inkisizioa erne jarri zuen. Lan hauek eskaini zioten askatasunez ekoizteko aukera, enkargatutako lanaren zerbitzu gabe.

Burdeos-en hil zen 1828.ean.

No hay comentarios: