martes, 3 de marzo de 2009

Errealismoa

Ezaugarri orokorrak
XIX. mendeko bigarren erdialdean Arteko munduan aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren. Erromantizismoak pintura askearen bidea irek izuen, gai berriekin. Giza aldaketak industri iraultzaren ondoren gertaturikoak, iraultza politikoekin batera, artistengan eragin handikoak izan ziren eta artistak bere papera munduan ulertu nahi zuen. Akademizismoa eta hausturaren arteko borrokak jarraitu zuen, bereziki kolore, testura eta argiaren erabileraren inguruan.

Pintura errealista kez zuen ezer asmatu formari dagokionez. Bere esanahia aukeratutako gaietan eta hauek irudikatzeko eran datza. Politikoki iraultza burgesen garaia da. Burgesia aberatsak politika kontrolatzen zuen eta baita saloietako gustu artistikoa ere. Saloi hauetan artistek haien lanak erakusten zituzten ezagunak izateko.


Errealismoak errealitatea bere gorenera eraman zuen, eguneroko gaiei garrantzia emanez eta era objektibo batean tratatuz. Ez dituzte irudikatuko tradizio zaharreko erlijio, mitologia, alegoria edo historia. Bidea prestatu zuten paisaia ere errekurrente batean irudikatuz baina era popular batean. Harrigarriena gaiak dira eta errealitatea kontrastatzeko modua, teknika tradizionala delako. Ez dute idealizatzen eta pertsonaiak haien eguneroko ekintzetan agertzen dira.

Pintore errealistak

Courbet

Pintura errealitatea irudikatu behar zuela pentsatzen zuen, edozein filosofia, moral, politika edo prejuizio erlijiosotik salbu. Bere lan batzuk dira Lurperatzea Ornans-en eta Pintorearen tailerra.

Daumier


Grabatuak, litografiak eta karikatura egiten zituen Orleans-eko Louis Feliperen monarkiaren hipokresia kritikatuz. Oleoan pintzelada gogorrak egiten zituen, zirriborroko inpresioa emanez . Bere lanetan behe klaseekiko konpromisoa eta solidaritatea adierazten zuen: Hirugarren klaseko bagoia, Labandera.

Millet

Bere lanetan langilea kobren protagonistak dira baina beti era erresignatu eta paziente batean: Angelusa, Espigadoreak.

Paisaiako pintura
Artista garrantzitsuenak Barbizoneko Eskolako kideak dira. Hauen artean Corot artista esanguratsuena da. Frantziar paisaiako errealitatea kopiatzen zuten. Corotek natura den bezala esperimentatu zuen, momentua harrapatuz, flotatzen duen argia, aldatzen den atmosfera. Bere lanen artean daude: Chartreseko katedrala eta Nantesko Zubia.


Rafaelena urrekoen anaitasuna
Pintore, poeta eta kritiko britainiarren talde bat zen. 1848.ean sortu zen John Everett Millais, Dante Gabriel Rosseti eta Willian Holman Huntek fundatua. Artisten helburua artea berritzea zen baina horretarako manierismo aurreko formetara itzuli nahi zuten, Rafael eta Michelangelo obretara. Haien ustetan Rafaelen pose dotoreek akademietako irakaskuntzan eragin negatiboa izan zuten, horregatik haiek aurreko garaiko pinturara itzuli nahi zuten. Detailea, intentsitate handiko kolorea, konposaketa konplexuak, italiar Quattrocenton bezala edo arte flamandarrean bezala gustukoak zituzten.





No hay comentarios: