Erdi aroko garai ilunak pasatu ondoren eta munduaren amaiera ez zela gertatu ikusirik, munduaren kontzepzioa erabat aldatu zuen eta baita honekin artea ere. Aldaketa honen arrazoiak ez ditugu bilatu behar bakarrik aspektu ideologikoetan. Ekonomiak aurrerakada ederra izan zuen, merkataritzaren berreskurapenarekin eta hirien berpizkundearekin. Honen ondorioz, artea ez da soilik egongo erlijioaren zerbitzuan, bezero laikoen kopurua handitu baitzen.
Teknikoki berrikuntza garaia izan zen ere: hormak finagoak egingo dira eta ez da beharrezkoa izango kontrahormen erabilera. Hauen partez arbotanteak agertuko dira, gero eta altuagoak diren eraikuntza hauetako indarrak lurrera eramateko. Horma libre egonik leihoak irekiko dira eta gehienetan kolorezko beirategiz beteko dira. Arkuak altuagoak egiten dira eta horrela ojibak agertzen dira. Gangetarako gurutze ganga gehien erabilitakoa izango da.
Eraikuntzen tipologiari dagokionez katedrala eraikuntza esanguratsuena bada ere, ez da bakarra izango eta honen ondoan agertuko dira eraikuntza laikoak, udaletxeak eta lonjak bezala.
Geografikoki estiloa oso definitua egongo da, barietate nazionalak desberdinduz. Gotiko tradizionalena Frantziakoa da non katedralen fatxada H forma izaten du, bi dorrez mugatuta dagoelako eta arrosetoiak ia sistematikoki erabiltzen dira.
Alemaniako kasuak Frantziakoekin antza badute ere normalean altuera handiagoa izaten dute eta askotan dorre bakarra izaten dute.
Italian estilo desberdinagoa da. Erromanikoan gertatu zen bezala, kolore desberdinetako marmola erabiltzen jarraituko dute. Gainera erdi puntuko arkua gehienetan erabiliko dute, salbuespena izanik Milango katedrala.
Ingalaterran bertako Tudor estiloa erabiliko dute, arku bereziekin. Gangak abaniko forma izango dute eta katedralek espazio zabalak okupatuko dituzte, baina hauen altuera ez da kontinenteko beste batzuena bezala izango.
Espainian frantziar eragina oso nabaria da momentu honetan eraikitzen diren katedral nagusietan, haien artean Burgos, Leon, Toledo eta Sevilla.