miércoles, 25 de marzo de 2009

Pintura Metafisikoa

Italiar abangoardiako mugimendu hau Ferraran jaio zen 1917an Carlo Carra eta Giorgio de Chiricorekin. Metafisiko hitza mugimenduko poetikari erreferentzia egiten dio. Ametsetako irudiak irudikatzen zituzten pertsona edo objektuekin izoztuak egotea ematen dutela. Ikus daiteken mundua irudikatzen zuten perspektiba eta espazio tradizional batean.




Lan hauetan zerbait arraroa dago: pertsonen elkartze arraroak eta panpina itxurako ereduak; tresnak arraroak dira, testuinguru arraro batean; argi eta kolore irrealak; figura estatiko ez naturalak. Futurismoarena urkakoak ziren eta pintatzeko era berri bat baino gehiago gauzak ikusteko sistema berri bat dute.

Haien lanetako logika desberdin azen: enparantza hutsak; isiltasuna; eraikuntza zutik eta isolatuak, kolomnatak eta itzalak, trenak pasatzen distantzian, erlojuak eta eskulturak. Eszenak kasualitatez beteak daude, isiltasunez, zerbait enigmatikoarekin.
Horrek guztiak errealitate berri bat sortu zuen irudikaturiko gauzak gainditzen dituela eta espektazio eta misterioko zentzu bat sortzen dutela eta inkontzientearekin lotuak daude. Mugimendu hau ager daiteke kubismo eta futurismoarekin erlazionatua. Arraroa iruditu dezake XX. mendeko lorpen batzuk Italian gertatu zirela faxismoaren igoera bitartean eta pintura metafisikoa ez da salbuespena. Surrealismorako oinarriak jarriz ituen.

Mugimendu honetako partaide garrantzitsuenak dira Giorgio de Chirico, Carlo Carra, Giorgio Morandi, Italo Savino, Luigi Filippo Tibertelly eta Ardengo Soffici.

No hay comentarios: