miércoles, 18 de marzo de 2009

Arkitekturako azken joerak

XX. mendearen erdialdetik arkitekturak aldaketa handiak ezagutu ditu. Alde batetik, planifikazio urbanistikoarekiko interesak inplikatzen du ez bakarrik eraikuntzak egitea baizik eta baita kokatzen diren tokiekiko harremana eta hauen erlazioa eragin fisiko, sozial eta ekonomikoarenkin. Bestalde, material berrien eta iraultzaileen garapenak posible egin zuen lehen pentsaezinak ziren eraikuntza batzuk egitea.

Arkitektura berritzailea

Arkitekto eta injeniarien irudimena konbinatzen du materialen eragin estetikoarekin, zementu erreforzatuaren erabilera bezala. Egiturako konponketak iraultzaileak dira eta, gainera, material industrialek espazio sofistikatua, argiaren banaketa eta ukimeneko kalitateak baloratzea posible egiten dute. Arkitektura honetako aurrelaria Alvar Aalto da. Mugimendu honetako beste arkitektoak dira Eero Saarinen, Nervi, Utzon edo Kahn. Haien nortasuneko sinboloa da material industrialaren erabilera egiturako arazo konplikatuak konpontzeko.

Nazioarteko estiloa

Estilo honek bere sustraiak ditu Bauhausen eta EEBBetan garatu zen Mies van der Rohe eta honen ikasleen eraginari esker. Estilo hau aproposa da apartamentu metropolitano handietarako edo bulegoetako dorretarako. Eraikuntza hauek erakutsi zuten hain botere ekonomikoa eta eskala handiko eraikuntzaren efizientzia modulua behin eta berriro errepika daitekelako. Barne espazioak estandarizatu ziren, prebisibleak ziren eta kanpoaldeek barneko monotonia islatzen zuten. Kristelezko kutxak ubikuoak ziren. Klasizismo austero baten adibidea konsideratzen badira ere nahiko inpersonalak dira. Estilo honetan lan egiten duten arkitektoak dira Stirling, Kenzo Tange edo Philip Johnson.

Arkitektura post-modernoa

1965 eta 1980 bitartean kritikoak ziren arkitektoak hasi ziren beste joerak jarraitzen, nahiz eta estilo komun bat ez izan. Postmodernistek indibidualitatea, intimitatea, konplexutasuna eta batzutan umorea ere baloratzen dute. Arkitekto batzuk, Venturi kasu, edozein eraikuntza arkitektura izan zitekeela mantentzen zuen, independienteki gasolindegiak edo janari azkarreko jatetxeak izan. Lan batzuk estilo zaharreko erreferentziak dituzte eta koloreak erabiltzen dituzte. Mugimendu honetako arkitektoak dira Graves, Meier, Jahn edo Moore.

High-Tech eta Dekonstruktibismoa

High-Tech estiloa 1970 eta 1980etan garatu zen Richar Rogers, Renzo Piano eta Norman Forter arkitektoekin. Bere hasierak XIX. mendean aurkitzen dira, teknika industrial eta material berriak, lehen injenieritzako lanetan erabiltzen zirela arkitekturan erabiltzen hasi zirenean. Eraikuntza hauek altzairu eta kristalez egiten dira eta erabiltzen duten teknologia era berritzaile batean aplikatzen dute makenako inpresio ematen eta arreta deitu nahian haien egiturako elementuetara.

Postmodernismoa ez da arkitekturako abangoardiako azken pausoa. High-Tech hurbilketa erabat desberdina inplikatzen du eta eraikuntzako egitura eta operaziozko aspektuak azpimarratzen dira, bistan utziz tuberiak edo euskarriak. Dekonstruktibismo hitza erabiltzen da forma hautsiak erakusten dituzten eraikuntzak deskribatzeko. Oreka eta armoniako ideia arruntak ez dituzte errespetatzen. Frank Gehry edo Zaha Hadid-en lanak estilo honetako adibide onak dira.

No hay comentarios: