sábado, 28 de febrero de 2009

Eskultura Barrokoa Espainian

Italian eta Frantzian eskultura handia garatzen den bitartean, Bernini jarraituz, marmola edo brontzea erabiliz eta barietate handiko gaiekin, Espainian normalean egurrezko eskultura polikromatua egiten da, erlijiosoa, Kontra Erreferomaren zerbitzuan, pietatez beteta. Kristo, Birjina edo sainduen irudiak dira gizakiak bezala trataturik, mina, larritasuna, heriotza edo estasia irudikatzen dutela.

Eskultoreak errealitatera hurbiltzen dira eta gaiaren trataerak hunkitu egiten ditu prozesioetara joaten den jendea. Sainduak bizirik bailiren agertzen dira, eguneroko bizitzan bezala. Erlijioan eragin handia dauka horregatik eskari handia egiten da. Herri pietateak kofradiak sortzera eramaten du, bakoitzak bere Pasoa duela (latinetik passus= sufrimendua). Aste Santuan prozesioak erlijiosidadeko herri espresioa bihurtzen dira. Erretaulak mugi daitezken irudiekin dekoratzen dira eta honela prozesioetan ateratzen dituzte.

Pesimismoa eta krisian dagoen gizarte honen jarrera eskultura funerarioan ikusten da.

Errealitatea irudikatzeko desioa efektuak bidertzen ditu. Hasteko, irudiak polikromoak dira, urrea baztertu egiten da eta irudiak kolore errealistaz egiten dira, batzuetan benetako jantziak jartzen dizkiete eta bakarrik daukate landu aburua, eskuak eta oinak. Beste kasuetan benetako ilea, hatzaparrak, hortzak edo kristalezko begiak eta malkoak erabiltzen dituzte. Abereen larrua irekiak dauden zauriei errealismo handiagoa emateko erabiltzen dira, antzerkiko efektuak lortzen.

Hasieran eskultura espainolak ez zuen izan italiarrak zuen dinamismoa eta antzoki itxura eta Berpizkundea eta Manierismoari lotuta zegoen, naturalismoa aurreratuz. XVII. mendetik aurrera Gortean eta Andaluzian Berniniren eraginpeko barrokoa has izen eta hurrengo mendean erabat garatu zen.


Bi erregio bereizten dira, biak hiper-errealistak:
-Gaztela: Valladoliden Gregorio Fernandez artista garrantzitsuena da. Bere irudiak zaurituak daude, minduak edo hunkituak; bere errealismoa biolentoa da, keinu dramatikoz. Urrearen efektua baztertu zuen kolore lauak erabiltzeko.

-Andaluzia: Sevillan zentratua, Juan Martinez Montañes-ekin eta Granadan Alonso Cano eta Pedro de Menarekin. Eskultura lasaia da, edertasun zuzena irudikatu nahi du eduki espiritualak ahaztu gabe. Klasizismo errealistak esaltazio mistikora eraman zuen. Urrearen erabilera ugaria egiten dute.

XIII. mendean Levanteko taldea agertu zen, Elche-n baina bereziki Murtzian Francisco Salzillo-rekin, barrokoaren erabilera itxi zuen autorea klasizismoarekiko gustua zabaltzeko.


Arkitektura Barrokoa Espainian

Barroko Espainian Urrezko mendea bezala ezagutzen da kulturak goreneraino iritsi zelako politika, gizartea eta ekonomia gainbeheran zeuden bitartean. Barroko bitartean gustu eta moden bilakaera bat eman zen, hiru etapak bereiziz:

· Lehenengo etapa (XVII. mendearen erdialdera arte): hasierak. Herreraren eraginak (Escorial) eta Italiatik zetozen ereduetara pasatzea.

· Bigarren garaia (XVII. mendeko azken herena eta XVIII. mendearen lehena): gorena. Churrigera anaiak, Ribera, Tome, Figueroak dekorazioko hizkuntza garatu zuten eta arkitektura dinamikoagoa bilakatu zen.

· Hirugarren etapa (XVIII. mendea): jarraipena eta aldaketa. Rokoko irits izen, frantziar eta italiar eraginez eta dinastiari esker garatu zen.

Ezaugarri orokorrak:
Herreratar ereduek jarraitu zuten Escorialaren eragina zela eta. Jauregietako arkitektura homogeneoa da. Austriar deitutako arkitektura honek dorreak fatxadako aldeetan, txapitelez estalita eta harberazko teilatua zuten. Eraikuntza serioak ziren kanpoan baina barruan oso erosoak ziren.



Elizetako egiturak oso sinpleak dira, kupulaz eta jesuiten oinplanoz (nabe bat kaperekin eta arbotanteak), dekorazio serioz. Barrualdeak urrez koloreztaturiko erretaulaz osatzen dira eta hauek gero eta konplexuagoak bihurtzen dira denborarekin.

XVIII. mendetik aurrera italiar eragina iristen da. Kanpoan fatxadak erretaulak bezala egiten dira. Estilo hau dekoratiboagoa da eta XVIII. azken hamarkadaren amaiera arte luzatzen da, Borbon dinastiarako lan egiten duten arkitektoekin.

Urbanismoarekiko kezka ikusten da enparantza nagusien garapenarekin (Valladolid, Madril, Salamanca). Orokorki laukizuzenak dira, portiko eta balkoiekin.

Garai bakoitzeko arkitektoak dira:

-XVII. mendeko lehen erdia:
· Juan Gomez de Mora: Madrilgo enparantza, Madrilgo udaletxea.
·Alonso de Carbonell: Buen Retiroko jauaregia.
-XVII. mendearen erdialdea:
·Alonso Cano: Granadako katedrala.
-XVIII. mendeko trantsizioa:
·Churriguera: Salamancako San Estebango erretaula; Salamancako enparantza.
· Pedro de Ribera: Madrilgo hospizioko fatxada.
·Narciso Tomé: Toledoko katedraleko transparentea.
·Sabatini: Aranjuezeko jauregia.
·Juvara: Madrilgo Erret jauregia.

viernes, 27 de febrero de 2009

Pintura Barrokoa


Pintura barrokoaren ezaugarri nagusia errealitatea irudikatzea da. Hau baldintzatuta dago eliza katolikoaren interesagatik eta interes politikoarengandik arte hau propaganda egiteko erabiltzen dutela, baina baita burgesia protestantearen interesagatik kezkatuagoa eguneroko bizitzako ekintzekin. Estiloko bilakaera bat badu ere: XVI. mendean artisten kezka estetika purua da baina Manierismo garaian naturaren aurkakoa da, gauza berriak erabiliz eta natura baztertzen.

Nazionalitateen barietatea dela eta eskola desberdinak daude, komunean hainbat ezaugarri dituztela:

Errealismoa: Modeloak naturan aurkitzen dira, idealizaziorik gabe, naturalismora iritsiz. Psikologia eta sentimenduekiko kezka errealitatearen irudikapenarekin bat datoz.



Kolorearen domeinua marrazkiaren gainean: Maisu handiek kolorezko mantxaz baliatzen ziren formak definitzeko, Velazquez eta Rembrant-ek egiten zuten moduan. Gauzak errealitatean ikusten diren moduan margotzen dira, kolorezko mantxez eta argiaz, detaileak galdu zeta prezisiorik gabeko kontornoz.




Sakontasun jarraitua: Perspektiba lineala baztertzen da sakontasuneko efektuak beste era batean lortzeko, elkartzen diren lerroz, scorzo-z eta lehen plano oso handiz eta ilunaz, argia eta itzalekin jolasteko eta efektu atmosferikoak irudikatuz.


Argiaren garrantzia: Leonardoren sfumato utzi egiten da argia eta itzaleko planoetara pasatzeko eta hauek definizio handi zegiten dira. Barrokoak gauzak piktorikoki definitzen ditu eta itzalak garai hau iritsi arte inoiz izan ez duen garrantzia dauka, bereziki tenebrismoan. Barrokoan forma argiaren menpean dago eta batzuetan formak desagertzen dira argiaren efektuen ahulezia edo intentsitateagatik.

Konposaketako askatasuna: Asimetria eta konposaketa ez tektonikoak nagusitzen dira. Irudi nagusia erdian jartzeko joera desagertzen da eta baita irudia bi zona simetrikoetan banatuta egoteko ohitura. Lerro horizontala keta bertikalak uzten dira eta artistek desorekak nahiago izaten dituzte edo irudia mihisetik kanpo jarraitzen duela intsinuatu nahi dute. Konposaketa ez tektoniko hau lerro diagonalen bide zegiten da eta hauekin aurreko mendeetako konposaketa piramidalak ordezkatzen dituzte. Batzuetan espazio hautsiek aditzera ematen dute dena ez dela mihisean bukatzen.


Mugimendua irudikatzeko kezka: Barrokoa bizitzako pintura da eta ezin da era estatiko batean irudikatu. Torbelinoak nahiago dituzte lasaitasuna baino. Irudiak inestableak dira, scorzo eta olatuak bezala. Batzuetan mugimendurik ez dago eta gehiegizko lasaitasunak irudia transzendentzia erlijiosoak bete nahi dute.




Teknikak: Kolorearen garrantzia eta hau erakusteko desioa oso nabariak dira eta autoreek tenplea uzten dute eta olioa eta mihisea orokorrak egiten dira, batzuetan proportzio ikaragarrizkoak. Freskoa erabiltzen da ere hormak eta gangak dekoratzeko.

Gaiak: Eskolen barietatearen emaitza gaien ugaritasuna da. Pintura erlijiosoak arruntak dira, Birjinaren irudikapena (Sortzez Garbia, Pietatea), itunetako istorioak, karitatea, sakramentuak (bereziki penitentzia eta jaunartzea), sainduei buruzko serieak eta haien esperientzia erlijiosoak, heriotzaren irudiak (vanitas). Gai hauek oinarrizkoak dira Espainiako pinturan. Biluziak debekatuak daude irudi erlijiosoetan eta alegoria eta mitologietan erabiltzen dira bakarrik. Istoria paganoak arruntak dira Frantzian eta Flandrian. Herbeheretan taldetako erretratua keta paisaia agertzen dira, haien barietate guztietan, eguneroko bizitzako eszenak bezala, oso errealistak, barrualdeak, itsasoko bistak, itsas-batailak. Arkitektura gaia izan daiteke ere, eta berdina gertatzen da bodegoiekin. Laburbilduz, gaien barietAñadir imagenatea ez dago erabat lotuta nazionalitatearekin.

Pintura barrokoa Europa osoan zehar agertzen bada ere, Italia da lehen tokia non aurkitzen dugu. Korronte garrantzitsuak daude, Klasizismoa, Carraci-tarrengan ordezkari onenak dituela, naturalismo eta errealismo tentsioan dauden konposaketekin. Bigarren korrontea pintura dekoratiboa da, hau da, freskoena, ganga eta sabaietarako egoki adela, perspektiba ikaragarriak lortuz. Azkenik, tenebrismo naturalista dago, Caravaggio ordezkari famatuena izanik, Barrokoaren benetako iraultzailea. Autore honek egiten duen argiaren erabilera bere lanetan klabea izango da.

jueves, 26 de febrero de 2009

Eskultura Barrokoa

Arte popularretariko bat da. Honen bezeroak eliza eta noblezia dira, Berpizkundean bezala. Eskulturak sinesmen erlijioso desberdinak espresatzeko balio du eta baita boterea adierazteko modu bat izan daiteke. Lan asko toki publikoetan kokatzen ziren, enparantza edo iturrietan bezala.

Irudi barrokoek ikuspuntuak biderkatzen dituzte. Orokorki egitura irekiak izaten dira, lerro konplexuz, diagonala estimatuena izanik. Artistek argiaren efektuekiko interesa erakusten dute eta hori lortzeko azaleei trataera desberdina ematen diete. Batzuetan hormak hausten dituzte nahi duten efektua lortzeko behar duten argia izateko.

Materialek aldaketa bat jasotzen dute ere. Marmol zuria erabiltzen jarraitzen badute ere, beste materialetan egindako obrak edota material desberdinak konbinatzen dituztenak badaude ere. Edozein gauza erabili daiteke ikuskizuna osatzeko. Keinuak ikaragarriak dira eta irudikaturiko pertsonaiei giza trataera ematen zaie. Irudi mitologikoa keta erlijiosoak gizakiak bezala tratatzen dira.

Teknikoki, bolumenak ondo antolatzen dira nahi duten efektua lortu ahal izateko. Beste ezaugarriak dira: tentsio eta dramarekiko zaletasuna, autore batzuen kasuan tentsio handieneko momentuak irudikatzera eramaten duela. Gainera, argia eta itzalen arteko kontraste biolentoak sortzen dute.

Tipologiari dagokionez, barietate handikoa da, erliebeak, erretratuak, zaldi gaineko erretratuak, alegoriak, istorio mitologikoak, erlijiosoak, iturriak, hilobiak eta, Espainiako kasuan, Aste Santuko eskulturak daude.

Erregioen desberdintasunak daude, Bernini italiarra eskultore famatuena izanik barroko garaian. Artista hau eskultore bezala hezitu zen bere aitaren tailerrean non Michelangeloren lanak ezagutu zituen eta baita greziar-helenistiko eskultura. Erroman lan egin zuen, Aita Santu desberdinen agindupean. Bere estiloak bilakaera bat izan zuen Manierismoko irudi tormentatuetatik beste irudietara zeinetan mugimendu fisikoa islatzen zuen irudikatu nahi zuen ekintzaren emaitza bezala. Bere estiloa dinamismo handikoa da eta baita tentsio dramatikoa eta perfekzio teknikokoa. Posibleak ziren gai guztiak irudikatu zituen, mitologiatik erlijiora erretratu, alegoria edo hilobietako monumentuetatik pasatuz. Urbanista bezala iturri dekoratiboak egin zituen ere enparantzetan kokatzeko. Bere obrak dira: Apolo eta Dafne, David, Ludovica Albertoni, Santa Teresaren estasia, Lau Ibaietako Iturria, Urbano VII.aren hilobia.




Frantzian bi eskultore famatuak egon ziren. Girardon-ek era nahiko klasiko batean lan egiten zuen. Iturriak egin zituen, Apolo eta Ninfetakoa bezala, eta panteoiak, Richelieurena izanik bere obrarik onenetarikoa. Puget pasioz beteriko lana egin zuen indar fisikoa eta intentsitate emozionala irudikatuz, Krotonako Milonen obran bezala.

miércoles, 25 de febrero de 2009

Arkitektura Barrokoa

Barroko hitzak inperfekzioa esan nahi du. Naturalismo berri bat da eta honetan aurrerapen zientifikoak eta dramarekiko gustua agertzen dira, eta hau konbinatzen da emozioarekin argia eta kolorearen kontrastetan islatzen dela, testura aberatsez, espazio asimetrikoz eta oinplano diagonalez.

Barietate geografikoa dago eta artea boterearen zerbitzuan dago, hau elizakoa zein monarkiakoa izanik. Horregatik arteko bi gune nagusi daude: Erroma, Aita Santuaren autoritatearekin, eta Frantzia, monarkia absolutuaren eredua. Gainera, Kontra –erreformako eragina nabaria zen. Elementu hauek guztiek eragina izan zuten balio plastikoetan.

Arkitekturan oinplano tipologia aberatsa erabiltzen da, zentralak eta zirkularrak garrantzitsuenak izaten aurreko nabe estuekin kontrastatuz. Dekorazioa oinarrizkoa da eta argiaren erabilera dramatikoa balio plastikoa bihurtzen da. Sabaiak tamaina handiko freskoz dekoratzen dira, ezinezkoak diren perspektibak dituztela eta erdiko proiekzioak dituztela ilusiozko efektuekin. Formak Berpizkundeko bilakaera bat dira baina orain mugimendua egituraren aurretik jartzen da, forma bihurgunetsu eta flotanteekin. Paisaia bera gehitzen zaio arkitekturari, lorategi, enparantza, patioak eta iturriak integratuz eraikuntzako elementuak bailiren. Garai honetan San Pedroko katedrala berreraiki zen eta honek eragin handia izan zuen arkitekturan. Italiak estiloa markatuko du Frantzia bezalako beste tokietan formula klasikoagoak jarraitzen dituzten bitartean. Italian lan egiten duten arkitektoen artean ditugu: Maderno, Vatikanoko fatxada bukatu zuela, Longhena, Veneziako Santa Maria della Salute egin zuela, baina, besteen gainetik Bernini eta Borromini destakatzen dira.



Bernini, arkitektoa izanik eskultorea eta pintorea ere izan zen eta arte hauetako fusio bat egiten zuen bere lanetan. Askotan perspektiba faltsuak erabiltzen zituen eta trompe-l’oeil ikuslearengan sorpresa sortzeko. Berarekin fatxadak ereduak bilakatu ziren, gainaldean pilastra masiboak eta behealdean errustikoak zituzten elementuekin. Bere lanen artean San Pedroko enparantza, Baldakinoa eta Santa Andrea ditugu.





Borrominik lan gin zuen konbentzionalismoa eta askatasunaren artean. Tradizioa oinarri bezala erabiltzen zuen baina ez legea bezala. Bere lanak egitura konplexuz beteta daude, bihurgunez beteriko hormez, fatxada ondulanteak dramatikoko hautsitako frontoiaz eta kupula ezinezkoez. Bere lanen artean San Carlo alle Quattro Fontane, San Carlos Borromeo, Oratorio degli Filipenses daude.



Frantzian barrokoa dotoreagoa zen, arrazionala eta mugatua. Ereduak lerrozuzenak dira, klasizismotik gertu. Luis XIV.aren monarkiaren boterea erakutsi nahi zuen. Eraikuntza esanguratsuena Louvre da, Le Vau eta Perraultek eraikia, eta Versailles, non Le Brun eta Le Vauk jauregia egin zuten eta Le Notrek honetan dauden lorategian diseinatu zituen.
Europa Ertainean barrokoa berandu garatu zen Hogeitahamar Urteetako gerraren eraginez. Austrian destakatzen dira Fischer von Erlach eta Hildebrant. Alemanian Jesuiten eragina nabaria da hegoaldean, iparraldean protestanteak nagusitzen diren bitartean eta horregatik azken gune honetan ez da horren garrantzitsua. Jauregien arkitektura garrantzitsua izan zen zonalde osoan. Ingalaterran arkitekto nagusia Wren izan zen eta barrokoa erabili zen urbanismoa planifikatzeko. Errusiar bertsioa oso dekoratua da, eliza tradizionalez, batzuetan adreiluz eginak eta beranduago Herbeheretatik inportatu zituzten forma estrabaganteak sortuz.

Espainian barroko garaian aldaketa garrantzitsuak egon ziren. Estiloak bilakaera bat izan zuen Escorialeko eraginetatik. Dekorazioa fatxadan zentratzen da eraikuntzako beste parteak sobrioak diren bitartean. Errokoko bitartean estilo berri bat garatu zen: Txurrigereskoa, estiloa sortu zuten arkitektoen familiako abizena hartuz. Honen ezaugarria gehiegizko dekorazioa da, batez ere ate nagusiaren inguruan. Espainiako barrokoan eragina izan zuen Ameriketan non platereskoa (azken Berpizkunde espainiarra) oso imitatua izan zen eta ondoren txurrigereskoa, bereziki Mexikon.