jueves, 29 de marzo de 2007

Daliren amets gaiztoak

Surrealismoa XX. mendeko abangoardia esanguratsuenetariko bat da. Estilo honen barruan autore oso desberdinak aurkitzen dugu, bakoitzak bizitzaren ikuspegi oso berezia duela. Dalí korronte honetako artista oso ezaguna da eta bere obra oparoak aukera ematen digu bai teknikak bai tematika oso desberdinak ikusteko.Surrealismoa lotuta dago psikoanalisiarekin. Ametsen mundu irreal bat irudikatu nahi dute eta amets horiek beti izango dira desorekatuak, arraroak, batzutan beldurra sortzeko modukoak.




Pintura "arraro" hauen adibidea Masturbadore Handia dugu. Daliren lanean errekurrentea den irudi antropomorfiko bat agertzen da, sudurra lurra ukituz eta begi handia itxia lebitatzen duen bitartean. Honen azpian intsektu bat dugu eta forma horretatik emakume baten burua agertzen da, gizonezko gorputz batetik oso gertu, jarrera sexual oso probokatiboa izanik. Irudia osatzen da elementu txikiagoekin baina ez horregatik zehaztasun eta kontu gutxiagorekin eginak. Espazio, aldiz, naturalista da, zeru garbiekin eta argiz beteta, maisu klasikoen lanetan bezala.






Daliren obrako beste kaputulu garrantzitsu bat bere erretratoak dira. Bere garaiko pertsona asko irudikatu bazituen ere, gehien agertzen den pertsonaia Gala da, bere emaztea eta musa. Aukeratu dugun irudi honetan Leda bezala agertzen da, airean dagoen trono batean eta inguruan, lebitatzen duten beste gauzen artean, ahatea duela, mitologiako historian kontatzen den bezala. Gaiaren trataeraz aparte, konposaketa nahiko tradizionala da eta teknika detailista, marrazten maisua zela demostratzen duela. Lan klasikoetan aurki ditzakegu erreferente teknikoak, gaiaren interpretazioa berria bada ere.








Azkenik aukeratu dugu Dalik egindako obra klasiko baten bere interpretazio pertsonala. Arteko beste garaietako obrak askotan agertzen dira bere lanetan, Miloko Benusa edo Diskoboloa bezala eta baita beste autore zehatzen bertsioak, esate baterako Velázquez (kasu honetan bezala), Millet edo Vermeer. Kasu honetan irudia irudi barruan ikusten dugu, beste autoreek gustokoa zuten bezalaxe, Magritteren kasu. Koloreak mugatuak daude, ia bakarrik grisak eta ez koloreak erabiliz baina interpretatu nahi duen Meninetako zatia ondo kopiatuta dago, nahiz eta gero hodeien artean desagertu, batez ere irudiko atzeko partea.

lunes, 26 de marzo de 2007

Burdinezko amets bat



Julio González burdinarekin lan egin zuen gaztea zenetik baina bere lanak lantegi batean Lehen Mundu Gerra bitartean bere teknika eraldatu zuen. Honekin konturatu zen eskultura egitea ez dela bakarrik pentsatutako forma bat sortzea, prozedura bat baizik. Mailua baztertu zuen bere ordez metaleko zatiak soldatzen hasteko nahi zuen irudia lortu arte.




Abangoardietako esperimentazioari jarraituz materiako collagea egiten hasi zen: koherenteak zein koherentziarik gabeko elementuak gaineratuz. Lortutako emaitza justifikatzen duen elementu bakarra da honen onarpena edo ez.




Konstruktibismoko eraginak nabaritzen dira, Malevitch edo Moholy -Nagi-renak. Hauentzat arte garaikidea industriako gizartekoarena da eta horregatik materialak eta egiturak garaikoak dira. Dadaismoko ready made-en eragina nabaria da ere, askotan industrian desetxaturiko materialak erabiltzen dituelako bere sortzeko prozeduran erabiltzen baditu ere. Surrealismo bezala, obreei bultzada berria ematen die.




Bere obran hiru etapa bereizten dira: lehenean anekdota nagusitzen da, ere tradizional batean; bigarrenean eskultura teknikoagoa egiten zuen eta bolumeneko ikerketak egiten hasten dira, gehienetik gutxienera joaten; hirugarrenean esperimentazioarekin hasten da: Afrikako zibilizazioengana jotzen du inspirazioaren bila, artelanak ez ezik eguneroko tresnak ere kontutan hartzen. Azken etapa honetan surrealismoan sartzen da, Cactus gizona obrarekin edo Emakumea ispiluan begiratzen. Laburbilduz, aspektu ugariak ukitzen ditu eskultura oso era kontenporaneo batean errepresentatzen eta ausardi handiz forma eboluzionatuak eta konplexuak egiten.

jueves, 22 de marzo de 2007

Figurazioaren dominioaren amaiera


1912. urtearen inguruan Vasily Kandinsky bere lehenengo akuarela abstraktua aurkeztu zuenean figurazioaren munduaren esklusibitatea amaitu zen. Aurrerantzean autoreak saiatuko dira haien sentimenduak edo nahi dituzten formak eta koloreak erabiltzen baina gai baten esklabu izan gabe. Naturaren kopia edo interpretazioa baztertu egiten da honen partez sortzailearen irudimenari bidea emateko.


Kandinsky-ren konposaketak oso lirikoak dira. Normalean lerro eta koloreen konbinaketa bat izaten dira. Berarentzat musikak garrantzi handia dauka eta horrela banatzen dira formak eta koloreak paperean zein mihisean: pentagrama bateko notak izango bailiren. Amaierako efektua beti da kolorista, normalean alaia, harmonikoa, bizitzaren ikuspegi positibo bat erakutsiz. Elementu hauek ikus daitezke hemen ikusten duzuen bere lehenengo akuarela abstraktuan.

martes, 20 de marzo de 2007

Eraikuntzak deseraikiak!



Arkitekturako azken joerek ez daukate zerikusirik aurretik ikusitako eraikuntzekin. Orain formak ez dira errepikatzen, simetria ez da esistitzen askotan eta materialek protagonismo handia hartzen dute.




Honen adibide ezin hobea Gehry arkitektoaren lanetan aurkitzen dugu. Forma ausartak espazioan proiektatzen dira, orden zehatz bati jarraitu gabe eta askotan oreka ezinezko batean. Materialak eta egiturak bistan daude, konbinatzen dira eta eraikuntzak bizia hartzen du haren inguruan mugitzen garenean.




Arkitekto honen azkeneko lanen artean Elciego-n egindako hotel-bodega dugu. Formek gogora ekartzen digute Guggenheim museoan egindako lana, kasu honetan kolore anitzekin aberasten dela. Eraikuntza aldakorra da, forma bihurgunetsuak eta angelu zorrotzak nahasten dira, egiturako materialak bistan ditugu eta baoguneak zein plano itxiak ordenik gabe agertzen dira. Irudiak ikusi nahi badituzue hona hemen helbide interesgarri bat: http://thomasmayerarchive.de/cat.page.categories.-1.973.1.25.0.tmp.english.html . Eraikuntza angelu guztietatik ikus daiteke eta, honetaz gain, baita barrualdea eta dekorazioko hainbat elementu, arkitektu berak diseinaturikoak.

sábado, 17 de marzo de 2007

Emakume bat Art Deco-ren munduan


Tamara de Lempicka Polonian jaio zen eta gazte zenetik artearekiko zaletasuna demostratu zuen. Sobietar iraultza ondoren Europatik bidaiatu zen, bereziki Italiatik non artearen munduarekin harremanetan sartu zen.


Bere obren artean erretratuak destakatzen dira. Irudi rotundoak egiten ditu, mihisearen azalera osoa okupatzen dutenak, Migel Angel edo Rembrant-en formak gogora ekartzen dituztela.


Gizarteko goi klaseetako erretratuak egin zituen maiztasun handiz, bere estilo dotore horrekin. Batzuetan irudietan anbiguetate bat somatzen da, bereziki emakumeen arteko konplizitate berezi bat, behar bada bere norabide sexualarekin zerikusia duela.Obra oso pertsonala da eta erreztasunez identifikatzen da.

jueves, 15 de marzo de 2007

Art Deco diseinua


Romain de Tirtoff, Erté bezala ezaguna den artista errusiarra famatua bilakatu zen bere diseinuekin. Art Deco formak lantzen ditu eta eszenatokiak, operako soinekoak eta moda munduko hainbat elementu diseinatu zituen ere. Bere bezeroen artean Mata Hari, Josephine Baker edo Anna Paulova aurkitzen ziren.


Lan dotoreak dira, finak, forma sinuosoekin eta kolore harmonikoekin. Forma hauek agertzen dira bere edozein obran eta baita bere eskultura eta bitxien diseinuetan ere.


Harpers Bazaar aldizkariko kolaboratzailea izan zen ere eta argitalpen honetarako bere lan batzuk egin zituen ere.


Artista honi buruz gehiago jakiteko edo bere obra ikusteko web asko aurkitu ditzakezeu, hau bezala: www.erte.com . Aztertu eta dastatu. Obra berezia eta alaia da.

martes, 13 de marzo de 2007

Basatiak


XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran arteak bilakaera berezia izan zuen inpresionismoko hainbat ezaugarri aurrera eramanez. Fauve edo basati izeneko talde bat agertu zen. Hauek haien lanetan postinpresionistek praktikaturiko pintzelada mota erabiltzen jarraitzen zuten baina kolorearen erabilera guztiz desberdina zen: irreala eta agresiboa bilakatzen da. Gainera koloreak era arbitrario batean banatzen dira mihisearen gainean, errealitateko koloreekin zerikusirik izan gabe. Pintore hauek haien sentimenduak islatu nahi dute, ez natura.


Vlaminck talde honetako partaidea izan zen. Bere obran etapa desberdinak izan arren fauvismoko hau oso berezia da. Kasu honetan Udazkeneko paisaia-n koloreak beraz sentitzen dituen moduan margotzen du, gorri biolento batez, mendiak urdinak eta horiak diren bitartean. Enpasteak nabariak dira, ondo desberdinduak eta agresibidade hori azpimarratzen dute ere.

sábado, 10 de marzo de 2007

Udaberria dator





Botticelli-k margotutako tenpera hau udaberriaren sinboloa bilakatu da. Obra honetan agertzen dira pertsonai oso desberdinak: erdian Benus, lorategia zaintzen dena, haren alde batean berarekin joaten diren Hiru Graziak eta izkin batean Merkurio, jainkoen mezularia, lorategia zaintzen duela. Eskuinean pertsonaiak bikoiztu egiten dira. Alde batetik Zefirok, haizearen jainkoak, Clodis ninfa harrapatzen du jarraipen erotiko batean eta ondoren, konpentsatzeko Florarengan bihurtzen du. Azken honek loreak banatzen ditu, amodiozko jainkosaren sinboloak. Narrazio hau Ovidio-k kontatzen zuen.

Irudiaren azterketari dagokionez, lerro bertikalek protagonismo handia dute, pertsonaiak zutik agertzen direlako. Oso konposaketa orekatua da, irudien kopurua nahiko antzekoa izanik eta emakumezkoen gehiengoa somatzen da. Kontrasteak daude biluzik dauden gorputzak eta jantzita dauden pertsonaien artean.

Naturari dagokionez, bakarrik bigarren plano batean agertzen da eta Botticelliren beste obretan bezala errealismo gutxi dauka, oso konbentzionala izanik.

Irudi honetan agertzen diren pertsonaiak beste obretan agertzen dira ere. Gai izango zarete identifikatzeko emakume hauetako bat Botticelliren beste obra batean? Eta irudi honetan agertzen diren beste pertsonaiak nortzuk margotu zituzten?

jueves, 8 de marzo de 2007

Artista emakumea denean

Arteko mundu honetan ohitutak gaude gizonezko izen asko ikusten. Askotan iritsi gara pentsatzera ea ez ote zen emakumerik arteko mundu honetan estimatua merezi zuenik. Hasieran haien izenak aurkitzea ez zen erreza izan eta, gehiago dena, historiako hainbat momentuetan guztiz ezinezkoa da haien berri izatea baina gero eta presenteagoak aurkitzen ditugu.

Dena den, Artearen Historian zehar emakumea toki guztietan agertzen zaigu, batez ere modelo bezala, baina ezin dugu ahaztu bestaldean, mihisean lan egiten, harriari forma emanez edo eraikuntza baten oinplanoak egiten emakumeak egon daitezkela ere. Honetaz aparte ezin dugu ahaztu batzuk izandako papera arteko mezenas bezala, Peggy Guggenheim bezala, bakarra ez bada ere.

Gaur gure omenaldi txiki bat egin nahi izan diegu emakume artista hauei eta horretarako aukeratu ditugu arte nagusi bakoitzeko adibide bat: pinturan Georgia O´Keeffe amerikanoa, eskulturan Camille Claudel frantsesa eta arkitekturan Zaha Hadid irakiarra, orain arte Pritzker saria (arkitekturako nobel antzekoa) lortu duen emakume bakarra. Haien bidez erreibindikatu nahi dugu emakumearen papera arteko ekoizle bezala.







Georgia O´Keeffe famatua da bere abstrazioaz eta baita loreak, basamortuko bistak, paisai urbanoak gauez pintatzen dituelako. Sinpletasunez beteriko irudiak dira baina sentsibilitate handikoak ere.
















Camille Claudel Rodin eskultore famatuaren ikaslea izan zen eta berarekin bizi zen. Esaten da Rodinen obretan berak egiten zituela hasierako lanak. Claudelen obra ez da Rodinen obraren kopia bat bakarrik, indar handiko errepresentazio bat baizik. Emozionalki inestableak izatea bere bizitzako etapa luze bat sanatorio batean ematera eraman zuen.


Zaha Hadid arkitektoaren lana dekonstruktibismoaren joeran txertatu daiteke. Iraken jaioa, gaur egunean Ingalaterran dauka bere estudio non abanguardiako obrak eta proiektu oso garrantzitsuak egiten diren. Pritzker saria lortu du, beste batzuen artean, eta emakumezko arkitektoen artean destakatzen da, izen bakarra ez bada ere.

martes, 6 de marzo de 2007

Hiria gaia denean

Inpresionistek gustokoa zuten aire librean margotzea eta askotan zelaiak agertzen dira haien obretan, espazio irekiak. Horixe egin zuen Pissarrok hasieran, Monetekin inpresionismoko teknika ikasten zuenean baina Parisetik kanpo egon ondoren hirira itzuli zenean hiriko irudiak margotzeari ekin zion.


Hemen daukagun obra garai horretakoa da. Pariseko boulevard bat irudikatzen du, bere etxe handi eta dotorez, bere karrozaz eta baita hiriko kaleak betetzen duen jendearekin. Zona berdineko bista desberdinak margotu zituen, argiaren efektuak harrapatu nahian.


Bere pintzelada oso txikia da garai honetan, nolabait aurreratuz bere azken urteetan jarraituko duen teknika puntilista. Irudiak bizitasun handikoa da eta ondo transmititzen du espazio urbanoen giroa, elementuak erabat definituak ez badaude ere.

lunes, 5 de marzo de 2007

Inpresionisten serieak

Inpresionistentzat argia elementu garrantzitsua zen eta hau aldakorra denez egunean zehar edo urtean zehar, gustoko izaten zuten bista berdina momentu desberdinetan margotzean argiaren eragina analizatzeko.


Monet joera honetako zalea zen. Bere Rouengo katedraleko serieak famatuak badira ere, ez dira bakarrak. Hemen daukaguna Deshielo en Vetheuil, Thyssen Museoan kontserbatzen dela, hamazazpi lientzoetako serie bateko irudi bat da. Monetek gustokoa zuen uraren irudikapena eta badirudi 1879.eko negua espreski gogorra izan zela Paris inguruan eta elurra urtzen hasi zeneko irudiak margotu zituen.


Irudi honetako formatua errektangularra da, lerro horizontalak azpimarratuz. Horrela kontraste bakarrak zuhaitzetako bertikalena dugu. Teknikari dagokionez ohikoa da, bere pintzelada txikiz, kolore desberdinak nahastuz. Koloreak ez dira intentsoak, momentuko argiak horrela eskatzen zuelako: bakarrik zuhaitzetako berdea destakatzen da gelaz beteriko uretatik eta mendietatik.

domingo, 4 de marzo de 2007

Modernismo Europearra

Modernismo hitza aipatzen dugunean normalean burura etortzen zaigu Gaudiren izena baina mugimendu Modernista Europa osoan hedatu zen, tokian tokiko barietateak baditu ere.


Vienan Sezesio izeneko taldea sortu zen. Normalean arkitektura izaten da gehien aztertzen den arteko modalitatea baina beste arteetan ere agertzen da, pintura bezala. Konkretuki Klimt pintorea Sezesioko sortzailea izan zen. Pintore honen lana nahiko ezaguna da, batez ere Musua obra.


Hemen aukeratu dugu bere ekoizpeneko beste bat: Bizitza eta Heriotza, non bere estilo pertsonal horren ezaugarriak ikus ditzakegun. Lan hauetan pertsonaiak kokatzen dira mugaturiko espazio batzuetan, amalgama huts banetan non zailtasunez bereizten diren pertsonaien kopurua eta inguruan lorez eta kolore desberdinetako laukitxoaz osaturiko azalera bat agertzen da. Hau aukeratu dugun obra honetan aurki dezakegu ere: alde batean heriotza dugu, bere buru hezurra garbi dagoelarik eta koloreak urdineko gamakoak dira, hau da, kolore hotzak. Beste aldean pertsonak agertzen dira gorputzen amalgama nahasi batean, kolore beroz eta argitxuagoaz. Bere obretan emakumeak izaten dira oso bereziak, erretratuak eta alegorien arteko nahasketa bat izanik.

sábado, 3 de marzo de 2007

Emakumeek margotzen dute ere!

Artearen Historia ikasterakoan bat konturatzen da emakumezkoen eskasiaz autore bezala. Ereduak ugariak dira baina gehienetan gaia edo elementu dekoratiboak dira, benetako protagonista izan gabe. Dena den, Arteko mundu honetan arakatzen badugu laster aurkitzen dugu artista diren emakumeen adibideak.


Hauen artean inpresionismoarekin lotutako emakume bat aukeratu dugu: Berthe Morisot. Klase ertaineko emakume honek Manetekin ikasi zuen margotzen eta ondoren honen anaiarekin ezkondu zen. Bere obra aztertzen baldin badugu berehala jabetzen gara inpresionismoko normak betetzen dituelaz: konpromesurik gabeko eszenak,pintzelada independiente eta identifikagarriak, naturan margotuak, kolorezko itzalak dituztela... Hau da, bakarrik dakigula emakume baten lana dela sinadura ikusten dugunean. Kasu honetan aukeratu dugu bere senarra eta alabaren irudi bat lorategi batean.


Emakume honek askotan margotzen zituen erretratuak eta baita eszenak non emakumeek protagonismo dute edo bere familiako pertsonak giro errelajatu batean. Ezagutzen al zenuten?

viernes, 2 de marzo de 2007

Gure herria pinturan



Batzutan Artearen Historia aztertzen ari garenean arraroa egiten zaigu guretzat ezaguna den zerbait ikustea eta oraingoz harriagarriagoa da nabaritzea nola urte askotan gauzak gutxi aldatu diren eta oraingoz identifikatzeko gai garen.

Hau gertatu zaigu Dario de Regoyos-en pinturak ikusten. Pintore asturiar honek Euskal Herriko paisaiak margotu zituen maiztasun handiz eta haien artean aurkitu dugu Ordiziako Merkatua. Irudi hau 1909. urtean margotu zuen eta espezialistek bere etapa modernista barruan sailkatzen dute. Dena den, teknikoki pintzelada aske eta txikia dauka, postinpresionistek erabiltzen zuten modukoa.

jueves, 1 de marzo de 2007

Aintzinarekiko binkuloak








Inpresionismo ondoren artean berrikuntza handiak agertzen dira. Autore batzuk benetan berritzaile bezala agertzen dira baina Artearen Historian aztertzen baldin badugu laster ulertzen dugu gauzak ez direla horrela eta artistek aintzinako tradizioetan oinarritzen direla haien obrak egiteko. Honen adibide ezin hobea da Matissen Dantza izeneko obra.


Matissen obra honetan primitibismoa argi eta garbi dago. Pertsonaiak agertzen dira irudikatuak sinplifikazio osoz, aintzinako erritual bat betetzen egongo bailiren. Koloreak ez dira asko, baina kontrasteak sortzeko aukera ematen diote. Formak mugatzen dira espresio minimoetara: garrantzia duena taldearen ekintza da eta honen plastizitatea. Baina, non aurki dezakegu honen antezedentea? Ondoan dagoen irudi hau Lleidako Cogull aterpe batekoa da, Mesolito garaikoa eta honetan ere dantzako eszena bat aurkitzen dugu, kolore mugatuz eta sinplifikazioz betea.
Ez dugu pentsatu beharko Artean benetako berrikuntza gutxi dagoela eta gehien bat ematen dena dela gauzen trasposizio bat eta interpretazio pertsonalago bat beste momentuetara?