martes, 22 de enero de 2008

Berpizkundeko Pintura

Humanismoaren eragina dauka, beste arteak bezala. Autore batzuen iritziz, pintura honetako hasieran pintore flamenkoen eragina, Van Eyck bezala eta italiar batzuen eragina, Masaccioren kasu, oso garrantzitsuak izan ziren.

Ezaugarriak:
· Euskarriak:
Ormako pintura Italian erabiltzen jarraitu zuten. Venecian mosaikoaren tradizioa zela eta, garrantzia galduz zihoan eta oihalaren gainean margotzen hasi ziren kontserbazioko arazoak zirela eta.
Oihala normala bihurtu zen baina egurra erabiltzen jarraitu zuten. Poliptikoak Europan eta baita Espainian ere egiten ziren, Italian panel bakarreko eredua arruntagoa zen bitartean.

· Teknikak:
Italian pintoreek freskoaren erabilera jarraitu zuten.
Liburuen iluminazioak garrantzia galdu zuen inprimaturiko liburuen eraginez.
XV. mendearen azken hamarkadetatik aurrera egurrean edo kuprean egindako grabatuak arruntak bihurtu ziren pinturak erreproduzitzeko eta zabaltzeko. Akuarela batzuk ere garai honetan hasi ziren.
Marrazketak garrantzi handiagoa lortu zuen eta ez zen berriro kontsideratu bigarren mailako lan bat bezala.
Elementu iraultzaileena tenplea olioz ordezkatzea izan zen. Teknika berri hau Van Eyck-en lanekin zabaldu zen Europa osotik.

· Gaiak:
Erlijiosoak Europako Iparraldean eta Espainian garrantzitsuak izan ziren. Santu berriak edo ohikoen irudikapen berriak agertu ziren, garai berrien arazoaz kezkaturik. Normala da ikustea ikasketetara dedikatzen diren santuak, esate baterako.























Italian mitologia gai klasikoetatik hartzen da edota haien garaikideengandik.






Historia beste gai bat bilakatuko da, hirien arteko liskarren irudikapenetatik jaioa.







Erretratua asko garatu zen ere.
Paisaiak, berez gaia izan gabe, garrantzia irabazi zuen pinturetan, bereziki Venecia eta Flandesen.







· Konposaketa:
Espazioa lerroko edo airezko perspektibaren bidez antolatzen da.
Margoen antolakuntzan, erdia berez garrantzitsua da, periferia baino gehiago. Simetria normalki erabiltzen zen. Batzuetan irudiak antolatzen dira forma sinpleak jarraituz (zirkunferentzia, piramidea…)
Ondoetan ohiko motiboak erabiltzen ziren (erdi puntuko gangak, sarkofagoak…) edo arkitektura erromatar tradizioari jarraituz.

























· Marrazkia, kolorea eta pintzelada:
Urrea progresiboki eliminatzen joan ziren. Kolore argiak desagertzen ziren toki estrategikoetatik. Paleta dibertsifikatu zen. Orokorki argia da, eta pintoreek efektu berriekin esperimentatu zuten, bereziki argia irudikatzerakoan, ekaitzak edo gauak argiz hautsirik.
Olioaren erabilerak posible egin zuen detaile delikatuagoen irudikapena, bereziki paisaian eta haragia irudikatzerakoan. Gainera, distira, transparentzia eta luminositateko efektoak posible egin ziren.
Sfumato teknikak irudiak batzeko aukera eskaini zuen, irudien kontornoak batuz, lerrorik gabe.


· Irudiak:
Errealismo berri batek inspiratzen zuen aurpegien irudikapena, bereziki pintura flamenkoan. Artistek esfortzu handia egin zuten pertsonai desberdinak erretratatzeko: gorputzek egokiak izan behar zuten benetako irudiekin antza izateko.
Era berdinean, Italian, idealizazioari buruzko kezka bat dago eta honek eragintzen zuen bereziki biluzietan, kanonaren erabilera bultzatuz. Eredu berriak irudi klasikoetan inspiratzen ziren.

Edertasunaren normalkuntzaren eraginez estereotipoak agertu ziren eta baita hauen aurkakoak ere. Irudi erridikuluak, batzuetan ia karikaturak, garai honetan egin ziren ere.

lunes, 21 de enero de 2008

Berpizkundeko Eskultura








Natura eta giza gorputzaren aurkikuntza Antzinatea baino garrantzitsuagoak izan ziren. Polikromiak, doratuek eta erabilitako hainbat teknikek lanaren kalitate piktorikoa azpimarratzen dute. Beste berrikuntza bat da artista ez dela bakarrik artisau bat, ornatzeko helburua duen pertsona bat baino. Eskultura eta pintura askotan agertuko dira elkarrekin. Proiektuak oso garrantzitsuak izan ziren Florentzia bezalako hirietan, non lehiaketak antolatu ziren, Baptisterioko Ateak egiteko bezala.



Quattrocento bitartean definitzeko gogo bat dago eta idealizatu baina giza gorputz naturalistakoak irudikatzen dira. Berrikuntza da edertasuneko kontzeptua gazteekin identifikatua, boterean zeuden adineko pertsonek izaki hauek bigarren plano sozial batera mugatzen zuten bitartean.
Eskulturek hiru ezaugarri dituzte:
· Tradizio gotikoa
· Antzinateko berrikuntza
· Ikuspuntu bakarra erabiltzeko joera, frontalitatea azpimarratuz.


Tipologia



· Hilobiak:
Horman egindako hilobiak Berpizkundeko garrantzitsuenak izan ziren. Haietan nabaritzen da erretaulen eragina: eskulturak eta pilastrak alineatzen dira. Artistek egitura hirukoitza erabiltzen zuten, erdiko arkua non hildakoen irudia egoten zen, alboetako nitxoekin kontrastatzen zuen. Alboko nitxo horietan santuak edo bertuteen irudikapenak egiten ziren. Hildakoaren irudikapenak erretratuko kontzeptu berri bat erakusten zuen. Aurpegiak normalean idealizatuak agertzen dira.
















· Ekuestreak edo zaldi gainekoak:
Pertsona bat zaldi gainean tamaina naturalean irudikatzea gai erakargarria zen. Lan hau brontzez egitea ezinezkoa izan zen mendearen bigarren partera arte, laneko prezioa eta arazo teknikoak zirelako brontzea funditzeko. Monumentuetan hirietarako bertuteko adibideak diren gizonezkoak irudikatzen dira. Jarraitutako eredua Marco Aurelioarena da. Lehenago beste material ez iraunkorretan egindako beste ereduak egon ziren ere. Adibiderik onenak Gattamelata Condottieroa, Donatellok egina eta Colleoni Condottieroa, Verrochiok egina dira.










· Erretratua:
Medailak egiteko artea garatu zen. Hauetan saiatzen ziren pertsona indibidualen ezaugarriak plasmatzen, bereziki fisonomia eta espresio psikologikoan arreta jartzen. Emakumezkoen erretratuetan emakumeen edertasuna irudikatu nahi zuten eta trataera nahiko biguna ematen zieten.




· Biluziak:
Gizonezkoa egiten da gehiago. Tradizio gotikoa jarraitzen dute. Emakumezkoen biluziak brontze txikietan agertzen dira, eskultura zaharrak imitatuz. Gizonezkoen biluziek lan handia eman zuten tailerretan. Eredu batzuk Michelangelok eginak dira: Baco eta beranduago David.


Materialak eta teknikak
Brontzeak beste material bitxiagoak ordezkatu zituen. Funditzen zen eta zizelkatzen zen azken amaiera emateko. Hasieran ez zen oso distiratsua. Marmolaren erabilera oso arrunta zen eta baita beste kareharriak ere. Eskultura batzuetan irudietan brontzezko detaileak egiten dira. Ondoak koloreztatuak ager daitezke.

jueves, 17 de enero de 2008

Berpizkundeko Arkitektura


Proportzioaren berraurkikunde bat ematen da. Proportzioa, zenbakia, neurria edertasun arkitektonikoaren oinarria dira. Horietatik orijinaltasuna eta handitasunaren kontzeptuak deribatuko dira. Jainkoaren ahalguztidun izatearen ahalmenak unibertsoa antolatzen dituzten legeak zuzentzen ditu. Arkitektura unibertsoko armonia erakutsi behar du. Proportzioko teoria giza gorputzen kanonarekin batzen da eta lege matematiko eta oinarrizko forma geometrikoak, zirkunferentzia eta karratu bezala, balio unibertsala duten normetan espresatzen dira. Multzo arkitektonikoaren proporzionalitate matematikoak (oinarria, altxatua, zutabeak, kapitelak, taulamenduak eta erlaitzak), Berpizkundeko eraikuntzak arrazionalki ulergarriak diren obratan bihurtzen du eta barruko egituraren ezaugarria hauen argitasuna da.







Berpizkundeko arkitekturako ezaugarriak
Berpizkundeko arkitektura bereizteko baliogarriak diren puntuak honako hauek dira:
-Hormetako azala baloratzen da. Silareak lantzen dira, kuxin forma emanez eta batzuetan diamante puntak bezala lantzen dira. Barrualdeak harmonikoki orekatuak dira: erlaitzak, pilastrak, enmarkaturiko zutabeak, e.a.
-Euskarriei dagokienez zutabea oinarrizkoa da, bai eraikitzeko bai dekoratzeko elementu bezala, bakarrik edo pilarekin konbinatuta. Orden klasiko guztiak erabiltzen dira.
-Berpizkundeko arkitektoak arku ojibala mespretxatzen du eta berriro erabiltzen du erdi puntuko arkua, orde klasikoko zutabe dotorez eutsita edo galeriak eta logiak osatuz, errepikapen erritmiko honekin eraikuntzako argitasun arrazionala azpimarratuz.
-Estalki motak berritu egiten dira. Egurrezkoak artesonatuekin estaltzen dira. Harrizkoetan gehienetan kanoi gangak, ertz gangakoak eta errebajatuak erabiltzen dira. Kupulak garrantzi berezia hartzen du, petxinen gainekoa izaten da, leihoz betetako danbor bat izaten du eta errematatzen da linterna batez barrualdea argitzeko.
-Dekoratzeko errepertorioa Antzinateko ereduetan oinarrituta dago. Fantastikoan naturako erresuma desberdinak nahasten dira, grutesko izenekoak dira. Dekorazio hau ordenatzen denean ardatz bertikal baten inguruan candelieri izena hartzen dute. Landare enborrak igotzen pilastretan erabiltzen dira, eta subientes, zintak, festonak, koroak eta medaioilak arruntak izaten dira ere.

Tipologia arkitektonikoa
Eraikuntza zibila erlijiosoaren parean jartzen da.

Arkitektura erlijiosoa: Tenplua
Elementu berriek arazoak planteatzen dituzte. Elementu klasiko eta kultuko beharretatik eratorritako beharrak eta liturgia lotu nahi ditu. Oinarrizko forma geometrikoetan oinarrituko da. Zirkulua eta karratua, kuboa eta esfera, zilindroa, forma egokienak dira.
Bi motakoak kontsolidatuko dira:
-Planta basilikalekoa: paleokristau basilikan inspiratua
-Planta zentralekoa: Panteoian inspiratua.
-Bi hauen fusioengatik planta basilikala eta alboko kaperak eta gurutzadura kupularekin duen eredua sortuko da.


















Arkitektura zibila
Bi eraikuntza mota destakatzen dira: jauregia eta bila.




Jauregiak itxiak dira, solairu desberdinetan banaturik dagoen bloke batean; leihoak uniformeki banatzen dira altuera uniformeko solairuetan. Barrualdean zonalde guztiak logiaz inguraturiko patio baten aldeetan biltzen dira. Fatxadako bahoguneak enmarkatuak egoten dira eta erritmikoki errepikatzen diren elementu klasikoz dekoratzen dira.







Bila hirietatik kanpo dagoen etxe dotorea da. Ez dago fortifikatua. Eraikuntza paisaiarekin nahasten da, kubo sinple bat zokalo baten gainean honen nukleoa izanik. Logia ireki bat izaten du eta horrela terraza bat eratzen da etxeko blokearen inguruan.

lunes, 14 de enero de 2008

Pintura Gotikoa



Gotiko aurretik elizetan horrenbeste erabili zen horma pintura desagertu zen. Arkitektura gotikoak bere eraikinetako hormak leihoz bete zituen eta pinturak lehen okupatzen zuen espazioa desagertu zen beirategiei tokia uzteko. Era berean, gangetako altuera handiak eta gurutze gangak izateak zaildu egiten du pinturaren erabilera. Arrazoi hauetatik Europan taula gaineko pintura agertuko da, bereziki hormari itsatsitako erretauletan. Erretaulen azter ketak gotikoko pinturako azterketa egitea posible egiten du. Taula bakar batez osaturiko egitura batetik hiru taulez osaturiko beste batera pasatzen da, non alboetakoak mugikorrak diren, obra osoa ixteko. XIV. mendean erretaula gogorra eta taula anitzekin orokorra egiten da.



Erretaulak oinarri bat dauka behealdean, beste parteak baino txikiagoa, banku edo predela izenez ezagutzen dela. Obra kaletan antolatzen da, kale-tartez separaturik. Erdiko kalea besteak baino zabalagoa da. Erabilitako teknika, normalean, tenplea da, non koloreak aglutinatzeko arrautza gorringoa edo kola erabiltzen diren. XV. mendetik aurrera olioa erabiltzen hasten da; flamandarrek asmaturiko teknika honek olioa erabiltzen du aglutinante bezala.
Pintura gotikoaren bilakaeran honako garaiak edo estiloak bereizten dira:
-Gotiko lineala edo frantsesa (XIII. mendea)
-Italo-gotikoa edo trezentista (XIV. mendea)
-Nazioarteko estiloa (XIV. mendea)
-Flamandar estiloa (XV. mendea).

Gotiko lineala edo frantsesa.
XIII. mendean hasten da eta XIV. mendearen erdialdera arte jarraitzen du, azken garaian italo-gotikoarekin batera. Bere ezaugarri nagusia marrazketako lerroei emandako garrantzia da, koloreko masak mugatzeko. Masa hauek intentsitate handikoak dira, eta tonuen erabilera garrantzitsua da. Gaietan naturalismo ingenuoa da nagusi, eszena sinpleak ikusleek ondo ulertzeko. Garai honetako adierazpen nagusiak hiru obra motetan ikusten dira: horma pintura, taula gainekoa eta miniaturak.


Italo-gotikoa edo trezentista:
Estilo hau Italian agertu zen XIII. mendean eta XIV.ean Europa osotik zabaldu zen. Sakontasuna bilatzeko interesa dago eta perspektiba ikasten dute, baita giza gorputza eta argiaren garrantzia koloreekin erlazionatuz. Bestaldetik, frantziskotarren erreligiositate berriaren garapenak sentimenduko irudikapenera eramaten du, ikuslea hunkitu nahian. Obrak gero eta izaera intelektualagoa du. XIII. mendean, Toscana-ko eskolan, Kristoren irudia oso estilizatua egiten da, gorputza bihurgunetsua izanik eta gurutze forma duen euskarri baten gainean, alboko aldeak zabalduak dituela. Taula luzatuak agertzen dira, erretauletan bezala, santuaren tamaina handiagoko irudiekin, alboetako eszenak franjatan antolatzen diren bitartean. Italian Erroma, Siena eta Florentziako eskolak bereizten dira. Hauetan ondorengo Berpizkundeko oinarriak finkatu ziren. Behe Erdi Aroan lan egiten duten artisten artean garrantzitsuena Giotto da.




Nazioarteko estiloa.
Honekin hasten da XV. mendeko bilakaera piktorikoa. Europako erdialdean agertzen da gotiko lineala eta italiarra nahasten direnean. Honen ezaugarri nagusiak dira: anekdotaren eta espresiboaren balorazioa, irudien estilizazioa, lerro bihurgunetsuarekiko zaletasuna, tolestadura anitzen erabilera, mugimendua eta naturalistak dirudite hainbat elementuen irudikapena balio sinbolikoa besterik ez dutela. Hau guztia irudikatzen da teknika metikuloso batez. Estilo hau Berryko gortean eta Borgoñan garatzen da, oso inportantea izanik miniaturetan, gero eragina izango dutela Flamandarrengan. Espainian estilo hau Kataluniatik eta Gaztelatik zabalduko da.










Flandiar estiloa: Primitiboak.
XV. mendearen hasieran agertzen da. Ezaugarri nagusia olioaren erabilera aglutinante bezala da, koloreei bizitasun handiagoa ematen diela, distira handituz eta transparentziak eta kolore konposatuak egiteko aukera emanez. Konposaketak detailez beteta egon daitezke eta elementu minimoari garrantzia ematen diote ere. Espainiara bere eragina Kataluniatik sartu zen.

domingo, 13 de enero de 2008

Eskultura Gotikoa

Gotikoa erromanikoaren jarraipena izan arren, aldaketa garrantzitsu bat suposatu zuen, ez bakarrik arkitekturan, eskulturan eta beste ordenetan ere. Erromanikoko hieratismo eta geometrizaziotik naturalismoara pasatzen da. Mundua den moduan irudikatu nahi dute. Sinboloak desagertzen dira eta esanahi hori bakarrik arkitekturan mantentzen da. Keinuetako eta pertsonaien humanizazioa ematen da. Erromanikoko denborarik gabeko irudikapen unibertsalekin alderatua gotikoak momentua eta espazioa irudikatzen du. Horregatik eskulturan irudikaturiko pertsonaia emozioak eta edozein pertsonak sufritzen dituen aldaketak esperimentatzen du.Humanizaziorako bide hau bi fenomenoetan nabaritzen da, gotikoan gehien irudikatzen diren pertsonaiengan: Birjina haurrarekin eta Kristo gurutzean.

Birjinaren kasuan Mariak alaia eta maitagarria den emakume baten itxura hartzen du. Bere umearekin komunikatzen da, irribarre bat bere aurpegian izanik. Emakume gazte bat da, eta bakarrik bereizten dugu bere santutasuna aura eramaten duelako. Ez da berriz izango eserleku bat bere semearentzat, eskuan hartzen duela baizik bien arteko komunikazioa posible eginez.





















Kristo, aldiz, minez josita agertzen da, benetako gizon bat bezala heriotzaren aurrean. Hiru hiltze ditu eta pasioko elementuak ditu: zauriak, koroa… Gorputza erori egiten da, besoetatik zintzilikatua egonez eta ez dago jantzita, bakarrik purutasun oihal bat estaltzen du bere gorputza.







Eskultura gotikoko pertsonaiek haien humanismoz beteak, jarrera bertikal, simetriko eta hieratikoak uzten dituzte, gero eta amaneratuagoak diren beste batzuk adoptatzeko, mugimenduko zentzu gero eta errealistago batekin.





Beste estilo artistikoak bezala, gotikoak bilakaera bat dauka XIII. mendeko klasizismotik edertasun lasai batean eta idealizazioan oinarriturik, XIV. mendeko amaneramendu eta estilizaziora, irudien luzapenean eta jarrera bihurgunetsuetan ikusten dela. Azken fasean Berpizkundeko hastapenekin koinzidituz, errege, burgesen eta aristokraten irudiak egiten dira.

Garai klasikoaren gaiak dira: Kristoren bizitza, Birjinaren bizitza, hagiografiak edo santuen bizitzak, begetalak eta abere fantastikoak (kapiteletan).








Kokapenari dagokionez, erromanikoko ohikoa dena mantentzen da: atarietako tinpanoak, kapitelak… baina beste batzuk gehitzen dira: atarietan parteluzeko irudiak protagonismo handiagoa lortzen du, eta kokapen berriak agertzen dira, batez ere hilobiak eta koruetako aulkiteriak, erretaulak, etab.









Hilobiak horman kokatuak egon daitezke, arkupe batean, edo independenteak izan daitezke. Kasu honetan ohe funerarioaren aldeak dekoratzen dira eta hau abereen gainean eusten da. Hildakoaren irudia agertzen da, etzanda edo otoitz egiten.









Aulkiteriek protagonismo lortzen dute. Egurrez egindakoak, erliebez beteta egoten dira. Hauekin batera pulpituak eta erretaulak egiten dira ere.