viernes, 20 de marzo de 2009

Espresionismoa

Orokorrean Espresionismo izenak erreferentzia egiten dio XX. mendeko arte germaniarrari, baina fenomeno europarra bada ere. Frantzian oinarrituriko taldeak fauvismoa garatu zen germaniarrek bidea prestatzen zuten bitartean Der Blaue Reiter-rekin.


Izenak inpresionismoarekiko oposizioa erakutsi nahi du. Barrutik kanporako mugimendu bat da. Honen jarrera agresiboa izan daiteke. Dena den, mugimenduak badauka zerbait komunean inpresionismoarekin: biak errealistak dira eta artista, materia eta errealitatearen arteko konpromisoa inplikatzen dute. Espresionistak haien gizartean konprometituak daude, ez dute ihes egiten.

Lehen germaniar espresionismoa 1905ean jai ozen eta Die Brücke bezala ezagutzen da, tradizio figuratiboari lotuta. Artistek mundua ulertu zuten gizakien esistentzialismo sakonaren mundua bezala: errealitatea lortzeko desioa eta errealitateak haien jabea izatearen larritasuna.

Die Brücke artisten komunitate sendo bat zen idatzizko programa batekin. Talde honetako partaideak dira Kirchner, Nolde, Schiele, Klimt, Kokoschka. Alemaniako egoera garai hartan ilun azen eta eragin artistiko desberdinak zeuden. Die Brückek elementu iraultzaileen elkartasuna proposatu zuen inpresionismoaren aurka borrokatzeko. Mugimenduaren ezaugarriak dira: errealista da eta errealitatea sortzen du; ezer ezetik hasten dira, bakarrik artisten ideietatik; materiak artistengan eragina dauka; gaiak eguneroko bizitzakoak dira (kaleak, jendea kafetegietan); lanak gogor xamarrak dira.

Haien iritzian teknika ezin da asmatu, bakarrik lana da. Grafikoak, bereziki xilografia dominatzea garrantzitsua zen, lana indartsu aizan daitekeelako eta emaitza batzuetan irregularra delako. Era berean, pintura dentsoa da, kolorez beteta, mantxak eta tonalitaterik gabe; garrantzi handiagoa dauka prozesuak emaitza baino. Artistak zuzenean lan egiten du irudian eta koloreak haren umorearen arabera aukeratzen ditu. Deformazioak arruntak dira eta batzuetan agresiboak dira. Inspirazioa aintzeneko kulturetan aurkitzen dute. Ez dute edertasuneko kontzeptu bat eta honen partez itsusitasuna, deformitatea nahiago dute: itsusiaren poesia da.


Artista espresionistek burges izateari uko egiten dioten eta gizatalde hau kritikatzen dute. Haien iritzian izaera auto-sorkuntza da eta gizarte inpertsonala sortzen duen lan industrialaren aurka daude. Sexuaren gaiarekin obsesionatuak daude haien iritzian gizona eta emakumearen arteko harremana gizartearen oinarria da eta gizarteak deformatu egiten du, perbertoa, negatiboa eta alienagarria delako.


Die Brücke disolbatu zen 1913an Der Blaue Reiter taldea hasi zenean bere ikerketa jarrera ez horren konprometitu batekin. Talde honetako partaideak dira Beckmann, Dix, Grosz, Marc, Macke, Kandinsky, Klee. Ez dute programa zehatz bat. Haien norabidea espiritualagoa da. Haien helburua nazioarteko erakusketak koordinatzean datza haien idazki polemikoak indartzeko.

Talde honetako artisten ideiak ez dira iraultzaileak baina bai klasizismoaren kontrakoak. Matisse, ekialdeko artea eta musikaren eraginak dituzte. Sinboloak tresna arruntetara mugatzen dira komunikatzeko estetika nagusi den bitartean. Mugimendu honetako ezaugarriak dira: kolorearen eta honen esanahiaren garrantzia; primitibismoa; inprobisazioa; lerro eta forma desberdinen erabilera; bihurguneak, zig-zag, mantxak; artea komunikazio bezala ulertzen da.

No hay comentarios: