lunes, 2 de marzo de 2009

Pintura Barrokoa Espainian

XVII. mendea pintura espainoleko urrezko garaia da. Italiar eragina baztertua izan zen manierismoko formulen alde jartzeko eta estiloak klaroskuroa erabiltzen zuen ez helburu estetikoekin baizik eta dramatismo handiagoa sortzeko. Pintura hau oso errealista izan zen. Sintesi orokor bat nahiago zuten balio piktorikoz ukigaiak erabili beharrean, eta ez XVI. mendeko artisten hurbilketa analitikoa. Erreprodukzio fidagarria irudikatzeko interesak birtuosismoa indartu zuen. Artistek hobeto aukeratu zituzten koloreak eta hobeto pentsatzen zuten tono bakoitzeko balioa. Espazio sutilagoa bihurtu zen eta anitzagoa; tonuen gradazioa garrantzitsuago azen eta ikuspegi konbentzionalak laster utz izion bidea sakonago azen beste bati. Espainiako pintoreak naturalismo errealistaren maisuak bilakatu ziren Europa mailan.


Arte berriak aurreko garaiko gaiekin jarraitu zuen: pintura erlijiosoak dominanteak ziren baina patronatua zabaldu zen Habsburgoekin eta artistek erret familien erretratuak egiten hasi ziren etab aita gertakari historikoak margotu zuten gorterako. Lan onenetan keinuko dotoretasuna eta sakontasun psikologikoa tonoetako eta koloretako harmoniarekin konbinatu ziren. Garai honetako eskola nagusiak Sevillakoa eta Madrilgo aizan ziren, azken honek erregeen patronatoa zuela. Hasieran beste eskola garrantzitsuak egon ziren ere, Valentziakoa bezala, Italiako harremanak mantendu zituela eta beste tokietan lan egin zuten artista batzuen entrenamendu tokia izan zela.

Tenebrismoa
XVI ete XVII. mendeen arteko transizioan tenebrismoa zabaldu zen eta urrezko garai honetako ezaugarria bihurtuko da (tenebrismoak pintura iluna dauka ezaugarri bezala eta autoreek jarraitzen dute Italian Caravaggio hasitako estiloa).

Lehen artista Manierismoa uzten estilo berrian hasteko Francisco Ribalta (1555-1628) izan zen, katalan bat, Toledon ikasia eta Valentzian eman zuela bere heldutasun urteak. Caravaggioaren estiloa jarraituz margotzen zuen, baldin ez badakigu ere nola ikasi zuen teknika hori, italiarrengandik edo era independente batean. Dena den, bere estiloko ezaugarririk nagusia bere naturalismo birila da. Pintzelada askea eta margoz betea da, aurreko garaiko biguntasunik oso urruti. Ribaltak espresibitatea lortu nahi zuen eta baita edertasuna ere eta formen modelatu eskulturala argia eta itzala kontrastatuz lortu zuen.


Tenebrismoaren garaipena Jose de Ribera (1591-1652) pintorearekin iritsi zen. Riberak Valentzian ikasi zuen baina 1616 inguruan Italiara joan zen, Napolira. Marrazkilari ona izanik eta konposaketako maisu bat, bere pintura anitzak oso bariatuak dira. Bere lan onenetan kolore dominanteak, marroiak eta gorriak, argi krudel batekin kontrastatzen dira eta forma batzuk biolentoak bihurtzen dira.

Velazquez
XVI. mendeko pinturako gorena da. Velazquez (1599-1660) Sevillan jaio zen eta hemen jaso zituen pinturako lehen ikasgaiak Frantzisko de Herrera “Zaharra”ren eskutik baina laster pasatu zen Pachecoren ikasle izatera, bost urtez, eta hauetan maisuaren alabarekin ezkondu zen. Bere idatzietan Pachecok aipatzen du Velazquez-en prezisioa bere teknikan, baita hasierako lanetan ere natura kopiatzen eta nahiago izaten zituela ikasketak generoko eszenak baino. Hasierako lan horietan dentsitate handiko enpasteak erabiltzen zituen, ikuspegi objetiboz, kolorearen erabilera mugatuaz, okre eta marroiekin, eta naturalitatea eta sinplizitatea bere kontzepzioetan.

Velazquez-en arteak sistesis handiko norabidea hartu zuen. Argiaren isla forma eta koloretan margotzen zuen kolore eta forma berak baino; bere marrazkia horren perfektoa da irudiak eta detaileak barrutik argitzen duela ematen duelako. Preziosio hau, kolore eta tonalitatearen kontua, atmosferaren partehartzea begia eta honen objetuaren artean artistaren lana definitzen dute eta honen errespetu sakona naturako edozein elementuarekiko. Naturako elementu guztien ikuspegi aske eta erreala dauka: gizakiak, gauzak, paisaia eta espiritua.

Pintorearen interesa argia irudikatzeko ez da teknikako kezkaren emaitza, XVII. Mendeko estetikako kanpoko jarrera bat, baina barruko erreligiosidadea garatzeko balio zuen, Espainiako tradizioan garrantzitsua izan den elementu bat, baina kontzepzio berri batekin.

Sevillako eskola
Frantzisko Zurbaran Estremaduran jaio zen 1598.ean eta Sevillan ikasi zuen. Eskola honetan ikasi ondoren betirako geratu zen lotuta zonalde honetara bere tenperamentua, aszetismoa eta estiloko sinplizitateak hegoaldeko grazia eta dotoretasunarekin bat egiten zutelako. Bere emozioetan erabat konfidatzen bazuen ere, bere naturalismo eta klaroskuro indartsuan arkaismoko aztarna bat aurki daiteke. Sevillako orden monastikoekin kontrato bat zuen eta hauek izan ziren bere patroi garrantzitsuenak. Baita Guadalupeko monastegiko Jeronimoentzat pinturetako serie garrantzitsu bat margotu zuen ere. Honetan errealismotik mistizismoz betetako mirarien eszenetara margotu zuen. Gai sinpleen maisu bat izan zen, irudi bakartiekin, estatikoak eta nolabait tentsioan daudela, saintuak begiak zerura bideratzen dutela, generoko pinturak zeinetan eguneroko tresnak misterioz betetzen diren, bere bodegoietan bezala.

Pintura espainiolan eta baita Andaluziako eskolan ere Murillok dotoretasuna eta delikatua irudikatzen du, sentimendu popularrarekin batera. Bere artea gaiaren zerbitzuan egon zen beti eta fedez beteta. Fede honetan sakontasuna askotan baztertzen zen zerbait distiratsuago baina estetikoki ez horren garrantzitsua lortzeko. Emakumearen eta umeen edertasunaz baliatzen zen eta baita kolore sutilak eta tonuetako gradazioaz ere. Bere obra lirikoa da gramatikoa baino eta nolabait arazo sozialak irudikatzen zituen, literaturako eleberri pikareskoaren eraginak izanik. Bere pintura erlijiosoa ikuspuntu errealista batetan oinarrituta dago.

No hay comentarios: