sábado, 21 de marzo de 2009

Kubismoa

1907 kontsideratzen da kubismoaren hasierako urtea, Picasso eta Braque ezagutu zutenean. Beste batzuk esaten dute mugimendu honetako lehen lana `Les Demoiselles d’Avignon´ dela. Izena Louis Vauxcelles-ek kritikoak eman zion obrek forma kubikoak dituztelako.

Kubismo ez da teorikoa, aurkikuntza baizik. Honen ezaugarriak dira:
-Planoak independiente eta autonomoak dira: txiki batzuk bolumen handiak hausten diruzte. Irudien inguruko lerroek irudiak txikitzen dituzte eta lerroak hausten direnean irudia kaleidoskopio batean bezala ikusten da.
-Perspektiba anitza da: plano bakoitza autonomoa da. Angeluak bidertzen dira eta era honetan irudi berdina ikuspuntu desberdinetatik ikusten da, denak elkarrekin.
-Argia eta itzala desagertzen dira eta honen ondorioz bolumena disolbatzen da.
-Kolore lokala: kolorea ez da garrantzitsua. Pintzelada txikiz aplikatzen da eta edozein tresnarako balio du.


-Geometrizazioa: konposaketak forma geometrikoz beteta daude. Edozein forma naturala zilindro, kono, esfera edo kuboen bidez irudikatzen da. Cezanne hasi zen ideia honekin.
-Oinarri filosofikoa: filosofo batzuen lana Bergson bezala, oinarrizkoa da mugimendua ulertzeko. Berak esan zuen pertsona baten bere burua eta informazio pilo bat duela gauza bati buruz eta esperientzia intelektoaren oinarria da. Artista kubistek kontzeptu hau aplikatu zuten: ez dute errealitatea irudikatu nahi, honi buruz duten ideia baino.


Kubismoan hiru etapa desberdinak bereizten dira: analitikoa, hermetikoa eta sintetikoa, orden honetan garatu zirela.


-Kubismo analitikoa: artistek natura ikertu zuten hau deformatzeko. Lan guztiak plano desberdinen bilduma bat dira, ulertezina.



-Kubismo hermetikoa: artistek haien lana ulertzeko errazagoa egin nahi dute eta elementu batzuk txertatzen dituzte identifikatzeko errazak, musika tresnak bezala. Garai honetan beste lan errealistak agertuz iren ere, moldiztegi letrekin, zenbakiekin edota egunkarietako zatiak edo etiketak. Material desberdinen konbinaketaren ideia eman nahi zuten egurra edo marmola imitatuz.


-Kubismo sintentikoa: collageak egiten dituzte eskulturako antezedente bat bezala. Ez dituzte gauzak kopiatzen, baina mihisean pegatzen dituzte. Lan hauek `papier collé’ izenez ezagutzen dira. Braque lehenengo aizan zen teknika hau erabiltzen artea eta bizitza elkartzeko asmoz. Benetako erreferentzia bat izateko aukera ematen dute. Pintura berrikusten da eta era berriak agertuz iren. Orain ez dute bakarrik margotzen eta nolabait eraikitzen dute. Teknika honekin hirugarren dimentsioa agertu zen eta honekin eskultura.

Collage-ek eragina izango dute dadaisten lanetan, Duchamp-en `ready-made’ honen ondorengoak direlako. Kubismoak eragina izan zuen beste mugimendu eta artistengan. Leger-rek kolorea duten lan garrantzitsuak egin zituen eta Sonia eta Robert Delaunay forma sinple eta kolore harmonikoak dituzten irudiak egin zituzten, orfismo izaneko mugimendua sortuz, zeinean bihurguneak eta lirismoa nagusitzen diren.

No hay comentarios: