jueves, 19 de marzo de 2009

Fauvismoa

Fauve-ko taldea ez da homogeneoa eta ez du programa zehatz bat; dena den denak Art Nouveau eta Sinbolismoarena urkakoak dira. Talde honetako partaideak dira Matisse, Marquet, Dufy, Derain, Braque eta Vlaminck. Ez zeuden kezkatuak popularitate falta edo eskandaluarengatik eta ez zuten jarraitu talde politiko bat.

Artea bizitzako inpultso bezala ulertzen zuten eta irudiak era kritiko batean egiten hasi ziren. Cezanneren sintesitik urruti aukera bakarra zegoen sentimendua –kolorea – eta eraikuntza –balio plastikoa, bolumena, espazioa –arteko dualismoa konpontzeko eta arreta berezia jarri zuten kolorean.


Helburu nagusia kolorea da era plastiko-konstruktibo batean, ikusmenaren egiturazko elementu bezala. Haietako batzuk irudia disolbatu zuten, Van Gogh edo Signac-en lanak jarraituz, prozedura gehigarria ebidentea egiten, irudiaren egitura eta pintzelada separatuak erabiltzen dituzte, nabariak, orden eta erritmo batekin banatuak materiako zentzua ematen dutela, kolorea eta irudiaren eraikuntza.

Taldea Frantzian agertu zen 1903 eta 1907 bitartean. Haien estiloa indartsua da, akademizismotik urruti. Haien ezaugarriak dira: izaera liriko eta espresiboa, kolorearen bidez irudikatua; kanpoko eta barruko mundua elkartzeko gogoa; oinarrizko eta sinpleak diren gauzak bilatzen dituzte; gaien artean paisaiak, ibaietako eszenak eta eszena lirikoak irudimenako pisu garrantzitsuaz; errealitatea era subjektibo batean irudikatzen dute; kolorean jartzen dute arreta, kolore puruak, saturatuak, lauak, lerroz inguraturi keta gaiari edo irudiari erreferentziarik egin gabe; sintesi formala; perspektiba espazialaren eliminazioa; formen definizioaren eliminazioa klaroskuroan oinarriturik; kultura exotiko eta primitiboekiko erreferentziak; espazio piktorikoak sortzen zituzten dekorazioko motiboetan oinarrituri keta horma-papera edo artisautzatik hartuta.

Haien eragina mugimendu desberdinetatik dator: inpresionistengandik kolorea, kolorearekiko poza, eguneroko gaiak, paisaiak, barrualdeak, erretratuak eta bodegoiak hartzen dituzte. Postinpresionistengandik zonatako banaketa, kolorearen plenitudea, Gauguin-en zentzu dekoratiboa, Van Gogh-en natura bizia. Germaniar espresionismotik kolore puru eta indartsua hartu zuten, modelatuaren falta, lerro gogorra et azuzena, sentsualitate dinamikoa eta artistaren interpretazio subjektiboa. Kultura exotikoetatik kolorearen aberastasuna eta erreferentzia formalak hartu zituzten.

No hay comentarios: