martes, 17 de marzo de 2009

Arrazionalismoa

Arrazionalismo bezala ezagututako mugimenduak XX. mendeko arkitekturako pertsonalitate nagusiak elkartu zituen. Haien lana eta teoriak banakakoak dira baina komunean dute haien formen sinpletasuna eta hauetako bakoitzak bere funtzioa duela.

Material industrialak erabiltzen zituen, zementua gehien bat. Material merkea da, egokitzeko erraza, erregaitza, ez-korrosiboa eta eskeletoa egiteko aukera ematen duela, oinplanoa libre utziz. Gainera, serietan egitea eskaintzen du. Beste materialekin konbinatu daiteke altzairua, kristala edo adreilua.

Horma ez da euskarria eta eskeleto arina bihurtzen da, bakarrik ixteko, leiho kopuru batekin zeinetatik argia eraikuntza barruan sartzen den. Euskarriak sekzio desberdineko pilareak dira, altzairu edo zementuzkoak. Estalkiak, orokorki, dintelduak izaten dira eta euskarrian eusten dira eskeletoa osatuz, eraikuntzari argia eta pisu-gabeko inpresio emanez.

Elementu dekoratiboak desagertzen dira forma puruaren mesedetan. Proportzioari, sinpletasunari eta asimetriari buruzko kezka bat dago. Barne espazioa oinplano librean oinarritzen da eta bihurgunetsuak eta askeak izan daitezke, funtzioari egokituz. Kanpoan proiekzioak, behe mailako askatasunak eta terraza horizontalak irudia osatzen dute.

Urbanismoari buruzko interesa dago jendea akomodatu nahi dutelako ohitura berrien arabera eta taldetan antolatuak, formula berriak proposatuz, hiri-lorategiak edo hiri industrialak bezala. Eraikuntza esanguratsuenak etxe sozialak, zeru-arraskaria, eraikuntza administratiboak, antzokiak, auditorumak eta estadioak dira.

Lotura estuak daude arrazionalismoa eta beste arte mugimenduen artean, Bauhaus bezala. Hau ikusten da Mies van der Rohe, Germaniar mugimendu kide eta arkitektura arrazionalaren adibiderik onenetariko bat. Bere lana iraultzailea zen Berlinen bere lehenengo bulegoetako eraikuntza proiektatu zuenetik 1919an. Ondoren etxeak diseinatu zituen eta 1929an Bartzelonako Erakusketa Unibertsalerako Germaniar pabilioia egin zuen. Eraikuntza honetan material berrien erabilera erakutsi zuen, bolumen argia eta horma-gortina erabiliz ohikoa erabili beharrean. EEBBetara emigratu zuen non zeru-arraskariak eraiki zituen kristalezko kutxa izugarriak ematen dutela eta zeinetan formen purutasunarekiko zaletasuna erakutsi zuen.


Le Corbusier-rek, Suitzan jaioa, bere lana Frantzian garatu zuen. Zementuaren erabilera ikasi zuen eta laster serietako ekoizpenarekin hasi zen. Hiriak diseinatu zituen ere biztanleen kopuru zehatz baterako (hiru milioi inguruan). 1926an bere lan esanguratsuenetariko bat egin zuen: Savoye bila, Mediterranear inspirazioko zementuzko egitura bat zeinean bere arkitekturako bost puntuak agertzen diren: “pilotis”-en erabilera, euskarri bat egitura lurretik separatzen duela baina espazioa moztu gabe; fatxada askea, terraza-lorategia teilatu lauak direlako; leihoen biderketa: jarraituak, marko metalikoz; oinplano askea horma euskarria ez delako. Teoria egin zuen baina ez da utopiko bat bere proiektuak egin zituelako, Marseilako Unité d’ Habitation-en bezala, langileen familientzako etxeak zirela.


Bere karrerako amaiera bere arrazionalismoa aldatu zuen organizismora hurbiltzeko bere lan maisu batean ikusten den bezala: Notre Dame du Haut, Ronchamp-en.

No hay comentarios: