miércoles, 19 de septiembre de 2007

Edertasuneko irudikapena

Grekoen arteko oinarri bat gauzak gizakiaren arabera egitea zen. Haien arkitektura horrela zegoen pentsatuta eta eskulturarekin antzeko zerbait egin zuten. Greziar eskulturako bilakaeran zehar gizakia bihurtzen da protagonista nagusia baina desberdintasunak nabarmenak dira garaiaren arabera.






Aro arkaikoan irudiek Egipto eta Ekialdeko beste inperioen eragina erakusten dute. Gizonezko eskulturak, kuros, edo nesken eskulturak, koré, egiten dira. Ezaugarri komun batzuk dituzte: mugimendu falta, egitura oso zuzena, askotan tutuak izango balira bezala, espresiorik gabeko aurpegiak, almendra itxurako begiekin eta ilea buruari erabat pegatuta. Kuroi beti daude biluzik eta korai peploz jantziak. Frontoietako irudietan ezaugarri tipikoa da irribarre berezi bat, eginetiko izenekoa.










Aro klasikoan edertasuneko kezka oso nabaria da. Irudikatutako pertsonaiak benetako atletak izaten dira, gorputz perfektuekin. Giharretako analisia sakona erakusten dute eta askotan mugimendu eta jarrera naturalistak erakusten dute baina aurpegiak ez dira oso espresiboak. Autore ezagunak daude, haien artean Miron, mugimendua kaptatzen duen artista; Policleto, kanona finkatzen duen eskultorea; Fidias, bere garaiko eskultorerik famatuena, oihal bustien teknika erabiltzen duena eta Partenoiko lanen autorez izan zena; Lisipo, kanona luzatzen duela estereotipo luzeagoak sortuz; Scopas, patetismoa irudikatzeko gai dena eta Praxitele, irudi delikatu eta idealizatuak egiten duela, postura berezi batekin, gorputza beti hanka batean eutsita dutela bihurgune bat sortuz.




Aro helenistikoan perfekzio teknikoa lortzeaz gain gaien aberastasuna ematen da ere. Artisten kezka nagusia gizakien nortasuna eta sentimenduak irudikatzea da, horrela ez dute arazorik bizioak, deformazioak eta dramak irudikatzeko. Garai honetan pertsona zaharrak, umeak, desesperaturik daudenak edo mugimenduz beteriko multzoak aurkitzen ditugu. Adibideen artea Atsoa mozkortuta, Galiarra bere buruaz beste egiten, Farnesio Zezena, Ahatearen umea, Laokoon bere semeekin, Samotraziako garaipena edota Miloko benusa aurkitzen dira.





Bideo bat ikusteko irudi honetan klikatu: