miércoles, 11 de marzo de 2009

Bauhaus

Walter Gropius-ek Alemanian fundatu zuen ikastetxe experimentala bezala non arkitektura eta diseinua elkartuko ziren. 30en hamarkan honen gainbehera hasi zen baina eragin handikoa izan zen beste herrietan zeinetara honen partaideak joan ziren.

Bauhaus estiloa arkitektura eta diseinu modernoan eragin handiko estilo bat izan da. Eragin sakona izan zuen artean, arkitekturan, diseinu grafikoak, barruko diseinuan eta tipografian.

Ikastetxea Alemaniako hiru hirietan egon zen (Weimar 1919tik 1925era, Dessau 1925tik 1932ra eta Berlin 1932tik 1933ra), hiru arkitekto zuzendari desberdinekin: Gropius (1919-27), Meyer (1927-30) eta Mies van der Rohe (1930-33), eskola naziek itxi zuten arte. Aldaketen arrazoiak norabide, teknika, instruktoreak eta politikaren araberakoak izan ziren.


Bauhausen fundazioa Alemaniako egoera politiko eta kulturala berezia zenean egin zen. Lehen Mundu Gerran garaitua, monarkia erorita eta zentsuraren desagerpena Weimarren Errepublikarekin experimentazio erradikalaren zabaltzea ekarri zuen, aurreko erregimenak baztertutako korronte guztiak berpiztuz. Ezkerreko ideologiako Alemaniar askok Errusiar Iraultzako eraginak izan zituzten, konstruktibismoarena, esate baterako. Gropiusek ez zituen konpartitzen ideia erradikal hauek eta Bauhaus erabak apolitikoa zela esan zuen. Baita oso garrantzitsua izan zen XIX. mendeko britaniar diseinatzaile William Morris-en eragina izan zen, arteak gizarteko beharrak bete behar dituela eta horretarako ez dela bereiztu behar forma eta funtzioaren artean esan zuelako. Beraz Bauhaus estiloa, Nazioarteko Estilo bezala ezagutzen dela, dekorazioen falta eta funtzio eta objektuen arteko armonian oinarritu zen.

Bauhaueseko eragin garrantzitsuena modernismoa izan zen Alemanian Lehen Mundu Gerra baino lehenago zabaldua egon zela, nahiz eta kontserbadorea izan. Berrikuntzen diseinua, normalean Gropious eta Bauhausekin lotuak –formak erradikalki sinplifikatuak, funtzionalitateko arrazionalismoa eta masa ekoizpeneko ideia posible zen adostea indibiduaren espiritu artistikoarekin –Alemanian garatu ziren bertan Bauhaus fundatua izan zelako.

Gropiusek diseinatu zuen Bauhaus-eko eraikuntza Dessaun, mugimenduko eraikuntzarik esanguratsuena. Gropiusen lehen lan garrantzitsua Fagus eraikina izan zen 1911n. Burdina eta kristalaren konbinaketa ederra bezala pentzatu zen baina Bauhauseko erakuntza non beste irakasle eta ikasle parte hartu zuten garrantzitsuena da. Oinplanoak hiru sekzio ditu askatasunez zabaltzen direla ikuspuntuak bidertus. Hormak igeltso eta kristalezkoak dira.

Bauhaus edo Nazioarteko estiloak hainbat ezaugarri ditu:
1) Dekorazioa baztertzen du funtzionalitatearen onerako
2) Asimetria eta erregulartasuna erabiltzen du simetriaren partez
3) Arkitektura aldatzen du espazio masari oposatuz.
Bauhauseko arkitekturako kezka diseinuko giza aspektuak dira eta forma berriak langileentzat egin nahi dituzte. Hau izan daiteke arrazoi bat onartua izateko eboluzionatzen ari ziren hirietan, sozialismoko ideiak zabaltzen zirenean. Estilo arkitektoniko hau agertu zen ingenieriako aurrerakadari esker aukera ematen zuela eraikitzeko altzairu edo burdineko markoen inguruan. Horma ez da euskarria eta bakarrik estalkia izango da.





Beharbada ez dago beste mugimendurik horren ondo hartzen duela arkitektura modernoa Bauhaus bezala. Dessaun hasita Lehen Mundu Gerra ondoren erreformatu nahi zuen arkitektura eta hezkuntza. Uko egiten zieten burgesia handiaren saloiei artisauen tradizioaren alde eta eliminatu nahi zuten artista eta artisauaren arteko bereizketa. Ez zituten industrializazioko aldaketak ahazten. Artea irakatsi nahi zuten seminarioetan artisautza eta diseinu industriala konziliatzeko.

Modernista batzuen eraginapean, Lazlo Moholy-Nagy, Marcel Breuer eta Theo Van Doesberg, Bauhauseko ikasleek Errusiar konstruktibismoan oinarritutako obra sinple eta funtzionalak ekoiztu zituzten. Material eta formen arteko kontrasteak edukin klasikoetan agertzen zirela, baztertu egiten dira eta materialen edertasun propioa destakatu nahi dute. Beti saiatu ziren ornamentazioko gehiegizko detaileak kenduz eta hau ikusten da, esate baterako, haien tipografian. Helburua seriez egindako produktu industrialak ziren baina artisauen lanetan oinarrituak. Denetik egiten zuten, aulkiak muntatzetik tapizak arte.

No hay comentarios: