Mostrando entradas con la etiqueta Arkitektura Garaikidea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Arkitektura Garaikidea. Mostrar todas las entradas

miércoles, 18 de marzo de 2009

Arkitekturako azken joerak

XX. mendearen erdialdetik arkitekturak aldaketa handiak ezagutu ditu. Alde batetik, planifikazio urbanistikoarekiko interesak inplikatzen du ez bakarrik eraikuntzak egitea baizik eta baita kokatzen diren tokiekiko harremana eta hauen erlazioa eragin fisiko, sozial eta ekonomikoarenkin. Bestalde, material berrien eta iraultzaileen garapenak posible egin zuen lehen pentsaezinak ziren eraikuntza batzuk egitea.

Arkitektura berritzailea

Arkitekto eta injeniarien irudimena konbinatzen du materialen eragin estetikoarekin, zementu erreforzatuaren erabilera bezala. Egiturako konponketak iraultzaileak dira eta, gainera, material industrialek espazio sofistikatua, argiaren banaketa eta ukimeneko kalitateak baloratzea posible egiten dute. Arkitektura honetako aurrelaria Alvar Aalto da. Mugimendu honetako beste arkitektoak dira Eero Saarinen, Nervi, Utzon edo Kahn. Haien nortasuneko sinboloa da material industrialaren erabilera egiturako arazo konplikatuak konpontzeko.

Nazioarteko estiloa

Estilo honek bere sustraiak ditu Bauhausen eta EEBBetan garatu zen Mies van der Rohe eta honen ikasleen eraginari esker. Estilo hau aproposa da apartamentu metropolitano handietarako edo bulegoetako dorretarako. Eraikuntza hauek erakutsi zuten hain botere ekonomikoa eta eskala handiko eraikuntzaren efizientzia modulua behin eta berriro errepika daitekelako. Barne espazioak estandarizatu ziren, prebisibleak ziren eta kanpoaldeek barneko monotonia islatzen zuten. Kristelezko kutxak ubikuoak ziren. Klasizismo austero baten adibidea konsideratzen badira ere nahiko inpersonalak dira. Estilo honetan lan egiten duten arkitektoak dira Stirling, Kenzo Tange edo Philip Johnson.

Arkitektura post-modernoa

1965 eta 1980 bitartean kritikoak ziren arkitektoak hasi ziren beste joerak jarraitzen, nahiz eta estilo komun bat ez izan. Postmodernistek indibidualitatea, intimitatea, konplexutasuna eta batzutan umorea ere baloratzen dute. Arkitekto batzuk, Venturi kasu, edozein eraikuntza arkitektura izan zitekeela mantentzen zuen, independienteki gasolindegiak edo janari azkarreko jatetxeak izan. Lan batzuk estilo zaharreko erreferentziak dituzte eta koloreak erabiltzen dituzte. Mugimendu honetako arkitektoak dira Graves, Meier, Jahn edo Moore.

High-Tech eta Dekonstruktibismoa

High-Tech estiloa 1970 eta 1980etan garatu zen Richar Rogers, Renzo Piano eta Norman Forter arkitektoekin. Bere hasierak XIX. mendean aurkitzen dira, teknika industrial eta material berriak, lehen injenieritzako lanetan erabiltzen zirela arkitekturan erabiltzen hasi zirenean. Eraikuntza hauek altzairu eta kristalez egiten dira eta erabiltzen duten teknologia era berritzaile batean aplikatzen dute makenako inpresio ematen eta arreta deitu nahian haien egiturako elementuetara.

Postmodernismoa ez da arkitekturako abangoardiako azken pausoa. High-Tech hurbilketa erabat desberdina inplikatzen du eta eraikuntzako egitura eta operaziozko aspektuak azpimarratzen dira, bistan utziz tuberiak edo euskarriak. Dekonstruktibismo hitza erabiltzen da forma hautsiak erakusten dituzten eraikuntzak deskribatzeko. Oreka eta armoniako ideia arruntak ez dituzte errespetatzen. Frank Gehry edo Zaha Hadid-en lanak estilo honetako adibide onak dira.

martes, 17 de marzo de 2009

Arkitektura Organizista

Arkitektura organiko bezala ulertzen dugu arkitekturako edozein forma potasioko nitratoari lotuta. Ideia hau formulatu zuen Frank Lloyd Wright.
Arkitektura hau definitzen da barrualdea errealitate bat bezala ulertzen duelako; oinplano askea eta flexiblea eta atmosferako jarraipena posible egiten duelako. Barrualde eta kanpoaldearen arteko lotura dago, material naturalak erabiltzen dira eta etxea ulertzen da babeserako toki bat bezala.

Wright-ekin arrazionalismoa ahazten hasi en eta arkitekturako forma berriak hasi ziren agertzen. Arkitekto amerikano hau Tokiora joan zen eta bertan japoniar arkitektura aurkitu zuen. Jaso zuen beste eragin bat Maya tenpluena da. Eragin barietate handi hau kontutan izanik Wright-ek formakuntza kosmopolita izan zuela esan daiteke.

Bere hasierak Chicagoko eskolarekin lotuak daude baina laster bere estilo propioa garatu zuen. Garai desberdinetatik pasatu zuen, Praderako etxeak bezala, arkitektura organikoa praktikan jartzeko lehenengo saiakera bat. Espazio sinple eta funtzionalak dira eta nahiko isolatuak haien biztanleen pribazitatea ziurtatzeko. Normalean maila desberdinetan eraikiak daude, beti lurretik separatuak japoniar arkitekturan bezala. Talde honetakoa da Robbie House.

Eraikuntza publikoa keta pribatuak egiten jarraitu zuen bere filosofia aplikatuz. Obra esanguratsuenetariko bat Ur-jauziko Etxea da, Pensilvanian. Etxe honekin natura eta arkitektura erabat elkartuz ituen. Terraza desberdinek maila desberdinetan eraikitzeko aukera ematen dute eta kristalak hormak disolbatzen ditu barrualdea eta kanpoaldea harremanetan jarriz. Material desberdinak erabili zituen, harria, kristala eta zementua konbinatuz.


Beste proiektuetan forma bihurgunetsuekin jolastu zuen, New York-eko Guggenheim museoan bezala. Museo honetan ondo argiztatutako espazioak nahi zituen baina argia ezin zen hormetan islatu. Era berean eraikuntzak aukera ematen du aldapa batetik ibiltzeko era jarrai batean, hausturako elementurik gabe artelanak erakusteko.

Wright ondoren arkitekturaren ezaugarria dibertsitatea da. 50. hamarkadako artista esanguratsuenetariko bat Alvar Aalto finlandiarra da. Bere lanak arrazionalismoz beteta daude eta espiritu hori herriko tradizioa eta materialekin konbinatu zuen, nagusiki egurrarekin oso arrunta dela bere jatorrizko tokian. Bere eraikuntzak epelak dira eta gizakientzat pentsatuak daude, haien dimentsioak izaten gizakiek behar dituztenak. Honetan Wright-en eragina nabaria da. Aaltore heldutasunek olanek funtzionalitate/expresionismoa eta giza estiloa konbinatzen dituzte eta arrakasta handiz aplikatuz iren liburutegietan, zentro zibikoetan, elizetan eta etxeetan.

Aaltok elementuak nazioarteko estilotik hartu bazituen ere, testura, kolorea eta egitura era kreatibo batean konbinatuz ituen. Arkitektura modernoko eredu generikoak errefinatu zituen. Bere diseinuak esanguratsuak dira tokia, materiala eta formara egokitzen direlako.

Arrazionalismoa

Arrazionalismo bezala ezagututako mugimenduak XX. mendeko arkitekturako pertsonalitate nagusiak elkartu zituen. Haien lana eta teoriak banakakoak dira baina komunean dute haien formen sinpletasuna eta hauetako bakoitzak bere funtzioa duela.

Material industrialak erabiltzen zituen, zementua gehien bat. Material merkea da, egokitzeko erraza, erregaitza, ez-korrosiboa eta eskeletoa egiteko aukera ematen duela, oinplanoa libre utziz. Gainera, serietan egitea eskaintzen du. Beste materialekin konbinatu daiteke altzairua, kristala edo adreilua.

Horma ez da euskarria eta eskeleto arina bihurtzen da, bakarrik ixteko, leiho kopuru batekin zeinetatik argia eraikuntza barruan sartzen den. Euskarriak sekzio desberdineko pilareak dira, altzairu edo zementuzkoak. Estalkiak, orokorki, dintelduak izaten dira eta euskarrian eusten dira eskeletoa osatuz, eraikuntzari argia eta pisu-gabeko inpresio emanez.

Elementu dekoratiboak desagertzen dira forma puruaren mesedetan. Proportzioari, sinpletasunari eta asimetriari buruzko kezka bat dago. Barne espazioa oinplano librean oinarritzen da eta bihurgunetsuak eta askeak izan daitezke, funtzioari egokituz. Kanpoan proiekzioak, behe mailako askatasunak eta terraza horizontalak irudia osatzen dute.

Urbanismoari buruzko interesa dago jendea akomodatu nahi dutelako ohitura berrien arabera eta taldetan antolatuak, formula berriak proposatuz, hiri-lorategiak edo hiri industrialak bezala. Eraikuntza esanguratsuenak etxe sozialak, zeru-arraskaria, eraikuntza administratiboak, antzokiak, auditorumak eta estadioak dira.

Lotura estuak daude arrazionalismoa eta beste arte mugimenduen artean, Bauhaus bezala. Hau ikusten da Mies van der Rohe, Germaniar mugimendu kide eta arkitektura arrazionalaren adibiderik onenetariko bat. Bere lana iraultzailea zen Berlinen bere lehenengo bulegoetako eraikuntza proiektatu zuenetik 1919an. Ondoren etxeak diseinatu zituen eta 1929an Bartzelonako Erakusketa Unibertsalerako Germaniar pabilioia egin zuen. Eraikuntza honetan material berrien erabilera erakutsi zuen, bolumen argia eta horma-gortina erabiliz ohikoa erabili beharrean. EEBBetara emigratu zuen non zeru-arraskariak eraiki zituen kristalezko kutxa izugarriak ematen dutela eta zeinetan formen purutasunarekiko zaletasuna erakutsi zuen.


Le Corbusier-rek, Suitzan jaioa, bere lana Frantzian garatu zuen. Zementuaren erabilera ikasi zuen eta laster serietako ekoizpenarekin hasi zen. Hiriak diseinatu zituen ere biztanleen kopuru zehatz baterako (hiru milioi inguruan). 1926an bere lan esanguratsuenetariko bat egin zuen: Savoye bila, Mediterranear inspirazioko zementuzko egitura bat zeinean bere arkitekturako bost puntuak agertzen diren: “pilotis”-en erabilera, euskarri bat egitura lurretik separatzen duela baina espazioa moztu gabe; fatxada askea, terraza-lorategia teilatu lauak direlako; leihoen biderketa: jarraituak, marko metalikoz; oinplano askea horma euskarria ez delako. Teoria egin zuen baina ez da utopiko bat bere proiektuak egin zituelako, Marseilako Unité d’ Habitation-en bezala, langileen familientzako etxeak zirela.


Bere karrerako amaiera bere arrazionalismoa aldatu zuen organizismora hurbiltzeko bere lan maisu batean ikusten den bezala: Notre Dame du Haut, Ronchamp-en.

jueves, 12 de marzo de 2009

Abangoardia eta Arkitektura

XX. mendea abangoardien garaia izan zen. Hauek arte plastikoetan garatu baziren ere, arkitekturan eragina izan zuten, De Stijl edo Neoplastizismoa eta Errusiar Konstruktibismoa bezala. Bi mugimenduak Bauhauseko garaikideak izan ziren.

Hiru pertsonaiekin lotutak daude: Mondrian eta Van Doesburg pintoreak eta Rietveld arkitektoa eta altzari egilea. De Stijl lehenengo aizan zen Mondrianen pintura post-kubistetarekin erlazionatua, lerro horizontal eta bertikalekin. Lan hauek bilakatu ziren forma geometrikoetan eta elementu ortogonaletan lehen mailako kolorez eginak. 1917an Rietveld-ek aulkia gorri/urdina egin zuen eta neoplastizismoko estetika hiru dimentsioetan proiektatu zuen. Van Doesburg Bauhauseko irakaslea izan zen garai batean eta honekin bere estiloa zabaldu zuen. El Lissitzky errusiarrak berarengan eragin aizan zuen eta arkitektura hipotetikoa egiten has izen, elementua simetrikoekin suspendituriko panelekin eta forma bolumetrikoekin.

Arkitektura honetako ezaugarriak Van Doesburg-ek finkatuz ituen: formak ez dituzte beste estiloak imitatzen; elementu plastikoei arreta berezia ematen diete, funtzioa, masa, azalera, denbora, espazioa, argia, kolorea eta materialarekin batera; arkitektura ekonomiko eta funtzionala da; ez dauka estilo zehatzak jarraitzen duen formula bat eta eraikuntzak ez dira monumentalak, espaziora irekitzen diren formak baizik; oinplanoa oinarrizkoa da baina horma ez da itxia eraikuntza ixten badute ere; antikubikoa da eta azalerek joera zentrifugoa dute simetria eta errepikapena baztertzen diren bitartean; eraikuntzak ez dauka fronte zehatz bat eta koloreak balio plastikoa du, baina ez da dekoraturiko arkitektura bat eta ez du neoplastizismoko sintesia izan nahi.



De Stijl-eko joera unibertsalak laster utz izion bidea beste arte objektiboagoari. Esate baterako, Rietveld-en Schroder Etxea, 1924an Utrecht-en egina –horma mugikorrekin eta dinamikoa –neoplastizismoko idealak irudikatzen zituen objektuek espazioan flotatzen zutelako baina jarrera arkitektonikoa teknikoarekin hasi zen. De Stijl-eko proiektuak bilakaera bat behar zuen gizarteko kezkei erantzuteko. Jendearentzat arkitektura bat sortzeko gogoa arkitektura modernoaren helburu bat bihurtu zen.


Errusiar Konstruktibismoa 1913 eta 1940 bitartean aktiboa egon zen. Errusiar abangoardiak sortuta, laster zabaldu zen kontinentean zehar. Abstraktua da erabat eta modernizazioarekiko joera dauka. Gaiak geometrikoak dira, esperimentalak, eta gutxitan hunkigarriak. Forma objektiboak, esanahi unibertsalekoak, egokiagoak ziren mugimendurako subjektiboak edo indibidualistak baino. Gaiak nahiko minimal dira, eta artelana oinarrizko elementuetan apurtzen da. Medio berriak erabiltzen ziren lanak sortzeko, eta honek lagundu zion estilo berriaren agerpenari. Ordenako arte azen eta hau desideragarria zen Lehen Mundu Gerraren ondoren mugimendua hasi zenean eta ulertzeko beharraz hitz egiten zuen. Artista famatuen artean Vladimir Tatlin, Kasimir Malevich, Alexandra Exter, Robert Adams eta El Lissitzky daude.

Tatlinen lan ezagunena Hirugarren Internazionaleko Monumentua da (Mosku 1919-1920), 6,7 metrotako burdinezko armazoi bat zilindro baten erreboluziotik sortuta, kubo eta kono batekin, dena kristalez egina, eskala masiboan egiteko. 1917ko iraultzaren ondoren Tatlinek (Konstruktibismoaren aita bezala kontsideratua) Hezkuntzako Komisario aizan zen eta jendea artearen inguruan hezteko helburua zuten. Garai honetan benetako materia espazioan erabiltzeko baimen ofiziala lortu zuen. Bere proiektua arkitekturako sinbolo bat izan zen bai Errusian baita arkitektura modernoan ere.



miércoles, 11 de marzo de 2009

Bauhaus

Walter Gropius-ek Alemanian fundatu zuen ikastetxe experimentala bezala non arkitektura eta diseinua elkartuko ziren. 30en hamarkan honen gainbehera hasi zen baina eragin handikoa izan zen beste herrietan zeinetara honen partaideak joan ziren.

Bauhaus estiloa arkitektura eta diseinu modernoan eragin handiko estilo bat izan da. Eragin sakona izan zuen artean, arkitekturan, diseinu grafikoak, barruko diseinuan eta tipografian.

Ikastetxea Alemaniako hiru hirietan egon zen (Weimar 1919tik 1925era, Dessau 1925tik 1932ra eta Berlin 1932tik 1933ra), hiru arkitekto zuzendari desberdinekin: Gropius (1919-27), Meyer (1927-30) eta Mies van der Rohe (1930-33), eskola naziek itxi zuten arte. Aldaketen arrazoiak norabide, teknika, instruktoreak eta politikaren araberakoak izan ziren.


Bauhausen fundazioa Alemaniako egoera politiko eta kulturala berezia zenean egin zen. Lehen Mundu Gerran garaitua, monarkia erorita eta zentsuraren desagerpena Weimarren Errepublikarekin experimentazio erradikalaren zabaltzea ekarri zuen, aurreko erregimenak baztertutako korronte guztiak berpiztuz. Ezkerreko ideologiako Alemaniar askok Errusiar Iraultzako eraginak izan zituzten, konstruktibismoarena, esate baterako. Gropiusek ez zituen konpartitzen ideia erradikal hauek eta Bauhaus erabak apolitikoa zela esan zuen. Baita oso garrantzitsua izan zen XIX. mendeko britaniar diseinatzaile William Morris-en eragina izan zen, arteak gizarteko beharrak bete behar dituela eta horretarako ez dela bereiztu behar forma eta funtzioaren artean esan zuelako. Beraz Bauhaus estiloa, Nazioarteko Estilo bezala ezagutzen dela, dekorazioen falta eta funtzio eta objektuen arteko armonian oinarritu zen.

Bauhaueseko eragin garrantzitsuena modernismoa izan zen Alemanian Lehen Mundu Gerra baino lehenago zabaldua egon zela, nahiz eta kontserbadorea izan. Berrikuntzen diseinua, normalean Gropious eta Bauhausekin lotuak –formak erradikalki sinplifikatuak, funtzionalitateko arrazionalismoa eta masa ekoizpeneko ideia posible zen adostea indibiduaren espiritu artistikoarekin –Alemanian garatu ziren bertan Bauhaus fundatua izan zelako.

Gropiusek diseinatu zuen Bauhaus-eko eraikuntza Dessaun, mugimenduko eraikuntzarik esanguratsuena. Gropiusen lehen lan garrantzitsua Fagus eraikina izan zen 1911n. Burdina eta kristalaren konbinaketa ederra bezala pentzatu zen baina Bauhauseko erakuntza non beste irakasle eta ikasle parte hartu zuten garrantzitsuena da. Oinplanoak hiru sekzio ditu askatasunez zabaltzen direla ikuspuntuak bidertus. Hormak igeltso eta kristalezkoak dira.

Bauhaus edo Nazioarteko estiloak hainbat ezaugarri ditu:
1) Dekorazioa baztertzen du funtzionalitatearen onerako
2) Asimetria eta erregulartasuna erabiltzen du simetriaren partez
3) Arkitektura aldatzen du espazio masari oposatuz.
Bauhauseko arkitekturako kezka diseinuko giza aspektuak dira eta forma berriak langileentzat egin nahi dituzte. Hau izan daiteke arrazoi bat onartua izateko eboluzionatzen ari ziren hirietan, sozialismoko ideiak zabaltzen zirenean. Estilo arkitektoniko hau agertu zen ingenieriako aurrerakadari esker aukera ematen zuela eraikitzeko altzairu edo burdineko markoen inguruan. Horma ez da euskarria eta bakarrik estalkia izango da.





Beharbada ez dago beste mugimendurik horren ondo hartzen duela arkitektura modernoa Bauhaus bezala. Dessaun hasita Lehen Mundu Gerra ondoren erreformatu nahi zuen arkitektura eta hezkuntza. Uko egiten zieten burgesia handiaren saloiei artisauen tradizioaren alde eta eliminatu nahi zuten artista eta artisauaren arteko bereizketa. Ez zituten industrializazioko aldaketak ahazten. Artea irakatsi nahi zuten seminarioetan artisautza eta diseinu industriala konziliatzeko.

Modernista batzuen eraginapean, Lazlo Moholy-Nagy, Marcel Breuer eta Theo Van Doesberg, Bauhauseko ikasleek Errusiar konstruktibismoan oinarritutako obra sinple eta funtzionalak ekoiztu zituzten. Material eta formen arteko kontrasteak edukin klasikoetan agertzen zirela, baztertu egiten dira eta materialen edertasun propioa destakatu nahi dute. Beti saiatu ziren ornamentazioko gehiegizko detaileak kenduz eta hau ikusten da, esate baterako, haien tipografian. Helburua seriez egindako produktu industrialak ziren baina artisauen lanetan oinarrituak. Denetik egiten zuten, aulkiak muntatzetik tapizak arte.

martes, 10 de marzo de 2009

Modernismoa

XIX. mendeko arkitektura kontraesan handiak izan zituen: mugimendu guztiek hizkuntz aberri bat aurkitu nahi zuten, haien garairako egokia baina, era berean, eskura zituzten teknika berrienak erabiliz. Testuinguru honetan jaio zen Modernismoa.

Modernismoak estilo modernoa izan nahi zuen, mende berrirako egokia. Ez zituzten harremanak mantendu nahi lehenaldiarekin eta material berrietan oinarritzen ziren. Nazioarteko estiloa izateaz gain arteko esfera garaitu zuen dekoraziora iristeko, arkitektoen kontrolpean. Etxeetatik metro geltokietara eta altzaritik barne dekoraziora edo jabeen jantzietara zabaltzen zen. Izen desberdinak jaso zituen zonaldearen arabera: Modernismoa Espainian, Art Nouveau Frantzian, Modern Style Britainia Handian, Jugedstil Alemanian eta Sezession Austrian.


Britainian Handian diseinuen edertasun faltak, kate ekoizpenaren monotonia eta alienazioekiko beldurrak William Morris diseinuko eta artisautzako balioak berreskuratzera eraman zuen mugimendua sortzera eraman zuten. Ideia berdinak kontinenteko beste tokietan zabaldu ziren ere.

Estiloko lehen adierazpenen artean Belgikan Victor Hortak egindakoak daude, Tassel Etxean aplikatu zituela (1892). Arkitekturako kontzeptu berri bat garatu zuen burdinaren erabilera arrazionalean oinarritua baina era espresibo eta dekoratibo batean egitera uko egin gabe, birdefinituriko bihurgune eta lerroen erritmoaz bai zutabetan, ornamentuetan edota lore formako elementuetan.

Belgikatik prentsari esker Europa osora zabaldu zen, Katalunian esparrua proposa aurkituz ilusioz beteriko burgesen artean. Hemen garaiko arkitekto onenetariko eta ospetsuenetariko bat bizi zen, Gaudí (1852-1926) arkitektura plastikoak, ia eskulturalak natura imitatzen duela. Beste artista espainolak dira Domenec I Montaner eta Puig I Cadafal. Bartzelonan modernismoa beste aspektu kultural guztietara zabaldu zen, Rusiñol bezalako pintoretan, Ramón Casas eta Nonell.

Estilo berria arkitekturako dekorazioan oinarritzen zen. Teoria hau marrazkidun aldizkarietan agertu zen eta diskurtso eta erakusketetan ere. Era honetan herrialde bakoitzean bere berezko ezaugarriak izango dituen estilo bat jaio zen. Belgika, Frantzia eta Espainian bihurgunea keta loreak nagusi ziren bitartean Britainia Handia, Eskotzia edo Alemanian geometrikoa da. Laburbilduz, eklectizismoaren aurkako erreakzio aizan zen. Honen inspirazioa pintura sinbolistan bilatu behar da.

Arte dekoratiboetan kalitatea eskaini nahi zuen ekoizpen industrialaren masibotasunarena urka. Aspektu honetan Britaniar Arts and Crafts mugimendua jarraitu zuten. Kontinentean ez zen bakarrik agertu kate ekoizpenarena urka baina artea eta industria elkartzen saiatu ziren eguneroko bizitzan erabiltzen diren produktuak agertzen dira lan hauetan.
Arkitekturan lerroaren flexibilitatea, sinuosoa eta dekoratiboa egin nahi zuten. Kolorezko materialak erabiltzen zituzten: barrak, balkoiak eta euskarriak burdinezkoak egiten ziren. Material berriek arkitektoari askatasunez lan egiteko aukera ematen zioten. Haiek ondoz ekiten materialen ezaugarriak eta izandako aurreko esperientziaz.


Barrualdeak era sinuoso eta lerro sentzualez egiten ziren, joera naturalistarekin. Obra armonikoenak askatasunez eta fantasiaz sortu ziten. Plazerra lortu nahi zuten edertasuna eta ongizatea konbinatuz.

Materialak barietate handikoak ziren: burdina, mosaikoa, egurra. Lerro bihurgunetsuak luzatzen ziren horma eta zoluetan, metafora begetal bat bezala. Lana organikoa da, naturatik eratorria; lorea erabiltzen da dekoratzeko atmosfera lagun batean. Ekoizpeneko gune nagusiak Frantzian, Belgikan, Alemanian eta Austrian egon ziren. Autoreen artean aipa daitezke Victor Horta, Van de Velde eta Otto Wagner Vienan.

Ingalaterran, Glasgow-en Mackintosh art nouveauko era berri bat garatu zuen baina lerro zuzenez. Glasgoweko Arte Eskolan, bi etapatan bukatua, material garaikideak estilo dotore eta angeluz betetako batean erabil izuen. Adreiluko forma sinpleak keta kanpoko harriak eraikuntza barruan nolakoa den adierazten dute, leihoen ilarek barruko espazioa keta kanpoko munduaren arteko konexiorako balio duten bitartean. Leihoak, modilioiak, atea keta hesiturak burdina eta forma geometriko dotoreak erabiltzen dituzte. Diseinu sinple honek kontraste handia sortzen du historizista estiloan egiten diren obrekin alderatuz.

Belgikan Art Nouveau Bruselasen garatu zen Victor Horta eta Henry van de Velderekin. Mackintosh bezala, estilo berria sortzen saiatuz iren, erreferentzia historikoetatik kanpo. Era normal batean ekoiztutako burdina erabiltzen zuten baina era berri batean aplikatzen zuten. Bruselasko Tassel Hotelean non egiturako elementuak bistan uzteaz gain euskarriak landare motako elementua bilakatu ziren.

Frantzian Hector Guimarrek metroko geltokietako sarrerak diseinatu zituen Parisen metala eta burdina erabiliz era bihurgunetsu batean konbinatuz. Adibide hauek ondo definitzen dute forma naturalistekiko zaletasuna.

Art Nouveau garatu zen ere germaniar hizkuntzako hainbat hirietan, garrantzitsuenak Munich, Darstad eta Weimar Alemanian, Viena Austrian izanik. Toki hauetan Jugendstil (estilo gaztea), edo Die Jugend (Gazteak) izenekin ezagutzen zen.


Vienan era desberdin batean garatu zen. Klimt pintorearen zuzendaritzapean, artista eta arkitekto gazteek Wiener Sezession izeneko mugimendu bat sortu zuten artearen kontserbadurismoaren aurka. Estilo historikoak bastertu zituzten baina haien forma kasko sinplifikatuz iren. Forma organikoak erabili beharrean lerro zuzenak nahiago zituzten. Artisten artean Endell eta Olbrich daude.

Arkitektura Garaikidea: material berriak

XIX. mendean arkitekturako eredu asko erakusketa unibertsaleko negutegi itxurako pabiloietan aurkitzen dugu, haien arten 1851koa Londonen, Paxtonek egina. Burdina eta kristalezko egiturak lehen erromantizismotik eratorritako gusto batetik bilakatu ziren. Progresoko bertuteak goraipatu nahi zituzten. Burdin forjatuaren elementu gogorrak seriez eginak eta muntatzeko errazak eraikuntza altuagoak egiteko eta erdiko nabeak zabaltzeko aukera eman zuten, modulo erregularrak erabiliz.

Industrializazioko mendea
XIX. mendea gizarte eta kultura industrialeko lekuko izan zen eta honek behar berriak sortu zituen. Joera desberdinak gurutzatu ziren, nahasketako inpresio batekin. Garaia markatuta dago tradizio arkitektonikoa eta teknika, material eta Industri Iraultzak sortutako behar berrien konfrontazioz. Honek bi estilo desberdinen agerpena bultzatu zuen mende osoan zehar mantenduko direla: Historizismoa eta burdineko arkitektura.



XIX. mendeko arkitektura
Material berrien erabilera eta eraikitzeko teknika berriak garaiko beharrei egokitu zitzaien. Hasieran forma neoklasikoak Europako hiri gehienak zabaldutak zeuden, burgesiaren helburua klasizismoko bertuteak eta aintzak gogoratzea. Erromantizismoak Gotikoa edo Islamiar formak berreskuratu zituen. Estilo hau Historizismo bezala ezagutzen da, estilo desberdinen erabilera suposatu zuelako. Honen bilakaerak eragin handia izan zuen arkitektura dekoratiboaren garapenean eta arte dekoratiboetan. Arte ofizialaren aurkako erreakzio bezala agertu zen. Nazionalitatetako benetako sustraiak berreskuratu nahi zituen, Erdi Aroan gertatzen zen bezala, eta Italiar eraginatik separatu.



Arkitektoek eraikitzeko teknika berriak erabili zituzten burdina eta beste materialei esker. Eraikuntza publikoek bulkada izugarria jasan zuten, estilo zahar asko berpiztuz: grekoa, erromatarra, erromanikoa, gotikoa eta beste estilo exotikoekiko gustua zabaldu zen mudejarra, hindi edo txinatarra bezala.


Burdina eta kristalezko arkitektura
Baina arkitektura garaikidea benetan zabaldu zen hirien garapenarekin Industri Iraultzaren ondorio bezala. Trebideak aukera eman zuen hiriak betiko mugetatik ateratzeko eta inguruetan zabaltzeko. Honek haien irudia eta inguruko zelaiarena eraldatu zuen geltokiak, zubiak eta biaduktuekin azkenean paisaiaren parte bihurtu zirela. Eraikuntza mota hau, oso praktikoa, material berriekin egin zen mugatu gabeko aukerak ematen zutelako arkitekturako iraultzarako bidea irekiz.

XVIII. mendearen amaieran burdineko lehen egiturak agertu ziren eta ingeniarien lana garrantzitsuagoa bilakatu zen, arkitektoekin kolaboratzaile bezala.


Hormako aurreko funtzioa, eraikuntza eusteko, galdu zen burdinaren erabilerarekin. Kristala, industrialki egina, eraikuntzetako argia handitzen lagundu zen eta horregatik espazio handiak betetzen ditu, horma ordezkatuz eta barrualdeak argitzeko arazoa konponduz. Gainera momentu honetan elektrizitatearen aurrerakadak aukera eman zuen eraikuntzen altuera handitzeko igogailuak zeudelako eta bentilazioko arazoak konpondu ziren ere. Eraikuntzako barruko eta kanpoko komunikazioa posible zen material berriei esker.


Eraikitzeko teknika berriak eta aldez aurretik seriean prestaturiko elementuek posible egin zuten eraikuntza publikoen ekoizpen masiboa: galeriak, negutegi itxurako tren geltokiak, liburutegiak, merkatuak; eta baita eraikuntza pribatuak ere: almazenak, lantegiak. Eliza eta aristokraziako eraikuntzako monopolioa bukatuta zegoen. Honen ondorioz, espazio aske, argi eta funtzionalak diseinatu ziren gizarte industrialeko beharrei egokitua.

Aukera hauek guztiak Paxtonek 1851ko Londoneko Erakusketa Unibertsalerako diseinaturiko Kristalezko Jauregian ikusi ziren. Eraikuntza ikaragarria zen, errekorra zen garai batean eraikia eta prezio onekoa aldez aurretik ekoiztutako materialez egin zelako. Negutegi gigante bat zen espazio zabala eta argia sortzen zuela pentsatuta zegoen helbururako aproposa zela.


Material antzekoekin egindako beste eraikuntza bat Eiffel Dorrea da, Eiffelek diseinaturikoa 1889ko Pariseko Erakusketa Unibertsalerako. Paxtonekoa bezala Madrilgo Erretiroko Kristalezko Jauregia da, Velazquez Bosco-k egina. Material berri hauek erabili ziren ere Madrilgo Atotxako tren geltokian.


lunes, 9 de marzo de 2009

Chicagoko Eskola

XX. mendearen hasieran Chicagon estilo arkitektoniko berri bat sortuko zuen arkitekto talde bat agertu zen. Estilo hau Chicagoko eskola edo Estilo komertziala bezala ezagutzen da. Teknologia berrien erabilera proposatu zuen, altzairuzko markoa zuen eraikuntza eta oso eraginkorra izango zen estetika bat garatu zuten. Europako Modernismoaren garaikidea da.

Chicagoko eskolako elementu berezi batzuk dira altzairuzko markoa erabiltzen duten egiturak egitera, gero terra kotaz betetzen direla, aukera ematen leiho handi eta zabalak egiteko eta kanpoan oso ornamentazio gutxi erabiltzen dute. Batzuetan arkitektura neoklasikoaren elementuak hartzen zituzten haien zeruarraskarietan. Hauetako gehienetan zutabe klasikoak aurkitzen dira. Eraikuntzaren eskema beti izaten da oinarri baten papera egiten duen lehenengo solairu bat, erdiko solairuak ornamentazio gutxi, zutabearen fustearen papera egiten dutela eta azken solairuak zutabeko kapitela irudikatzen duela, dekoratuagoa eta erlaitzaz bukatuta.

Chicago leihoa eskola honetako sorkuntza da. Hiru zatiak ditu, erdiko panel handia finkoa egonik, txikiagoak diren alboko biak irekitzen diren bitartean. Leihoen antolakuntza fatxadan uniformea da, proiekzio txiki batzuekin. Leiho hauek konbinatzen dute argiaren beharra eta aireztatzeko beharra. Eskola honetako arkitektoak dira Louis Sullivan, Richardson, Adler. Beste arkitektoak hauekin kolaboratu zuten Frank Lloyd Wright eta Mies van der Rohe kasu.

Estilo arkitektoniko honetako adibideak dira: Chicagoko Auditorium Building, Carson Company Building, Relianze Building.