jueves, 26 de marzo de 2009

Dadaismoa

Lehen Mundu Gerra ondorengo mugimendu bat da. Artean eta literaturan agertu zen, bereziki poesian, antzerkia eta diseinu grafikoan. Gerrako barbarismoarena urkako mugimendu bat zen. Dadaistek sinesten zuten gerra opresioa zela bai arterako eta baita eguneroko gizarterako. Haien lanen ezaugarria irrazionalitatea eta onartutako gauza guztiei uko egitea da. Beranduago surrealismoan eragina izan zuten.


Partaideen esanetan, Dadá ez zen artea, anti-artea baizik. Edozein gauza arterako garrantzitsua dela Dadák justu aurkakoa irudikatzen du. Arteak estetikako kezka duenez, Dadák ez du hau kontuan izango. Arteak mezu bat baldin badauka, Dadá ez du esanahirik. Arteak sentsibilitateak erakarri nahi baditu, Dadá ofentsiboa da.


Dadáren interpretazioa ikuslearen araberakoa da. Mugimendu hau eragin handikoa izan zen arte modernoan. Arteari eta munduari buruzko komentario bat bihurtu zen eta horrekin arte bihurtu zen ere.


Artistak artearekin, Artearen Historiarekin eta Historiarekin orokorrean desilusionatuak zeuden. Haietako asko Lehen Mundu Gerrako beteranoak ziren eta gizakien ikuspuntu ziniko bat zeukaten batez ere ikusi ondoren zer egin ziezaieken elkarri gizakiek Europako gudaz elaietan. Mugimendu honetako partaideak dira: Hans Arp, Marcel Duchamp, Francis Picabia, Marx Ernst, Man Ray, Kurt Schwitters.


Munduko ikuspegi nihilistak erakarrita sentitzen ziren. Haien ustetan gizakiek sortutako gauza guztiak baliogabekoak ziren, baita Artea ere. Haien artean kasualitatea eta suertea oinarriak ziren. Dadaren oinarria zentzu falta da. Lehen Mundu Gerrak munduko ordena suntsitzean, Dadá nahasketa espresatzeko bide bat bihurtu zen eta haien mundu propioa alderantziz jarri zen.

Tresna arruntak hartzen zituzten baina erabat erabili ezinak ziren eratan jartzen zituzten. Tresna hauek `ready made’ izena jasotzen zuten. Pinturan objektuak pegatzeko joera dute, gauza guztiak makinak izateko itxura hartzen.

No hay comentarios: