sábado, 10 de marzo de 2007

Udaberria dator





Botticelli-k margotutako tenpera hau udaberriaren sinboloa bilakatu da. Obra honetan agertzen dira pertsonai oso desberdinak: erdian Benus, lorategia zaintzen dena, haren alde batean berarekin joaten diren Hiru Graziak eta izkin batean Merkurio, jainkoen mezularia, lorategia zaintzen duela. Eskuinean pertsonaiak bikoiztu egiten dira. Alde batetik Zefirok, haizearen jainkoak, Clodis ninfa harrapatzen du jarraipen erotiko batean eta ondoren, konpentsatzeko Florarengan bihurtzen du. Azken honek loreak banatzen ditu, amodiozko jainkosaren sinboloak. Narrazio hau Ovidio-k kontatzen zuen.

Irudiaren azterketari dagokionez, lerro bertikalek protagonismo handia dute, pertsonaiak zutik agertzen direlako. Oso konposaketa orekatua da, irudien kopurua nahiko antzekoa izanik eta emakumezkoen gehiengoa somatzen da. Kontrasteak daude biluzik dauden gorputzak eta jantzita dauden pertsonaien artean.

Naturari dagokionez, bakarrik bigarren plano batean agertzen da eta Botticelliren beste obretan bezala errealismo gutxi dauka, oso konbentzionala izanik.

Irudi honetan agertzen diren pertsonaiak beste obretan agertzen dira ere. Gai izango zarete identifikatzeko emakume hauetako bat Botticelliren beste obra batean? Eta irudi honetan agertzen diren beste pertsonaiak nortzuk margotu zituzten?

No hay comentarios: