martes, 20 de marzo de 2007

Eraikuntzak deseraikiak!



Arkitekturako azken joerek ez daukate zerikusirik aurretik ikusitako eraikuntzekin. Orain formak ez dira errepikatzen, simetria ez da esistitzen askotan eta materialek protagonismo handia hartzen dute.




Honen adibide ezin hobea Gehry arkitektoaren lanetan aurkitzen dugu. Forma ausartak espazioan proiektatzen dira, orden zehatz bati jarraitu gabe eta askotan oreka ezinezko batean. Materialak eta egiturak bistan daude, konbinatzen dira eta eraikuntzak bizia hartzen du haren inguruan mugitzen garenean.




Arkitekto honen azkeneko lanen artean Elciego-n egindako hotel-bodega dugu. Formek gogora ekartzen digute Guggenheim museoan egindako lana, kasu honetan kolore anitzekin aberasten dela. Eraikuntza aldakorra da, forma bihurgunetsuak eta angelu zorrotzak nahasten dira, egiturako materialak bistan ditugu eta baoguneak zein plano itxiak ordenik gabe agertzen dira. Irudiak ikusi nahi badituzue hona hemen helbide interesgarri bat: http://thomasmayerarchive.de/cat.page.categories.-1.973.1.25.0.tmp.english.html . Eraikuntza angelu guztietatik ikus daiteke eta, honetaz gain, baita barrualdea eta dekorazioko hainbat elementu, arkitektu berak diseinaturikoak.

No hay comentarios: