1912. urtearen inguruan Vasily Kandinsky bere lehenengo akuarela abstraktua aurkeztu zuenean figurazioaren munduaren esklusibitatea amaitu zen. Aurrerantzean autoreak saiatuko dira haien sentimenduak edo nahi dituzten formak eta koloreak erabiltzen baina gai baten esklabu izan gabe. Naturaren kopia edo interpretazioa baztertu egiten da honen partez sortzailearen irudimenari bidea emateko.
Kandinsky-ren konposaketak oso lirikoak dira. Normalean lerro eta koloreen konbinaketa bat izaten dira. Berarentzat musikak garrantzi handia dauka eta horrela banatzen dira formak eta koloreak paperean zein mihisean: pentagrama bateko notak izango bailiren. Amaierako efektua beti da kolorista, normalean alaia, harmonikoa, bizitzaren ikuspegi positibo bat erakutsiz. Elementu hauek ikus daitezke hemen ikusten duzuen bere lehenengo akuarela abstraktuan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario