martes, 6 de marzo de 2007

Hiria gaia denean

Inpresionistek gustokoa zuten aire librean margotzea eta askotan zelaiak agertzen dira haien obretan, espazio irekiak. Horixe egin zuen Pissarrok hasieran, Monetekin inpresionismoko teknika ikasten zuenean baina Parisetik kanpo egon ondoren hirira itzuli zenean hiriko irudiak margotzeari ekin zion.


Hemen daukagun obra garai horretakoa da. Pariseko boulevard bat irudikatzen du, bere etxe handi eta dotorez, bere karrozaz eta baita hiriko kaleak betetzen duen jendearekin. Zona berdineko bista desberdinak margotu zituen, argiaren efektuak harrapatu nahian.


Bere pintzelada oso txikia da garai honetan, nolabait aurreratuz bere azken urteetan jarraituko duen teknika puntilista. Irudiak bizitasun handikoa da eta ondo transmititzen du espazio urbanoen giroa, elementuak erabat definituak ez badaude ere.

No hay comentarios: