jueves, 29 de marzo de 2007

Daliren amets gaiztoak

Surrealismoa XX. mendeko abangoardia esanguratsuenetariko bat da. Estilo honen barruan autore oso desberdinak aurkitzen dugu, bakoitzak bizitzaren ikuspegi oso berezia duela. Dalí korronte honetako artista oso ezaguna da eta bere obra oparoak aukera ematen digu bai teknikak bai tematika oso desberdinak ikusteko.Surrealismoa lotuta dago psikoanalisiarekin. Ametsen mundu irreal bat irudikatu nahi dute eta amets horiek beti izango dira desorekatuak, arraroak, batzutan beldurra sortzeko modukoak.




Pintura "arraro" hauen adibidea Masturbadore Handia dugu. Daliren lanean errekurrentea den irudi antropomorfiko bat agertzen da, sudurra lurra ukituz eta begi handia itxia lebitatzen duen bitartean. Honen azpian intsektu bat dugu eta forma horretatik emakume baten burua agertzen da, gizonezko gorputz batetik oso gertu, jarrera sexual oso probokatiboa izanik. Irudia osatzen da elementu txikiagoekin baina ez horregatik zehaztasun eta kontu gutxiagorekin eginak. Espazio, aldiz, naturalista da, zeru garbiekin eta argiz beteta, maisu klasikoen lanetan bezala.






Daliren obrako beste kaputulu garrantzitsu bat bere erretratoak dira. Bere garaiko pertsona asko irudikatu bazituen ere, gehien agertzen den pertsonaia Gala da, bere emaztea eta musa. Aukeratu dugun irudi honetan Leda bezala agertzen da, airean dagoen trono batean eta inguruan, lebitatzen duten beste gauzen artean, ahatea duela, mitologiako historian kontatzen den bezala. Gaiaren trataeraz aparte, konposaketa nahiko tradizionala da eta teknika detailista, marrazten maisua zela demostratzen duela. Lan klasikoetan aurki ditzakegu erreferente teknikoak, gaiaren interpretazioa berria bada ere.








Azkenik aukeratu dugu Dalik egindako obra klasiko baten bere interpretazio pertsonala. Arteko beste garaietako obrak askotan agertzen dira bere lanetan, Miloko Benusa edo Diskoboloa bezala eta baita beste autore zehatzen bertsioak, esate baterako Velázquez (kasu honetan bezala), Millet edo Vermeer. Kasu honetan irudia irudi barruan ikusten dugu, beste autoreek gustokoa zuten bezalaxe, Magritteren kasu. Koloreak mugatuak daude, ia bakarrik grisak eta ez koloreak erabiliz baina interpretatu nahi duen Meninetako zatia ondo kopiatuta dago, nahiz eta gero hodeien artean desagertu, batez ere irudiko atzeko partea.

No hay comentarios: