Barroko hitzak inperfekzioa esan nahi du. Naturalismo berri bat da eta honetan aurrerapen zientifikoak eta dramarekiko gustua agertzen dira, eta hau konbinatzen da emozioarekin argia eta kolorearen kontrastetan islatzen dela, testura aberatsez, espazio asimetrikoz eta oinplano diagonalez.
Barietate geografikoa dago eta artea boterearen zerbitzuan dago, hau elizakoa zein monarkiakoa izanik. Horregatik arteko bi gune nagusi daude: Erroma, Aita Santuaren autoritatearekin, eta Frantzia, monarkia absolutuaren eredua. Gainera, Kontra –erreformako eragina nabaria zen. Elementu hauek guztiek eragina izan zuten balio plastikoetan.
Arkitekturan oinplano tipologia aberatsa erabiltzen da, zentralak eta zirkularrak garrantzitsuenak izaten aurreko nabe estuekin kontrastatuz. Dekorazioa oinarrizkoa da eta argiaren erabilera dramatikoa balio plastikoa bihurtzen da. Sabaiak tamaina handiko freskoz dekoratzen dira, ezinezkoak diren perspektibak dituztela eta erdiko proiekzioak dituztela ilusiozko efektuekin. Formak Berpizkundeko bilakaera bat dira baina orain mugimendua egituraren aurretik jartzen da, forma bihurgunetsu eta flotanteekin. Paisaia bera gehitzen zaio arkitekturari, lorategi, enparantza, patioak eta iturriak integratuz eraikuntzako elementuak bailiren. Garai honetan San Pedroko katedrala berreraiki zen eta honek eragin handia izan zuen arkitekturan. Italiak estiloa markatuko du Frantzia bezalako beste tokietan formula klasikoagoak jarraitzen dituzten bitartean. Italian lan egiten duten arkitektoen artean ditugu: Maderno, Vatikanoko fatxada bukatu zuela, Longhena, Veneziako Santa Maria della Salute egin zuela, baina, besteen gainetik Bernini eta Borromini destakatzen dira.
Bernini, arkitektoa izanik eskultorea eta pintorea ere izan zen eta arte hauetako fusio bat egiten zuen bere lanetan. Askotan perspektiba faltsuak erabiltzen zituen eta trompe-l’oeil ikuslearengan sorpresa sortzeko. Berarekin fatxadak ereduak bilakatu ziren, gainaldean pilastra masiboak eta behealdean errustikoak zituzten elementuekin. Bere lanen artean San Pedroko enparantza, Baldakinoa eta Santa Andrea ditugu.
Borrominik lan gin zuen konbentzionalismoa eta askatasunaren artean. Tradizioa oinarri bezala erabiltzen zuen baina ez legea bezala. Bere lanak egitura konplexuz beteta daude, bihurgunez beteriko hormez, fatxada ondulanteak dramatikoko hautsitako frontoiaz eta kupula ezinezkoez. Bere lanen artean San Carlo alle Quattro Fontane, San Carlos Borromeo, Oratorio degli Filipenses daude.
Frantzian barrokoa dotoreagoa zen, arrazionala eta mugatua. Ereduak lerrozuzenak dira, klasizismotik gertu. Luis XIV.aren monarkiaren boterea erakutsi nahi zuen. Eraikuntza esanguratsuena Louvre da, Le Vau eta Perraultek eraikia, eta Versailles, non Le Brun eta Le Vauk jauregia egin zuten eta Le Notrek honetan dauden lorategian diseinatu zituen.
Europa Ertainean barrokoa berandu garatu zen Hogeitahamar Urteetako gerraren eraginez. Austrian destakatzen dira Fischer von Erlach eta Hildebrant. Alemanian Jesuiten eragina nabaria da hegoaldean, iparraldean protestanteak nagusitzen diren bitartean eta horregatik azken gune honetan ez da horren garrantzitsua. Jauregien arkitektura garrantzitsua izan zen zonalde osoan. Ingalaterran arkitekto nagusia Wren izan zen eta barrokoa erabili zen urbanismoa planifikatzeko. Errusiar bertsioa oso dekoratua da, eliza tradizionalez, batzuetan adreiluz eginak eta beranduago Herbeheretatik inportatu zituzten forma estrabaganteak sortuz.
Espainian barroko garaian aldaketa garrantzitsuak egon ziren. Estiloak bilakaera bat izan zuen Escorialeko eraginetatik. Dekorazioa fatxadan zentratzen da eraikuntzako beste parteak sobrioak diren bitartean. Errokoko bitartean estilo berri bat garatu zen: Txurrigereskoa, estiloa sortu zuten arkitektoen familiako abizena hartuz. Honen ezaugarria gehiegizko dekorazioa da, batez ere ate nagusiaren inguruan. Espainiako barrokoan eragina izan zuen Ameriketan non platereskoa (azken Berpizkunde espainiarra) oso imitatua izan zen eta ondoren txurrigereskoa, bereziki Mexikon.
No hay comentarios:
Publicar un comentario