jueves, 26 de febrero de 2009

Eskultura Barrokoa

Arte popularretariko bat da. Honen bezeroak eliza eta noblezia dira, Berpizkundean bezala. Eskulturak sinesmen erlijioso desberdinak espresatzeko balio du eta baita boterea adierazteko modu bat izan daiteke. Lan asko toki publikoetan kokatzen ziren, enparantza edo iturrietan bezala.

Irudi barrokoek ikuspuntuak biderkatzen dituzte. Orokorki egitura irekiak izaten dira, lerro konplexuz, diagonala estimatuena izanik. Artistek argiaren efektuekiko interesa erakusten dute eta hori lortzeko azaleei trataera desberdina ematen diete. Batzuetan hormak hausten dituzte nahi duten efektua lortzeko behar duten argia izateko.

Materialek aldaketa bat jasotzen dute ere. Marmol zuria erabiltzen jarraitzen badute ere, beste materialetan egindako obrak edota material desberdinak konbinatzen dituztenak badaude ere. Edozein gauza erabili daiteke ikuskizuna osatzeko. Keinuak ikaragarriak dira eta irudikaturiko pertsonaiei giza trataera ematen zaie. Irudi mitologikoa keta erlijiosoak gizakiak bezala tratatzen dira.

Teknikoki, bolumenak ondo antolatzen dira nahi duten efektua lortu ahal izateko. Beste ezaugarriak dira: tentsio eta dramarekiko zaletasuna, autore batzuen kasuan tentsio handieneko momentuak irudikatzera eramaten duela. Gainera, argia eta itzalen arteko kontraste biolentoak sortzen dute.

Tipologiari dagokionez, barietate handikoa da, erliebeak, erretratuak, zaldi gaineko erretratuak, alegoriak, istorio mitologikoak, erlijiosoak, iturriak, hilobiak eta, Espainiako kasuan, Aste Santuko eskulturak daude.

Erregioen desberdintasunak daude, Bernini italiarra eskultore famatuena izanik barroko garaian. Artista hau eskultore bezala hezitu zen bere aitaren tailerrean non Michelangeloren lanak ezagutu zituen eta baita greziar-helenistiko eskultura. Erroman lan egin zuen, Aita Santu desberdinen agindupean. Bere estiloak bilakaera bat izan zuen Manierismoko irudi tormentatuetatik beste irudietara zeinetan mugimendu fisikoa islatzen zuen irudikatu nahi zuen ekintzaren emaitza bezala. Bere estiloa dinamismo handikoa da eta baita tentsio dramatikoa eta perfekzio teknikokoa. Posibleak ziren gai guztiak irudikatu zituen, mitologiatik erlijiora erretratu, alegoria edo hilobietako monumentuetatik pasatuz. Urbanista bezala iturri dekoratiboak egin zituen ere enparantzetan kokatzeko. Bere obrak dira: Apolo eta Dafne, David, Ludovica Albertoni, Santa Teresaren estasia, Lau Ibaietako Iturria, Urbano VII.aren hilobia.




Frantzian bi eskultore famatuak egon ziren. Girardon-ek era nahiko klasiko batean lan egiten zuen. Iturriak egin zituen, Apolo eta Ninfetakoa bezala, eta panteoiak, Richelieurena izanik bere obrarik onenetarikoa. Puget pasioz beteriko lana egin zuen indar fisikoa eta intentsitate emozionala irudikatuz, Krotonako Milonen obran bezala.

No hay comentarios: