viernes, 27 de febrero de 2009

Pintura Barrokoa


Pintura barrokoaren ezaugarri nagusia errealitatea irudikatzea da. Hau baldintzatuta dago eliza katolikoaren interesagatik eta interes politikoarengandik arte hau propaganda egiteko erabiltzen dutela, baina baita burgesia protestantearen interesagatik kezkatuagoa eguneroko bizitzako ekintzekin. Estiloko bilakaera bat badu ere: XVI. mendean artisten kezka estetika purua da baina Manierismo garaian naturaren aurkakoa da, gauza berriak erabiliz eta natura baztertzen.

Nazionalitateen barietatea dela eta eskola desberdinak daude, komunean hainbat ezaugarri dituztela:

Errealismoa: Modeloak naturan aurkitzen dira, idealizaziorik gabe, naturalismora iritsiz. Psikologia eta sentimenduekiko kezka errealitatearen irudikapenarekin bat datoz.



Kolorearen domeinua marrazkiaren gainean: Maisu handiek kolorezko mantxaz baliatzen ziren formak definitzeko, Velazquez eta Rembrant-ek egiten zuten moduan. Gauzak errealitatean ikusten diren moduan margotzen dira, kolorezko mantxez eta argiaz, detaileak galdu zeta prezisiorik gabeko kontornoz.




Sakontasun jarraitua: Perspektiba lineala baztertzen da sakontasuneko efektuak beste era batean lortzeko, elkartzen diren lerroz, scorzo-z eta lehen plano oso handiz eta ilunaz, argia eta itzalekin jolasteko eta efektu atmosferikoak irudikatuz.


Argiaren garrantzia: Leonardoren sfumato utzi egiten da argia eta itzaleko planoetara pasatzeko eta hauek definizio handi zegiten dira. Barrokoak gauzak piktorikoki definitzen ditu eta itzalak garai hau iritsi arte inoiz izan ez duen garrantzia dauka, bereziki tenebrismoan. Barrokoan forma argiaren menpean dago eta batzuetan formak desagertzen dira argiaren efektuen ahulezia edo intentsitateagatik.

Konposaketako askatasuna: Asimetria eta konposaketa ez tektonikoak nagusitzen dira. Irudi nagusia erdian jartzeko joera desagertzen da eta baita irudia bi zona simetrikoetan banatuta egoteko ohitura. Lerro horizontala keta bertikalak uzten dira eta artistek desorekak nahiago izaten dituzte edo irudia mihisetik kanpo jarraitzen duela intsinuatu nahi dute. Konposaketa ez tektoniko hau lerro diagonalen bide zegiten da eta hauekin aurreko mendeetako konposaketa piramidalak ordezkatzen dituzte. Batzuetan espazio hautsiek aditzera ematen dute dena ez dela mihisean bukatzen.


Mugimendua irudikatzeko kezka: Barrokoa bizitzako pintura da eta ezin da era estatiko batean irudikatu. Torbelinoak nahiago dituzte lasaitasuna baino. Irudiak inestableak dira, scorzo eta olatuak bezala. Batzuetan mugimendurik ez dago eta gehiegizko lasaitasunak irudia transzendentzia erlijiosoak bete nahi dute.




Teknikak: Kolorearen garrantzia eta hau erakusteko desioa oso nabariak dira eta autoreek tenplea uzten dute eta olioa eta mihisea orokorrak egiten dira, batzuetan proportzio ikaragarrizkoak. Freskoa erabiltzen da ere hormak eta gangak dekoratzeko.

Gaiak: Eskolen barietatearen emaitza gaien ugaritasuna da. Pintura erlijiosoak arruntak dira, Birjinaren irudikapena (Sortzez Garbia, Pietatea), itunetako istorioak, karitatea, sakramentuak (bereziki penitentzia eta jaunartzea), sainduei buruzko serieak eta haien esperientzia erlijiosoak, heriotzaren irudiak (vanitas). Gai hauek oinarrizkoak dira Espainiako pinturan. Biluziak debekatuak daude irudi erlijiosoetan eta alegoria eta mitologietan erabiltzen dira bakarrik. Istoria paganoak arruntak dira Frantzian eta Flandrian. Herbeheretan taldetako erretratua keta paisaia agertzen dira, haien barietate guztietan, eguneroko bizitzako eszenak bezala, oso errealistak, barrualdeak, itsasoko bistak, itsas-batailak. Arkitektura gaia izan daiteke ere, eta berdina gertatzen da bodegoiekin. Laburbilduz, gaien barietAñadir imagenatea ez dago erabat lotuta nazionalitatearekin.

Pintura barrokoa Europa osoan zehar agertzen bada ere, Italia da lehen tokia non aurkitzen dugu. Korronte garrantzitsuak daude, Klasizismoa, Carraci-tarrengan ordezkari onenak dituela, naturalismo eta errealismo tentsioan dauden konposaketekin. Bigarren korrontea pintura dekoratiboa da, hau da, freskoena, ganga eta sabaietarako egoki adela, perspektiba ikaragarriak lortuz. Azkenik, tenebrismo naturalista dago, Caravaggio ordezkari famatuena izanik, Barrokoaren benetako iraultzailea. Autore honek egiten duen argiaren erabilera bere lanetan klabea izango da.

No hay comentarios: