sábado, 28 de febrero de 2009

Arkitektura Barrokoa Espainian

Barroko Espainian Urrezko mendea bezala ezagutzen da kulturak goreneraino iritsi zelako politika, gizartea eta ekonomia gainbeheran zeuden bitartean. Barroko bitartean gustu eta moden bilakaera bat eman zen, hiru etapak bereiziz:

· Lehenengo etapa (XVII. mendearen erdialdera arte): hasierak. Herreraren eraginak (Escorial) eta Italiatik zetozen ereduetara pasatzea.

· Bigarren garaia (XVII. mendeko azken herena eta XVIII. mendearen lehena): gorena. Churrigera anaiak, Ribera, Tome, Figueroak dekorazioko hizkuntza garatu zuten eta arkitektura dinamikoagoa bilakatu zen.

· Hirugarren etapa (XVIII. mendea): jarraipena eta aldaketa. Rokoko irits izen, frantziar eta italiar eraginez eta dinastiari esker garatu zen.

Ezaugarri orokorrak:
Herreratar ereduek jarraitu zuten Escorialaren eragina zela eta. Jauregietako arkitektura homogeneoa da. Austriar deitutako arkitektura honek dorreak fatxadako aldeetan, txapitelez estalita eta harberazko teilatua zuten. Eraikuntza serioak ziren kanpoan baina barruan oso erosoak ziren.



Elizetako egiturak oso sinpleak dira, kupulaz eta jesuiten oinplanoz (nabe bat kaperekin eta arbotanteak), dekorazio serioz. Barrualdeak urrez koloreztaturiko erretaulaz osatzen dira eta hauek gero eta konplexuagoak bihurtzen dira denborarekin.

XVIII. mendetik aurrera italiar eragina iristen da. Kanpoan fatxadak erretaulak bezala egiten dira. Estilo hau dekoratiboagoa da eta XVIII. azken hamarkadaren amaiera arte luzatzen da, Borbon dinastiarako lan egiten duten arkitektoekin.

Urbanismoarekiko kezka ikusten da enparantza nagusien garapenarekin (Valladolid, Madril, Salamanca). Orokorki laukizuzenak dira, portiko eta balkoiekin.

Garai bakoitzeko arkitektoak dira:

-XVII. mendeko lehen erdia:
· Juan Gomez de Mora: Madrilgo enparantza, Madrilgo udaletxea.
·Alonso de Carbonell: Buen Retiroko jauaregia.
-XVII. mendearen erdialdea:
·Alonso Cano: Granadako katedrala.
-XVIII. mendeko trantsizioa:
·Churriguera: Salamancako San Estebango erretaula; Salamancako enparantza.
· Pedro de Ribera: Madrilgo hospizioko fatxada.
·Narciso Tomé: Toledoko katedraleko transparentea.
·Sabatini: Aranjuezeko jauregia.
·Juvara: Madrilgo Erret jauregia.

No hay comentarios: