martes, 10 de marzo de 2009

Modernismoa

XIX. mendeko arkitektura kontraesan handiak izan zituen: mugimendu guztiek hizkuntz aberri bat aurkitu nahi zuten, haien garairako egokia baina, era berean, eskura zituzten teknika berrienak erabiliz. Testuinguru honetan jaio zen Modernismoa.

Modernismoak estilo modernoa izan nahi zuen, mende berrirako egokia. Ez zituzten harremanak mantendu nahi lehenaldiarekin eta material berrietan oinarritzen ziren. Nazioarteko estiloa izateaz gain arteko esfera garaitu zuen dekoraziora iristeko, arkitektoen kontrolpean. Etxeetatik metro geltokietara eta altzaritik barne dekoraziora edo jabeen jantzietara zabaltzen zen. Izen desberdinak jaso zituen zonaldearen arabera: Modernismoa Espainian, Art Nouveau Frantzian, Modern Style Britainia Handian, Jugedstil Alemanian eta Sezession Austrian.


Britainian Handian diseinuen edertasun faltak, kate ekoizpenaren monotonia eta alienazioekiko beldurrak William Morris diseinuko eta artisautzako balioak berreskuratzera eraman zuen mugimendua sortzera eraman zuten. Ideia berdinak kontinenteko beste tokietan zabaldu ziren ere.

Estiloko lehen adierazpenen artean Belgikan Victor Hortak egindakoak daude, Tassel Etxean aplikatu zituela (1892). Arkitekturako kontzeptu berri bat garatu zuen burdinaren erabilera arrazionalean oinarritua baina era espresibo eta dekoratibo batean egitera uko egin gabe, birdefinituriko bihurgune eta lerroen erritmoaz bai zutabetan, ornamentuetan edota lore formako elementuetan.

Belgikatik prentsari esker Europa osora zabaldu zen, Katalunian esparrua proposa aurkituz ilusioz beteriko burgesen artean. Hemen garaiko arkitekto onenetariko eta ospetsuenetariko bat bizi zen, Gaudí (1852-1926) arkitektura plastikoak, ia eskulturalak natura imitatzen duela. Beste artista espainolak dira Domenec I Montaner eta Puig I Cadafal. Bartzelonan modernismoa beste aspektu kultural guztietara zabaldu zen, Rusiñol bezalako pintoretan, Ramón Casas eta Nonell.

Estilo berria arkitekturako dekorazioan oinarritzen zen. Teoria hau marrazkidun aldizkarietan agertu zen eta diskurtso eta erakusketetan ere. Era honetan herrialde bakoitzean bere berezko ezaugarriak izango dituen estilo bat jaio zen. Belgika, Frantzia eta Espainian bihurgunea keta loreak nagusi ziren bitartean Britainia Handia, Eskotzia edo Alemanian geometrikoa da. Laburbilduz, eklectizismoaren aurkako erreakzio aizan zen. Honen inspirazioa pintura sinbolistan bilatu behar da.

Arte dekoratiboetan kalitatea eskaini nahi zuen ekoizpen industrialaren masibotasunarena urka. Aspektu honetan Britaniar Arts and Crafts mugimendua jarraitu zuten. Kontinentean ez zen bakarrik agertu kate ekoizpenarena urka baina artea eta industria elkartzen saiatu ziren eguneroko bizitzan erabiltzen diren produktuak agertzen dira lan hauetan.
Arkitekturan lerroaren flexibilitatea, sinuosoa eta dekoratiboa egin nahi zuten. Kolorezko materialak erabiltzen zituzten: barrak, balkoiak eta euskarriak burdinezkoak egiten ziren. Material berriek arkitektoari askatasunez lan egiteko aukera ematen zioten. Haiek ondoz ekiten materialen ezaugarriak eta izandako aurreko esperientziaz.


Barrualdeak era sinuoso eta lerro sentzualez egiten ziren, joera naturalistarekin. Obra armonikoenak askatasunez eta fantasiaz sortu ziten. Plazerra lortu nahi zuten edertasuna eta ongizatea konbinatuz.

Materialak barietate handikoak ziren: burdina, mosaikoa, egurra. Lerro bihurgunetsuak luzatzen ziren horma eta zoluetan, metafora begetal bat bezala. Lana organikoa da, naturatik eratorria; lorea erabiltzen da dekoratzeko atmosfera lagun batean. Ekoizpeneko gune nagusiak Frantzian, Belgikan, Alemanian eta Austrian egon ziren. Autoreen artean aipa daitezke Victor Horta, Van de Velde eta Otto Wagner Vienan.

Ingalaterran, Glasgow-en Mackintosh art nouveauko era berri bat garatu zuen baina lerro zuzenez. Glasgoweko Arte Eskolan, bi etapatan bukatua, material garaikideak estilo dotore eta angeluz betetako batean erabil izuen. Adreiluko forma sinpleak keta kanpoko harriak eraikuntza barruan nolakoa den adierazten dute, leihoen ilarek barruko espazioa keta kanpoko munduaren arteko konexiorako balio duten bitartean. Leihoak, modilioiak, atea keta hesiturak burdina eta forma geometriko dotoreak erabiltzen dituzte. Diseinu sinple honek kontraste handia sortzen du historizista estiloan egiten diren obrekin alderatuz.

Belgikan Art Nouveau Bruselasen garatu zen Victor Horta eta Henry van de Velderekin. Mackintosh bezala, estilo berria sortzen saiatuz iren, erreferentzia historikoetatik kanpo. Era normal batean ekoiztutako burdina erabiltzen zuten baina era berri batean aplikatzen zuten. Bruselasko Tassel Hotelean non egiturako elementuak bistan uzteaz gain euskarriak landare motako elementua bilakatu ziren.

Frantzian Hector Guimarrek metroko geltokietako sarrerak diseinatu zituen Parisen metala eta burdina erabiliz era bihurgunetsu batean konbinatuz. Adibide hauek ondo definitzen dute forma naturalistekiko zaletasuna.

Art Nouveau garatu zen ere germaniar hizkuntzako hainbat hirietan, garrantzitsuenak Munich, Darstad eta Weimar Alemanian, Viena Austrian izanik. Toki hauetan Jugendstil (estilo gaztea), edo Die Jugend (Gazteak) izenekin ezagutzen zen.


Vienan era desberdin batean garatu zen. Klimt pintorearen zuzendaritzapean, artista eta arkitekto gazteek Wiener Sezession izeneko mugimendu bat sortu zuten artearen kontserbadurismoaren aurka. Estilo historikoak bastertu zituzten baina haien forma kasko sinplifikatuz iren. Forma organikoak erabili beharrean lerro zuzenak nahiago zituzten. Artisten artean Endell eta Olbrich daude.

Arkitektura Garaikidea: material berriak

XIX. mendean arkitekturako eredu asko erakusketa unibertsaleko negutegi itxurako pabiloietan aurkitzen dugu, haien arten 1851koa Londonen, Paxtonek egina. Burdina eta kristalezko egiturak lehen erromantizismotik eratorritako gusto batetik bilakatu ziren. Progresoko bertuteak goraipatu nahi zituzten. Burdin forjatuaren elementu gogorrak seriez eginak eta muntatzeko errazak eraikuntza altuagoak egiteko eta erdiko nabeak zabaltzeko aukera eman zuten, modulo erregularrak erabiliz.

Industrializazioko mendea
XIX. mendea gizarte eta kultura industrialeko lekuko izan zen eta honek behar berriak sortu zituen. Joera desberdinak gurutzatu ziren, nahasketako inpresio batekin. Garaia markatuta dago tradizio arkitektonikoa eta teknika, material eta Industri Iraultzak sortutako behar berrien konfrontazioz. Honek bi estilo desberdinen agerpena bultzatu zuen mende osoan zehar mantenduko direla: Historizismoa eta burdineko arkitektura.



XIX. mendeko arkitektura
Material berrien erabilera eta eraikitzeko teknika berriak garaiko beharrei egokitu zitzaien. Hasieran forma neoklasikoak Europako hiri gehienak zabaldutak zeuden, burgesiaren helburua klasizismoko bertuteak eta aintzak gogoratzea. Erromantizismoak Gotikoa edo Islamiar formak berreskuratu zituen. Estilo hau Historizismo bezala ezagutzen da, estilo desberdinen erabilera suposatu zuelako. Honen bilakaerak eragin handia izan zuen arkitektura dekoratiboaren garapenean eta arte dekoratiboetan. Arte ofizialaren aurkako erreakzio bezala agertu zen. Nazionalitatetako benetako sustraiak berreskuratu nahi zituen, Erdi Aroan gertatzen zen bezala, eta Italiar eraginatik separatu.



Arkitektoek eraikitzeko teknika berriak erabili zituzten burdina eta beste materialei esker. Eraikuntza publikoek bulkada izugarria jasan zuten, estilo zahar asko berpiztuz: grekoa, erromatarra, erromanikoa, gotikoa eta beste estilo exotikoekiko gustua zabaldu zen mudejarra, hindi edo txinatarra bezala.


Burdina eta kristalezko arkitektura
Baina arkitektura garaikidea benetan zabaldu zen hirien garapenarekin Industri Iraultzaren ondorio bezala. Trebideak aukera eman zuen hiriak betiko mugetatik ateratzeko eta inguruetan zabaltzeko. Honek haien irudia eta inguruko zelaiarena eraldatu zuen geltokiak, zubiak eta biaduktuekin azkenean paisaiaren parte bihurtu zirela. Eraikuntza mota hau, oso praktikoa, material berriekin egin zen mugatu gabeko aukerak ematen zutelako arkitekturako iraultzarako bidea irekiz.

XVIII. mendearen amaieran burdineko lehen egiturak agertu ziren eta ingeniarien lana garrantzitsuagoa bilakatu zen, arkitektoekin kolaboratzaile bezala.


Hormako aurreko funtzioa, eraikuntza eusteko, galdu zen burdinaren erabilerarekin. Kristala, industrialki egina, eraikuntzetako argia handitzen lagundu zen eta horregatik espazio handiak betetzen ditu, horma ordezkatuz eta barrualdeak argitzeko arazoa konponduz. Gainera momentu honetan elektrizitatearen aurrerakadak aukera eman zuen eraikuntzen altuera handitzeko igogailuak zeudelako eta bentilazioko arazoak konpondu ziren ere. Eraikuntzako barruko eta kanpoko komunikazioa posible zen material berriei esker.


Eraikitzeko teknika berriak eta aldez aurretik seriean prestaturiko elementuek posible egin zuten eraikuntza publikoen ekoizpen masiboa: galeriak, negutegi itxurako tren geltokiak, liburutegiak, merkatuak; eta baita eraikuntza pribatuak ere: almazenak, lantegiak. Eliza eta aristokraziako eraikuntzako monopolioa bukatuta zegoen. Honen ondorioz, espazio aske, argi eta funtzionalak diseinatu ziren gizarte industrialeko beharrei egokitua.

Aukera hauek guztiak Paxtonek 1851ko Londoneko Erakusketa Unibertsalerako diseinaturiko Kristalezko Jauregian ikusi ziren. Eraikuntza ikaragarria zen, errekorra zen garai batean eraikia eta prezio onekoa aldez aurretik ekoiztutako materialez egin zelako. Negutegi gigante bat zen espazio zabala eta argia sortzen zuela pentsatuta zegoen helbururako aproposa zela.


Material antzekoekin egindako beste eraikuntza bat Eiffel Dorrea da, Eiffelek diseinaturikoa 1889ko Pariseko Erakusketa Unibertsalerako. Paxtonekoa bezala Madrilgo Erretiroko Kristalezko Jauregia da, Velazquez Bosco-k egina. Material berri hauek erabili ziren ere Madrilgo Atotxako tren geltokian.


lunes, 9 de marzo de 2009

Chicagoko Eskola

XX. mendearen hasieran Chicagon estilo arkitektoniko berri bat sortuko zuen arkitekto talde bat agertu zen. Estilo hau Chicagoko eskola edo Estilo komertziala bezala ezagutzen da. Teknologia berrien erabilera proposatu zuen, altzairuzko markoa zuen eraikuntza eta oso eraginkorra izango zen estetika bat garatu zuten. Europako Modernismoaren garaikidea da.

Chicagoko eskolako elementu berezi batzuk dira altzairuzko markoa erabiltzen duten egiturak egitera, gero terra kotaz betetzen direla, aukera ematen leiho handi eta zabalak egiteko eta kanpoan oso ornamentazio gutxi erabiltzen dute. Batzuetan arkitektura neoklasikoaren elementuak hartzen zituzten haien zeruarraskarietan. Hauetako gehienetan zutabe klasikoak aurkitzen dira. Eraikuntzaren eskema beti izaten da oinarri baten papera egiten duen lehenengo solairu bat, erdiko solairuak ornamentazio gutxi, zutabearen fustearen papera egiten dutela eta azken solairuak zutabeko kapitela irudikatzen duela, dekoratuagoa eta erlaitzaz bukatuta.

Chicago leihoa eskola honetako sorkuntza da. Hiru zatiak ditu, erdiko panel handia finkoa egonik, txikiagoak diren alboko biak irekitzen diren bitartean. Leihoen antolakuntza fatxadan uniformea da, proiekzio txiki batzuekin. Leiho hauek konbinatzen dute argiaren beharra eta aireztatzeko beharra. Eskola honetako arkitektoak dira Louis Sullivan, Richardson, Adler. Beste arkitektoak hauekin kolaboratu zuten Frank Lloyd Wright eta Mies van der Rohe kasu.

Estilo arkitektoniko honetako adibideak dira: Chicagoko Auditorium Building, Carson Company Building, Relianze Building.


sábado, 7 de marzo de 2009

Postinpresionismoa

Postinpresionismoa Frantzian garatu zen inpresionismo ondoren azken estilo honi erantzun nahian mugatua zelako. Mugimendu honetan aurkitzen ditugu artista talde bat: Cezanne, Gauguin eta Van Gogh. Haietako gehienak pinturan hasi ziren inpresionistak bezala baina gero aldatu zuten estilo pertsonalago bat lortzeko. Beraientzat ez zen nahiko natura irudikatzea eta espresio handiagoa zuten formak nahiago zituzten. Argia eta kolorea erabiltzen jarraitu zuten baina askatasun handiago zeta ohiko teknikak jarraitu gabe. Haien lana ondoko mugimendu askotako oinarria izango da.

Ezaugarri orokorrak
-Forma eraikitzeko, marrazkia eta objektu eta giza irudiekiko interesa.
-Egokitzapena bolumena (Inpresionistek desegina) eta gustu estetiko puruaren artean (Cezanne).
-Obra ulertzen da forma geometrikoen multzo bat bezala (Cezanne)
-Koloreen kontrasteak planoa keta formak bereizteko.
-Efektu piktorikoak egituretan oinarrituak, bai espazialak baita kromatikoak ere.
-Kolore puruen erabilera zama emotibo handiz (Van Gogh) edo mugatua (Gauguin).
-Konposaketa imaginatiboak pintzelada kurboaz angustia eta barruko arazoak irudikatzeko (Van Gogh).
-Gai exotikoekiko interesa (Gauguin) edo klaseetatik kanpokoengan (Tousouse-Lautrec).
-Konposaketa sinple eta estatikoak, armonia kromatikoa lortu nahi zutela, profil oso definituekin (Gauguin).

Eraginak
-Inpresionistengandik kolorearekiko zaletasuna Cezannen kasuan.
-Rubensengandik neoinpresionismoa eta japoniar estanpetako kromatismo aberetsa eta forma bihurgunetsuak, Van Gogh-en kasuan
-Ozeaniako kultura exotikoetatik Gauguinen primitibismoa.

Gauguin

Pisarrorekin has izen pintatzen. Bere bizitzako erosotasuna eta bere familia utz izuen bizitzeko lehen Parisen, ondoren Bretanian eta azkenik Tahitin. Bere pinturetan tonalitate gogorrak erabiltzen ditu, kolore bizi eta arbitrarioz beterikoa zalera handiz, erritmo bihurgunetsuaz mugatzen direla. Bi gai nagusi izan zituen: Tahitiko exotismoa eta Bretainiako primitibismoa. Bere lanean sinbolismoko erreferentzia bat dago eta bere kolorearen erabilera fauvengan eta espesionistengan eragina izango du. Perspektiba uko egin zuen, modelatua eta itzalak baztertu eta irudi lauak egin zituen, estanpa japoniarretan bezala.

Cezanne

Bere pintura bolumenez betata zegoen geometria, marrazkia eta formen definizioari esker. Honetarako pintzelada handiak erabiltzen zituen. Hau guztia koloreen intentsitatea uko egin gabe egiten zuen, kontrastea keta itzal koloreztatuak erabiliz. Bere pinturetan aurreko planoekiko arreta berezia dago eta distorsioak egiten zituen ikuspuntu anitzak erabiltzen zituelako, bodegoietan bezala. Bere pintura kubismoaren oinarri aizan zen eta Matissen koloretan eragin aizan zuen. Seriek margotuz ituen, Kartaketako jokalaria keta Sainte Victorieko mendia bezala.

Van Gogh

Arlesen finkatu zuen Proventzako argia gustokoa zituelako eta irudia keta paisaiak margotu zituen lerro bihurgunetsu zeta forma mugikorraz, suak bezala bere barruko sua kaptatuz. Kolorea asko gustatzen zitzaion bere espresionismoa irudikatzeko modua bezala. Askotan depresioak eta angustiak irudikatuko ditu. Bere pintzelada oso berezia da, sinuosoa, kurtsiboa, materia pilo batekin. Koloreak batzuetan agresiboak dira, normalak ez diren kontrasteaz –horia laranja gainean-. Espresionismorako bidea irek izuen. Lanak: Autoerretratoa, Gaua izarduna, Eguzkiloreak, Gadget Doctorea.

Toulouse-Lautrec

Gaueko saloietako giroa irudikatzen zuen, dantzariak, abeslariak eta prostitutaz beteta. Hauek bere modeloak bihurtuz uren. Bere marrazkia oinarrizkoa da mugimendua harrapatzeko era ironiko eta karikatura moduko batean. Margoturiko paperaren aurrelari aizan zen. Lanak: Moulin Rouge.






viernes, 6 de marzo de 2009

Eskultura Inpresionista


Eskulturan artistek natura erabili zuten bizia irudikatzeko. Errealitatea eta tenporalitateko inpresioa islatu nahi zuten. Artista hauetako famatuena August Rodin da. Bere lana azalera irregularra du eta horrela argiak itzal desberdinak sortzen ditu. Isla hauek eskulturari bizitasun berria ematen diote.

Efektu optikoa hau ez da Rodinek lortu nahi zuen gauza bakarra. Metodo hauekin eskultura sortzeko prozesua erakutsi nahi zuen. Pintoreak bezala, haien lana kolore eta argiaren puntu zegin zutela, berak eskulturak eraiki zituen, marmol eta brontzean. Egiteko prozesua erakutsiz artista garaikideen ideiak bere lanetan bereganatu zituen.
Hasieran pose indartsuak egiten zituen, Brontzezko Adinean bezala, estatikoa eta finko adela lehenengo begirada batean baina gero indarra erakusten duela. Rodin-i gustatzen zitzaion ekintza inpresioa poseetan integratzea. Batzuetan irudiak estatikoak iruditu arren inpresio boteretsuz beteta daude, Balzac obran bezala.

Rodin-ek garatu zituen inpresioak akademiako gaietatik separatu zeta bere gustuko irudiak eta poseak aukeratuz. Ez zituen gai klasikoak, akademikoak egiten. Balzac obrak aldaketa markatu zuen. Amaieran irudien pose dinamikoetan zentratu zen, bereziki zatituak zeuden irudiekin. Era horretan irudikatzen zituen gauzen natura espontaneoa harrapatzen zuen. Ezin da kontsideratua izan bakarrik inpresionista bezala, eskultura modernoko aita bezala baizik.



Camille Claudel-ek eskulturarekiko pasioa oso gaztea zela aurkitu zuen. Tailer desberdinetan hasi ondore, 1883an Rodin aurkitu zuen. Laster bihurtu zen honen kolaboratzailea, musa eta amorantea.

Bi artistek elkarren arteko eragin aizan zuten. Camille-k biluzien teknika Rodinekin ikas izuen, emakume batentzat osoz aila zen gauza bat garai hartan. Bere harreman apasionatua eta konplexua 1893an bukatu zen eta Rodin admiratua zen bitartean Camille baztertu aizan zen. Bere berezko fama lortu nahian gogor ekin zion lanari baina bere esfortzuak ez zuen konpentsaziorik jaso. Pobrea, errefusatua, lana zentsuratua izanik, bere genio errekonozimendurik gabe, isolatua eta paranoikoa bukatu zuen. Asilo batean sartu zen 1913an eta horrela biz izen bere heriotza arte 1943an.

Camillek bere lanaren parte handi bat desegin zuen bitartean asiloan sartua urretik, utzitako obra gutxiek bere balioa ondo erakusten dute. Anatomiako ezagupen sakona zuen, igeltsu, marmola, brontzea eta onix ere erabiliz. Bere lanak dotoretasuna eta maisutasuna erakusten du eta espreski originala bihurtu zen XX. mendearen hasieran, Japonismoa eta Art Nouveau-ren eraginekin.


miércoles, 4 de marzo de 2009

Inpresionismoa

Frantziar paisaiako pinturaren bilakaera bezala jaio zen XIX. mendearen bukaeran. Gizarte eta filosofi berriari emandako erantzuna da. Burgesiak bere berezko ohiturak zituen eta baita denbora pasatzeko moduak ere eta hauek izango dira inpresionisten gaiak. Hiriak oinezkoak ibiltzen diren tokiak dira, baita gauean ere, kabareteko abeslari, dantzari, kafeekin, etab. Mundu erakargarri bat da eta honetatik hartuko dituzte haien gaiak inpresionistek. Inpresionismoak paisaia, itsasontziak, igandeko irteerekiko gustua erakusten du.

Pintore hauek elkartu ziren Manet inguruan eta saloi ofizialetako arteari uko egin zioten. Hizkuntza berriaren aurrean pintzelada askea, begian elkartuko diren lehen mailako koloreetan separatua daudela defendatzen dute. Jendeak honen kontra erreakzionatu zuen baina bi indar garrantzitsuen laguntzaz kontatu zuten: arteko kritikoak eta marchanteak.

Estilo honen aurrekaria Barbizon eskolako paisaietan eta Corot eta Millet errealista frantsesen obretan dago. Gainera, Espainiako Urrezko Mendeko koloreko eraginak jaso zituzten ere. Japoniar estanpak, garai hartan modan zeudela, espazio eta kolore lauen erabilerari buruzko ikuspegi bat gehitu zuten. Argazkigintzak eragina izan zuen ere. Emaitza erakargarria, pintura arina, normalean paisaia, argi eta kolorez beteta, pintzelada motzak mihisean ikus daitezkeela lortzen dute. Ez dira irudi oso handiak pribatuko enkargatzen direlako. Ez dute irudikatzen konpromiso soziala.


Teknika eta ezaugarri formalak
-Oleoa erabiltzen dute, baina batzuetan pastel paper gainean erabil dezakete ere.
-Gai berriak: garrantzitsuak ez diren gaiak, arreta berezia jartzen paisaian, bai herritarra baite hiritarra ere; fugazitatea harrapatu nahi dute. Benetako paisaiak dira, independienteki politak edo itsusiak izan. Garrantzirik gabeko gauzak dira, aisialdia, dantzak eta tabernak bezala. Mezua duen gai garrantzitsuari uko egiten diote.
-Kolorearen balio berria. Kolorea eta forma ez dira existitzen. Inpresionistentzat benetako gauza bakarra argia eta airearen arteko harremana da. Era honetan argia benetako gaia da eta horregatik irudi bat errepika dezakete urtaro edo eguneko ordu desberdinean. Argiaren kalitate eta kantitateak objektuaren konfigurazioa egiten dute. Horregatik kanpoan margotzen zuten eta margotzeko teknika azkarra erabiltzen zuten, aldakorrak diren efektuak harrapatzeko. Pinturak argiz beteak eta argitsuak dira.
-Kolorea argiari lotuta dago zuzenean. Kolore argitsu, bizi et apuruak, zuzenean aplikatzen dira mihisean, bat bestearen gainean, eta nahasketa ikuslearen begian egiten da. Errekurtso honekin bizitasun kromatikoa irabazten dute. Itzala kez dira iluna keta kolore osagarriez betetzen diren zonaldetara mugatzen dira, era honetan kolorea indartu egiten delako.
-Pintzelada askeak, motzak eta azkarrak. Hau beharrezkoa da atmosferako efektuak hobeto harrapatzeko eta koloreko mantxa handiak, materia ugariekin erabiltzen dute. Lerroa desagertzen da eta pintzeladak eta koloreak balio nagusiak dira.
-Eredu tradizionala koloreen eta argiaren gradazioekin ez da existitzen. Denbora aurrera joan ahala formak disolbatzen dira argia eta koloreko kolpeetan.
-Aire librean egindako pintura. Gaiak markatzen du baina gehiago estudioko konposaketa mekanikoegia konpontzeko intentzioa.
-Espazio ilusionistaren balorazio berria. Ez zaie interesatzen sakontasuna eta irudiaren kontzeptzio ohikoa leiho bezala desagertzen da. Bizirik egon behar du, naturako zati bat bezala, beraz ohiko perspektibatik ihes egiten dute. Pintura askotan elementuen kokapena, objektuak eta pertsonaiak mozteko modua, argazkilaritzako efektu zegiten da.

Pintore inpresionistak.
Manet tradizio akademikoa baztertu zuen. Errefuxatuen Saloian Dejeneur sur l´herbre aurkeztu zuen, argia eta konposaketaren ikuspegi garaikidea ematen. Bere garaiko jendea ez zegoen prestatua hau ulertzeko. Bolumeneko inpresioa ez da lortzen klaroskuroarekin eta irudiak ez dira kokatzen atmosfera zehatz batean honekin nahasiak baizik. Beste lanak dira: Olimpia eta Folies Bergere-ko taberna.

Monet inpresionista poetikoena da, naturaren kontzeptu jarrai batekin. Hasierako bere helburu bat bat-bateko efektu bisuala da. Horregatik urezko elementuak nahiagoz ituen, argiaren efektua uretan azpimarratzeko. Argiaren bariazioa garaiaren arabera bere kezka nagusienetarikoa zen eta horregatik irudi berdina momentu desberdinetan margotzen zuen: Rouengo katedrala. Bere obra Impression, soleil levant-ek mugimenduari izena eman zion kritiko batek honi buruz egindako komentarioari jarraituz.





Renoir iraultzaile bat da eta tradizio gogorreko artista bat. Tonalitate gogorrak, gorria eta horia bezala eta argiaren mugimendu ondulantea hostoak eta uretan kaptatzen zuen. Giza irudiak nahiago zituen, bereziki emakumeak, edertasuna irudikatzeko. Lana: Le Moulin de la Gallette.


Signac-ek dibisionismoren eraginak jasoz ituen eta argiaren efektua karretaz ikasiz ituen, kolore ikaragarria lortuz. Paisaiak margotuz ituen.

Degas inpresionista da forman kolorean baino gehiago. Bere obra askotan argiaren ordez kandelak erabiltzen ditu. Dantzarien arropa arinek argiaren iraupen falta kaptatzen dute. Forma balio bat bezala ikusten zuen eta honen bolumena mantentzen du. Pertsonen irudiak egiten zituen, gehienbat Dantzariak.


Seurat teknika zientifikoa zuen errealitatea irudikatzeko. Dibisionismoa edo puntilismoa has izuen. Argiaren bibrazioa puntu txikien aplikazioaz lortzen du eta irudiaren osotasun abegiak kaptatzen du. Prozedura hau erabil izuen obra honetan: Dimanche l’ apres-midi à la Grande Jatte.

Goya

Check out this SlideShare Presentation:
Goya


View more presentations from mfresnillo. (tags: goya)