
XX. mendearen erdialdera arte hiru dimentsioetako formak tresnak besterik ez ziren. Faxismoak enkargaturiko lan guztiak propagandako helburua zuten. Horren ondoren, eskultura handiak sortzen hasi ziren helburu desberdinez, denak abstraktuak. Era berean tekniken garapenak eta teknologia berrien aplikapenak posible egin zuten obra hauek lehen efimeroak edo tenporalak zirela iraunkorrak izateko.
Maila honetako artista ezagun bat Calder da. Lan publiko bat egiteko enkargoa jsao ondoren 1952an ospea lortu zuen eta honi esker espazio handietan eta harrera espazio zabaletan kokatzen diren diseinuak egiten hasi zen metodo industrialak erabiliz.
Henry Moore

Henry Moore britainiarra eskulturak espazio publikoetan kokatzeko aukerak ikusi zituen lehenetariko bat izan zen. Arte arkaikoa ezagutzen zuen eta ikusi zuen modelo naturatik aparte egon zitekeela; ondoren Arp eta Picassoren eraginek eraman zuten bere obra abstrakziora eta hauekin gauzak irudikatu beharrean forma organikoak sortu nahi zituen eta haietan elementu naturalak konbinatzen hasi zen: hezurrak, harriak, zuhaitzeko azalak, maskorrak, etab. Naturako produktu hauek bere escultura inspiratu zuten.
Bere teknika bat asimetriatik dator printzipio dinamikoa bezala. Masarekin ikertzen hasi zen eta honetan zuloak egiten zituen eta hauen bidez eskultura eta inguruko espazioaren arteko erlazio berrizten zuen. Abstrakzioko aukeraz baliatu zen eta forma organikoak eta irudi etzanden arteko lotura aurkitu zuen, gai hau izaten oso errekurrentea bere obretan.
Chillida
XX. mendeko espazioko beste aukera burdinaren ensanblajea da. Eraikuntza eta ensanblajea elkartzen ziren hainbat artisten lanetan Picasso eta Julio Gonzalez bezala. Eskultura honetako beste ordezkari bat Chillida da.
Oteiza 
Madrilgo arkitektura eskolan arrakastarik gabe sartzen saiatu ondoren arte bisualetan lan egiten has izen. Hego Ameriketara joan zen Gerra Zibila bitartean. 1948.ean itzul izen eta artisten elkarte bat sortzen saiatu zen baina arrakasta handiegirik gabe. 1950.ean Arantzazuko santutegirako eskulturak egiteko mandatua jaso zuen. Proiektua Pietatea eta Apostoluen frisoaz osatua zegoen (14 irudi hutsik), indar espresibo handikoa keta antolakuntza erritmikoaz, arkitektura eta arte bisualak konbinatzen zituen hesparru batean.
1950.ean esperimentazio fase bati hasiera eman zion, materia eta masa elementu formalak bezala agertuz eta artista saiatzen zen espazio hutsak energiaz betetzen. Esperimentzaio desio hau bere eskulturetan aplikatu zuen. Espazio hutsak askatu nahi zituen dentsitate bajuko unitate bikoitzak edo hirukoitzak elkartuz eta era berean bere eskultura figuratiboak masetatik askatuz.

Eskultura hustutzeko ideiak hutsunea definitzera eraman zuen. Era honetan hutsunea osatu gabeko gizakiaren babesa da, eta espazio estetiko hutsek espiritualitatea jasotzeko prestatuak daude. Kubo eta esferaren hustuketa irudikatu zuen. Bilaketa esperimental honen puntu gorena bere kutxa hutsak edo kutxa metafisikoak dira. Prozesu honetan espazio hutsak aktibatu zituen, errezeptiboak biurtuz, eta esentzia metafisiko eternoz betetzen. Osaketa honekin bere esperimentazioko prozesua amaitutzat eman zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario