Gotiko aurretik elizetan horrenbeste erabili zen horma pintura desagertu zen. Arkitektura gotikoak bere eraikinetako hormak leihoz bete zituen eta pinturak lehen okupatzen zuen espazioa desagertu zen beirategiei tokia uzteko. Era berean, gangetako altuera handiak eta gurutze gangak izateak zaildu egiten du pinturaren erabilera. Arrazoi hauetatik Europan taula gaineko pintura agertuko da, bereziki hormari itsatsitako erretauletan. Erretaulen azter ketak gotikoko pinturako azterketa egitea posible egiten du. Taula bakar batez osaturiko egitura batetik hiru taulez osaturiko beste batera pasatzen da, non alboetakoak mugikorrak diren, obra osoa ixteko. XIV. mendean erretaula gogorra eta taula anitzekin orokorra egiten da.
Erretaulak oinarri bat dauka behealdean, beste parteak baino txikiagoa, banku edo predela izenez ezagutzen dela. Obra kaletan antolatzen da, kale-tartez separaturik. Erdiko kalea besteak baino zabalagoa da. Erabilitako teknika, normalean, tenplea da, non koloreak aglutinatzeko arrautza gorringoa edo kola erabiltzen diren. XV. mendetik aurrera olioa erabiltzen hasten da; flamandarrek asmaturiko teknika honek olioa erabiltzen du aglutinante bezala.
Pintura gotikoaren bilakaeran honako garaiak edo estiloak bereizten dira:-Gotiko lineala edo frantsesa (XIII. mendea)
-Italo-gotikoa edo trezentista (XIV. mendea)
-Nazioarteko estiloa (XIV. mendea)
-Flamandar estiloa (XV. mendea).
Gotiko lineala edo frantsesa.
XIII. mendean hasten da eta XIV. mendearen erdialdera arte jarraitzen du, azken garaian italo-gotikoarekin batera. Bere ezaugarri nagusia marrazketako lerroei emandako garrantzia da, koloreko masak mugatzeko. Masa hauek intentsitate handikoak dira, eta tonuen erabilera garrantzitsua da. Gaietan naturalismo ingenuoa da nagusi, eszena sinpleak ikusleek ondo ulertzeko. Garai honetako adierazpen nagusiak hiru obra motetan ikusten dira: horma pintura, taula gainekoa eta miniaturak.
Italo-gotikoa edo trezentista:
Estilo hau Italian agertu zen XIII. mendean eta XIV.ean Europa osotik zabaldu zen. Sakontasuna bilatzeko interesa dago eta perspektiba ikasten dute, baita giza gorputza eta argiaren garrantzia koloreekin erlazionatuz. Bestaldetik, frantziskotarren erreligiositate berriaren garapenak sentimenduko irudikapenera eramaten du, ikuslea hunkitu nahian. Obrak gero eta izaera intelektualagoa du. XIII. mendean, Toscana-ko eskolan, Kristoren irudia oso estilizatua egiten da, gorputza bihurgunetsua izanik eta gurutze forma duen euskarri baten gainean, alboko aldeak zabalduak dituela. Taula luzatuak agertzen dira, erretauletan bezala, santuaren tamaina handiagoko irudiekin, alboetako eszenak franjatan antolatzen diren bitartean. Italian Erroma, Siena eta Florentziako eskolak bereizten dira. Hauetan ondorengo Berpizkundeko oinarriak finkatu ziren. Behe Erdi Aroan lan egiten duten artisten artean garrantzitsuena Giotto da.
Nazioarteko estiloa.
Honekin hasten da XV. mendeko bilakaera piktorikoa. Europako erdialdean agertzen da gotiko lineala eta italiarra nahasten direnean. Honen ezaugarri nagusiak dira: anekdotaren eta espresiboaren balorazioa, irudien estilizazioa, lerro bihurgunetsuarekiko zaletasuna, tolestadura anitzen erabilera, mugimendua eta naturalistak dirudite hainbat elementuen irudikapena balio sinbolikoa besterik ez dutela. Hau guztia irudikatzen da teknika metikuloso batez. Estilo hau Berryko gortean eta Borgoñan garatzen da, oso inportantea izanik miniaturetan, gero eragina izango dutela Flamandarrengan. Espainian estilo hau Kataluniatik eta Gaztelatik zabalduko da.
Flandiar estiloa: Primitiboak.
XV. mendearen hasieran agertzen da. Ezaugarri nagusia olioaren erabilera aglutinante bezala da, koloreei bizitasun handiagoa ematen diela, distira handituz eta transparentziak eta kolore konposatuak egiteko aukera emanez. Konposaketak detailez beteta egon daitezke eta elementu minimoari garrantzia ematen diote ere. Espainiara bere eragina Kataluniatik sartu zen.
XV. mendearen hasieran agertzen da. Ezaugarri nagusia olioaren erabilera aglutinante bezala da, koloreei bizitasun handiagoa ematen diela, distira handituz eta transparentziak eta kolore konposatuak egiteko aukera emanez. Konposaketak detailez beteta egon daitezke eta elementu minimoari garrantzia ematen diote ere. Espainiara bere eragina Kataluniatik sartu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario