domingo, 13 de enero de 2008

Eskultura Gotikoa

Gotikoa erromanikoaren jarraipena izan arren, aldaketa garrantzitsu bat suposatu zuen, ez bakarrik arkitekturan, eskulturan eta beste ordenetan ere. Erromanikoko hieratismo eta geometrizaziotik naturalismoara pasatzen da. Mundua den moduan irudikatu nahi dute. Sinboloak desagertzen dira eta esanahi hori bakarrik arkitekturan mantentzen da. Keinuetako eta pertsonaien humanizazioa ematen da. Erromanikoko denborarik gabeko irudikapen unibertsalekin alderatua gotikoak momentua eta espazioa irudikatzen du. Horregatik eskulturan irudikaturiko pertsonaia emozioak eta edozein pertsonak sufritzen dituen aldaketak esperimentatzen du.Humanizaziorako bide hau bi fenomenoetan nabaritzen da, gotikoan gehien irudikatzen diren pertsonaiengan: Birjina haurrarekin eta Kristo gurutzean.

Birjinaren kasuan Mariak alaia eta maitagarria den emakume baten itxura hartzen du. Bere umearekin komunikatzen da, irribarre bat bere aurpegian izanik. Emakume gazte bat da, eta bakarrik bereizten dugu bere santutasuna aura eramaten duelako. Ez da berriz izango eserleku bat bere semearentzat, eskuan hartzen duela baizik bien arteko komunikazioa posible eginez.





















Kristo, aldiz, minez josita agertzen da, benetako gizon bat bezala heriotzaren aurrean. Hiru hiltze ditu eta pasioko elementuak ditu: zauriak, koroa… Gorputza erori egiten da, besoetatik zintzilikatua egonez eta ez dago jantzita, bakarrik purutasun oihal bat estaltzen du bere gorputza.







Eskultura gotikoko pertsonaiek haien humanismoz beteak, jarrera bertikal, simetriko eta hieratikoak uzten dituzte, gero eta amaneratuagoak diren beste batzuk adoptatzeko, mugimenduko zentzu gero eta errealistago batekin.





Beste estilo artistikoak bezala, gotikoak bilakaera bat dauka XIII. mendeko klasizismotik edertasun lasai batean eta idealizazioan oinarriturik, XIV. mendeko amaneramendu eta estilizaziora, irudien luzapenean eta jarrera bihurgunetsuetan ikusten dela. Azken fasean Berpizkundeko hastapenekin koinzidituz, errege, burgesen eta aristokraten irudiak egiten dira.

Garai klasikoaren gaiak dira: Kristoren bizitza, Birjinaren bizitza, hagiografiak edo santuen bizitzak, begetalak eta abere fantastikoak (kapiteletan).








Kokapenari dagokionez, erromanikoko ohikoa dena mantentzen da: atarietako tinpanoak, kapitelak… baina beste batzuk gehitzen dira: atarietan parteluzeko irudiak protagonismo handiagoa lortzen du, eta kokapen berriak agertzen dira, batez ere hilobiak eta koruetako aulkiteriak, erretaulak, etab.









Hilobiak horman kokatuak egon daitezke, arkupe batean, edo independenteak izan daitezke. Kasu honetan ohe funerarioaren aldeak dekoratzen dira eta hau abereen gainean eusten da. Hildakoaren irudia agertzen da, etzanda edo otoitz egiten.









Aulkiteriek protagonismo lortzen dute. Egurrez egindakoak, erliebez beteta egoten dira. Hauekin batera pulpituak eta erretaulak egiten dira ere.

No hay comentarios: