martes, 27 de febrero de 2007

Artea eta Matematika



René Magritte artista surrealista oso ezaguna da. Bere obretan hasiera batean gauzak nahiko normalak bezala agertzen badira ere beti dago desorekako elementu bat, amets gaizto batean bezala. Kasu honetan irudiak irudi barruan diren obra bat dugu. Badirudi mihise bat dagoela baina gero konturatzen gara mundura irekitzen den leiho bat dela eta horretatik joku geometriko bat ikusten dugu. Irudiaren izenburua "Euclide's way" horrela gogoratzen digu. Harrigarria da nola lehenengo planoan dagoen dorreak eta kaleko perspektibak forma berdintsua hartzen duen. Zer iruditzen zaizue?

2 comentarios:

jmli dijo...

Kaixo Maite:

Bernetan interesgarria blog honen planteamendua, zorionak!

Lehenengo koadroa geometria eta simetriak txiki-txikiekin erabil daitekela iruditzen zait, zenabit oinarrizko kontzeptu ikusteko: triangeluak, zuzenkiak, konoak..

Egia esan matematika eta artearen arteko eralzioa zuzenak direla iruditzen zait eta hurrengo loturak Fernando Corbalánek, Vicens Vives-entzat egindako lan interesgarria gure esku jartzen ditu.

jmli dijo...

Ahaztu zait lotura, honako hau duzu: http://www.galerianewton.com/images/martematicas/martematicas.pdf