miércoles, 25 de julio de 2007

Burdinazko siluetak

Zaragozan jaiotako Pablo Gargallo Parisen formatu zen artista bezala, batez ere kubisten inguruan.

Julio Gonzalezen eraginez burdinazko eskultura garatu zuen hiru dimentsioetako tresnak metalezko plaka lauaz eginez eta baita papera eta kartoia erabiliz. Hauetako eskultura batzuek minimalistak dirudite: askotan aurpegi bateko erdia, besterik ez du egiten edo atal batzuk falta dira edo zuloz beteta daude.

Eskultura tradizionalagoak egin zituen ere, brontzez, marmolez edo beste materialez. Greta Garborengan inspiraturiko obra desberdinak egin zituen.

Bere lan ezagunena Profeta da. 1933.ean egina, zuluaren eskulturako kontzeptu kubista bere gorenera eraman zuen. Honetaz gain, eskultura honek energi espresionistaz beteta badago ere, sinbologia biblikoa ondo irudikatzen duelako. Irudia sinplea da baina egitura oso konplexua da. Hutsunea irudikatu nahi du eskulturako ideia nagusien aurka joaten, bolumena ematean datzala. Eskultura hau osatzen duten laminak ez dira bloke bakar bat, haien artean kurbatu eta nahasten den multzo bat baizik. Argia azaletik irristatzen da, barruan sartzen da eta klaroskuroko guneak sortzen ditu.

Oihukatzen dagoen gizon boteretsua da, esku bat altxatua duela, hizlari bezala, bestearekin makila heltzen duen bitartean. Itxurarekiko kezka oso nabaria da. Argi dago autoreak ez zuela irudi abstraktu bat egin nahi. Sakontasuna ez da aurretik ikusita bakarrik eta zati eta hutsuneen bidez lortzen da. Lerroek eta azalek bururantz bideratzen gaituzte, eta baita ahorantz ere, bolumena negatiboan sortuz. Espresio handiena kanpoaldea eta barrualdea lotzean lortzen da. Kubismoa gogoratzen badu ere, espresionismoko planteamendu espiritualak, gogortasuna, agresibitatea eta izaera erakusten ditu.

PERFEKZIO KLASIKOA?

Arte klasikoa betidanik kontsideratua izan da perfekzioaren eredua bezala eta hau horrela da kontutan harturik perfekzioko itxura lortzen du diseinatuta dagoen ikuspuntutik ikusia izateko.



Grekoek gauzak gizakiaren neurrian egiten zuten (gizonaren neurrian, hobeto esanda, emakumezkoak bigarren mailako izakiak zirelako gizarte hartan!). Hau oso garbi geratzen da eskulturan baina zer gertatzen da arkitekturarekin?

Greziar arkitektura ordenetako kontzeptua sortu zuen eta horrela kronologikoki hiru orden aurkitzen ditugu: doriarra, joniarra eta korintiarra. Orden hauetako neurriak eta proportzioak desberdinak dira eta bereizteko elementu nagusiak zutabeak eta taulamenduak dira.














Eraikuntzen artean tenplua esanguratsuena da baina honek ez du esan nahi beste eraikuntzarik ez dagoenik. Horrela antzokiak, stoak, etxeak, altxorrak, palestrak, etab aurkitzen ditugu.













Behar bada ezagunena den eraikuntza Atenaseko akropolian eraikitako Partenoia da. Tenplu hau arte klasikoaren eredutzat hartzen da eta bere proportzioak perfekzioaren sinboloa bilakatu dira baina hori bakarrik da begi bistaz ikusten duguna. Grekoek ospakizun erlijiosoak tenpluetatik kanpo egiten zuten eta horregatik interesatzen zitzaien eraikuntzaren itxura perfektua izatea ikusten zen puntutik baina honek eskatzen zuen hainbat akats txiki sartzea, distantziatik itxura perfektua emateko. Era honetan, fatxadetako zutabeen arteko distantzia ez da beti berdina eta izkinetako zutabeen lodiera desberdina da ere. Bestaldetik, zutabeen fustea zabaltzen da erdialdean (entasi) bestela urrutitik meheegia agertuko litzateke. Taulamenduan ere honelako konponketak erabiltzen dituzte, eta horrela erdialdean kurbatu egiten da urrutitik zuzen zuzena ikusia ahal izateko. Beraz, perfekzio honek ikerketa optiko sakonak eskatzen zuen baina lortutako efektua harrigarria da benetan.

viernes, 29 de junio de 2007

Bekatuen eta erlijiosidadearen arteko borroka






El Bosco Herbeheretan jaiotako artista ezagunenetariko bat da. Bere obrak besteen lanekin zerikusirik ez dauka.

Teknikoki alla prima margotzen du, hau da, olioko lehen pintzeladaz, konponketak egin gabe. Dena den aldez aurretiko marrazkiak eta proiektuak oso minuziosoak omen ziren. Berritzailea da ere erabilitako koloreen erabileraz, kontraste handiko eta tonalitate ausartekin.

Gaiei dagokienez, sainduak eta bulneragarriak diren pertsonai arruntak egiten ditu, baina gehienek karikaturako kutxu bat izaten dute eta jendearengan enpatia sortzen dute.

(Bideoa ikusi nahi baduzu saka ezazu ezkerreko laukian)
Dena den, bere arte lanetako elementurik deigarriena bere surrealismoa da. Bere obretan sarkasmoa eta irudi oniriko eta groteskoak destakatzen dira. Hau esplikatu da alkimia, magia, bestiarioak, tesaurus, hagiografiei erreferentziak egiten. Gainera, 1500. urtearen inguruan ideia apokaliptikoak zabaldu ziren. Honen eraginez bere lanetan mezu moralista bat dago, satiraz beteta. Erdi Aroko elementu asko izan arren, Aro Modernoko humanismoa aurreratzen du.
Bere artelan famatuenen artean Delizietako lorategia, Bekatu kapitalen mahaia eta Lastoaren gurdia aipa daitezke.


martes, 29 de mayo de 2007

Eta artelana kubo bihurtu zen...



1907 Kubismoaren hasierako data bezala hartzen da, data honetan Picasso eta Braque elkartu zirelako.
`Les demoiselles d´Avignon´arte honetako abiapuntu bezala hartzen da. Hortik aurrera Picassok tradizioa baztertzen du kubismoa aurreko guztiarekin bakarrik apurtzen uler daitekeelako.
Louis Vauxcelles mugimenduari izena eman zion komentatzerakoan forma hauek `bizarreries cubiques´zirela.

Kubismoan ez dago ezer teorikoa, dena aurkikuntza da:
- Planoen independentzia eta autonomia: bolumen handiak hausten dira txikiagoak diren beste batzuetan. Kontornoko lerroak apurtzean lerroa apurtzen da ere, kaleidoskopio batean bezala.
- Perspektiba anitza: plano bakoitza autonomoa da. Angeluak bidertzen dira eta horrela objektu bat ikuspuntu desberdinetatik batera ikusten dugu.
- Argia eta itzala desagertzen dira: bolumenaren deskonposaketaren ondorioa da.
- Tokiko kolorea: koloreak ez du garrantzirik, toke txikiz aplikatzen da, eta edozein tresnarako baliogarria da.
- Geometrismoa: konposaketak irudi geometrikoz beteta daude. Naturako formak zilindroak, konoak, esferak eta kuboen bidez irudikatzen dira. Begiak formak kaptatzen ditu eta pintorearen buruak sinplifikatu egiten ditu. Cezannek aurreratu zuen premisa hau.
- Oinarri filosofikoa: filosofo batzuen lana garrantzitsua da, Bergson bezala. Honek esaten du ikusleak bere memorian objektuari buruzko informazio handia duela eta esperientzia hori intelektoaren oinarria da. Pintore kubistek hau aplikatzen dute: ez dute errealitatea islatzen, artistak errealitate hori buruz duen ideia baizik. Mugimendu honetako artista nagusiak Picasso, Braque eta Juan Gris dira. Gainera arte honekin lotzen dira ere beste artisten lana, Delaunay eta Legerrena bezala.

Kubismoaren bilakaera:








· Fase analitikoa: Hasieran natura ikertzen zuten gero desegiteko. Identifikagaitzak diren plano batzuen bilduma da lana.











· Fase hermetikoa: Obren irakurketa zaila sinplifikatzeko artistek pistak uzten dituzte, detaile figuratiboak txertatuz eta elementuak sinplifikatuz ulermena errazteko: musika tresnak, etab. Garai honetan elementu errealistak agertu ziren ere, inprentako letrak edo zenbakiak, egunkari zatiak, etiketak… Egurra edo marmola imitatzen dira tresnen ideia emateko.









· Fase sintetikoa: collagea eskulturako aitzindari bezala: Pausu bat gehiago eman zen: ez dira gauzak imitatzen zuzenean pegatzen direla baizik. Hauek dira Papier collé. Edozein materiala pegatzea posible zen eta honekin Collagea jaio zen.
Braque izan zen teknika hau erabili zuen lehena. Horrela lortzen da artea eta bizitza lotzea. Benetako erreferente bat lortzeko aukera ematen du. Pintura errebisatzen da horrela eta artistarentzat aukera desberdinak irekitzen dira. Orain ez da bakarrik margotzen, gehitu eta eraiki egiten dela baizik. Eraikitzeko teknika honek hirugarren dimentsioaren aukerak aurkezten ditu eta eskulturako bideak irekitzen dira.




Collage hauetan inspiratuko dira ere dadaistek egindako Ready-made, Duchamp sistematikoki erabiliko dituela.






Kubismotik etorriko dira beste estiloak zeinetan koloreak protagonismo handiagoa izango duen, Legerren obretan bezala. Baita forma sinple hauek koloreztatuz beste mugimendu bat sortuko da, orfismoa, Sonia eta Robert Delaunay praktikaturikoa.





lunes, 28 de mayo de 2007

Mundua pakete batean




Christo jatorri bulgariarra duen artista amerikano bat da. Bere obra oso berezia, eta baita eztabaidatua ere bada: edozein gauza pakete bihurtzen du eta, arte kontzeptual modernoaren adibide estremoetariko batzuk egiten. 1958 eta 1964 artean Frantzian bizi zen eta ondoren Estatu Batuetara joan zen.

Bere lehenengo lanak `empaquetages´ ziren, eta hauetan botilak, latak edo kutxak enpaketatzen zituen oihal edo plastikoak. Denborarekin gauza handiagoak enpaketatzen hasi zen, eraikuntzak bezala, eta askotan eraikin enblematikoak aukeratzen zituen: Pariseko Pont Neuf edo Berlingo Reichtag.


Naturarekin erlazionaturiko obrak baditu ere, Running Fence bezala, bere obra handiena, 40 Km baino gehiago zituena. Hau Valley Curtainekin batera abangoardiako zuzendariek egindako dokumentalen gaia izan ziren. Irlak eta zuhaitzak enpaketatu ditu ere.

Bere azken obren artean New York-eko Central Park-en egindako ateak edo momentuan prozesuan dauden Over the River eta Mastaba aurkitzen dira. Azkeneko hau egiteko kupelak metatuko ditu eta gero oihalekin estali.

Obra hauek egiteko, zailtasun teknikoaz gain, behar diren baimenak lortu behar ditu eta hau aspektu konplikatu bat izan daiteke.

(Irudian klikatuz obra honen instalazioa eta aspektu tekniko zein artistikoei buruzko bideo bat ikus dezakezue).
Jeanne Claude artistarekin kolaboratzen du bere proiektuetan.

domingo, 27 de mayo de 2007

Modernitatea eta Euskal Artea




Alberto Palacio-k, arkitekto eta injenieru bizkaitarrak, zubi hau egin zuen Nerbioi ibaiko bi aldeak lotzeko. Zubiak pertsonak garraiatzeaz gain zama mugitzeko erabilgarria izan behar zuen ere. Era berean, transbordadoreak ez zuen oztoporik suposatuko itsasontzien mugimendurako.

Zubia 1890 eta 1891. artean gauzatu zen. Hasierako prospekzioak garrantzi handikoak izan ziren, euskarriak finkatzera bideratuta zeudelako. Zimenduak egin ondoren burdinazko dorreak eta egiturak altxatu ziren. Junturak errematxez egin ziren, garai hartan soldadura erabiltzen ez zelako.

Zubi honetan erabili ziren momentu historiko horretan beste tokietan erabilitako teknika berdinak. Proiektuak oso desberdinak badira ere, guztien burura etortzen da Eiffel Dorrea, burdinez egindako egitura handi bat izanik. Material berrien erabilera normala bilakatuko da mota honetako eraikuntzetan eta anitzak dira adibideak. Honen arrazoia sinple da: egitura sendoak egiteko aukera ematen du baina era berean lirainagoak dira, pisu gutxiago dute eta eraikitzeko kosteak mugatuagoak dira ere.

sábado, 26 de mayo de 2007

Botero: estetika ahaztu ezina.




Fernando Botero artista kolonbianoaren lana oso ezaguna da. Bere irudi lodiak bere estiloko ezaugarri nagusia bihurtu dira eta identifikatzeko oso erraza da, beste artisten artelanekin zerikusi gutxi duelako.

Bere teknikak bilakaera bat izan du urteetan zehar. Hasieran ohiturako eszenak egiten zituen, pintzelada solte eta kolore apalez.

Mexikora bidaiatu ondoren bere bolumenak “naif” artearekin lotzen dira. Arte mota hau oso estimatua da Karibe inguruko herrietan. Horrela gaur egunean Boterismo bezala ezagutzen dugun estiloa jaio zen, irudi handiz, lodi xamarrak eta espresionismo figuratiborako esanguratsuak direlarik.

Botero gainera bere herriko egoera biolentoaren kritikoa da. Batzuetan bere obrak polemika handia sortu dute.

Bere formazio urteetan arteko gune nagusietatik pasatu zen eta obra klasikoak ondo ezagutu zituen. Askotan obra hauetako bere interpretazio oso pertsonala egiten du. Guztietan kontutan hartzen du hasierako irudia baina elementuak aldatzen ditu, bere ezaugarri estetikoak gehitzeaz gain.
Hauetaz aparte bere obra pertsonalagoak egiten ditu ere, horietako asko bere Colombiako tradizioak eta usadioak islatzen dutelarik.