martes, 29 de mayo de 2007

Eta artelana kubo bihurtu zen...



1907 Kubismoaren hasierako data bezala hartzen da, data honetan Picasso eta Braque elkartu zirelako.
`Les demoiselles d´Avignon´arte honetako abiapuntu bezala hartzen da. Hortik aurrera Picassok tradizioa baztertzen du kubismoa aurreko guztiarekin bakarrik apurtzen uler daitekeelako.
Louis Vauxcelles mugimenduari izena eman zion komentatzerakoan forma hauek `bizarreries cubiques´zirela.

Kubismoan ez dago ezer teorikoa, dena aurkikuntza da:
- Planoen independentzia eta autonomia: bolumen handiak hausten dira txikiagoak diren beste batzuetan. Kontornoko lerroak apurtzean lerroa apurtzen da ere, kaleidoskopio batean bezala.
- Perspektiba anitza: plano bakoitza autonomoa da. Angeluak bidertzen dira eta horrela objektu bat ikuspuntu desberdinetatik batera ikusten dugu.
- Argia eta itzala desagertzen dira: bolumenaren deskonposaketaren ondorioa da.
- Tokiko kolorea: koloreak ez du garrantzirik, toke txikiz aplikatzen da, eta edozein tresnarako baliogarria da.
- Geometrismoa: konposaketak irudi geometrikoz beteta daude. Naturako formak zilindroak, konoak, esferak eta kuboen bidez irudikatzen dira. Begiak formak kaptatzen ditu eta pintorearen buruak sinplifikatu egiten ditu. Cezannek aurreratu zuen premisa hau.
- Oinarri filosofikoa: filosofo batzuen lana garrantzitsua da, Bergson bezala. Honek esaten du ikusleak bere memorian objektuari buruzko informazio handia duela eta esperientzia hori intelektoaren oinarria da. Pintore kubistek hau aplikatzen dute: ez dute errealitatea islatzen, artistak errealitate hori buruz duen ideia baizik. Mugimendu honetako artista nagusiak Picasso, Braque eta Juan Gris dira. Gainera arte honekin lotzen dira ere beste artisten lana, Delaunay eta Legerrena bezala.

Kubismoaren bilakaera:








· Fase analitikoa: Hasieran natura ikertzen zuten gero desegiteko. Identifikagaitzak diren plano batzuen bilduma da lana.











· Fase hermetikoa: Obren irakurketa zaila sinplifikatzeko artistek pistak uzten dituzte, detaile figuratiboak txertatuz eta elementuak sinplifikatuz ulermena errazteko: musika tresnak, etab. Garai honetan elementu errealistak agertu ziren ere, inprentako letrak edo zenbakiak, egunkari zatiak, etiketak… Egurra edo marmola imitatzen dira tresnen ideia emateko.









· Fase sintetikoa: collagea eskulturako aitzindari bezala: Pausu bat gehiago eman zen: ez dira gauzak imitatzen zuzenean pegatzen direla baizik. Hauek dira Papier collé. Edozein materiala pegatzea posible zen eta honekin Collagea jaio zen.
Braque izan zen teknika hau erabili zuen lehena. Horrela lortzen da artea eta bizitza lotzea. Benetako erreferente bat lortzeko aukera ematen du. Pintura errebisatzen da horrela eta artistarentzat aukera desberdinak irekitzen dira. Orain ez da bakarrik margotzen, gehitu eta eraiki egiten dela baizik. Eraikitzeko teknika honek hirugarren dimentsioaren aukerak aurkezten ditu eta eskulturako bideak irekitzen dira.




Collage hauetan inspiratuko dira ere dadaistek egindako Ready-made, Duchamp sistematikoki erabiliko dituela.






Kubismotik etorriko dira beste estiloak zeinetan koloreak protagonismo handiagoa izango duen, Legerren obretan bezala. Baita forma sinple hauek koloreztatuz beste mugimendu bat sortuko da, orfismoa, Sonia eta Robert Delaunay praktikaturikoa.





No hay comentarios: