lunes, 28 de mayo de 2007

Mundua pakete batean




Christo jatorri bulgariarra duen artista amerikano bat da. Bere obra oso berezia, eta baita eztabaidatua ere bada: edozein gauza pakete bihurtzen du eta, arte kontzeptual modernoaren adibide estremoetariko batzuk egiten. 1958 eta 1964 artean Frantzian bizi zen eta ondoren Estatu Batuetara joan zen.

Bere lehenengo lanak `empaquetages´ ziren, eta hauetan botilak, latak edo kutxak enpaketatzen zituen oihal edo plastikoak. Denborarekin gauza handiagoak enpaketatzen hasi zen, eraikuntzak bezala, eta askotan eraikin enblematikoak aukeratzen zituen: Pariseko Pont Neuf edo Berlingo Reichtag.


Naturarekin erlazionaturiko obrak baditu ere, Running Fence bezala, bere obra handiena, 40 Km baino gehiago zituena. Hau Valley Curtainekin batera abangoardiako zuzendariek egindako dokumentalen gaia izan ziren. Irlak eta zuhaitzak enpaketatu ditu ere.

Bere azken obren artean New York-eko Central Park-en egindako ateak edo momentuan prozesuan dauden Over the River eta Mastaba aurkitzen dira. Azkeneko hau egiteko kupelak metatuko ditu eta gero oihalekin estali.

Obra hauek egiteko, zailtasun teknikoaz gain, behar diren baimenak lortu behar ditu eta hau aspektu konplikatu bat izan daiteke.

(Irudian klikatuz obra honen instalazioa eta aspektu tekniko zein artistikoei buruzko bideo bat ikus dezakezue).
Jeanne Claude artistarekin kolaboratzen du bere proiektuetan.

No hay comentarios: