miércoles, 25 de julio de 2007

PERFEKZIO KLASIKOA?

Arte klasikoa betidanik kontsideratua izan da perfekzioaren eredua bezala eta hau horrela da kontutan harturik perfekzioko itxura lortzen du diseinatuta dagoen ikuspuntutik ikusia izateko.



Grekoek gauzak gizakiaren neurrian egiten zuten (gizonaren neurrian, hobeto esanda, emakumezkoak bigarren mailako izakiak zirelako gizarte hartan!). Hau oso garbi geratzen da eskulturan baina zer gertatzen da arkitekturarekin?

Greziar arkitektura ordenetako kontzeptua sortu zuen eta horrela kronologikoki hiru orden aurkitzen ditugu: doriarra, joniarra eta korintiarra. Orden hauetako neurriak eta proportzioak desberdinak dira eta bereizteko elementu nagusiak zutabeak eta taulamenduak dira.














Eraikuntzen artean tenplua esanguratsuena da baina honek ez du esan nahi beste eraikuntzarik ez dagoenik. Horrela antzokiak, stoak, etxeak, altxorrak, palestrak, etab aurkitzen ditugu.













Behar bada ezagunena den eraikuntza Atenaseko akropolian eraikitako Partenoia da. Tenplu hau arte klasikoaren eredutzat hartzen da eta bere proportzioak perfekzioaren sinboloa bilakatu dira baina hori bakarrik da begi bistaz ikusten duguna. Grekoek ospakizun erlijiosoak tenpluetatik kanpo egiten zuten eta horregatik interesatzen zitzaien eraikuntzaren itxura perfektua izatea ikusten zen puntutik baina honek eskatzen zuen hainbat akats txiki sartzea, distantziatik itxura perfektua emateko. Era honetan, fatxadetako zutabeen arteko distantzia ez da beti berdina eta izkinetako zutabeen lodiera desberdina da ere. Bestaldetik, zutabeen fustea zabaltzen da erdialdean (entasi) bestela urrutitik meheegia agertuko litzateke. Taulamenduan ere honelako konponketak erabiltzen dituzte, eta horrela erdialdean kurbatu egiten da urrutitik zuzen zuzena ikusia ahal izateko. Beraz, perfekzio honek ikerketa optiko sakonak eskatzen zuen baina lortutako efektua harrigarria da benetan.

No hay comentarios: