martes, 9 de octubre de 2007

Erretratu erromatarraren bilakaera

Erromatar eskulturan erretratua adierazpen nagusienetariko bat da. Honek ez du esan nahi ez dela beste eskultura mota egongo, erliebeak bezala, hainbat monumentu konmemoratiboen izaera justifikatzen dutela baina gehien zabaldutako adierazpena gizakien errepresentazioa da.


Dirudienez tradizio hau arbasoen errepresentatzeko zaletasunarekin lotuta dago. Etxe patrizioetan haien familiako hildakoen maskarak edo bustoak izaten zituzten. Hau elkartu zen politikoak eta beste noble batzuk irudikatzeko ohiturarekin.

Orokorki esan daiteke erromatar erretratuan ziklo estilistikoak ematen direla eta horrela batzuetan naturalismo zorrotza nagusitzen den bitartean, beste batzuetan idealizatzeko joera nabarmena ematen da.

Errepublika garaian egiazko pertsonaiak irudikatu nahi zuten, haien akatsekin eta guztiz. Oso normala zen gorputzeko eredu batzuk egitea eta ondoren hauetan egokitzea benetako erretratu bat.




Augusturekin hasita enperadoreek erabili zuten eskultura propaganda egiteko modu bat bezala eta haien irudian inperio osoan zehar banatzen zuten. Garai honetako erretratuak naturalistak badira ere, idealizatzeko joera dute, dinastiako aspektu batzuk adierazi nahian eta pertsonaiak haien momentu gorenetan irudikatuz.








Flaviar dinastiarekin berriro errealismorako aldaketa eman zen. Tekniken menperakuntza aldaketak posible egin zituen eta horrela, trepanoz egindako ile kizkurrak edo emakumezkoen orrazkera konplikatuak aurkitzen ditugu.





Adrianoren garaian enperadoreak agertuko dira bizarrarekin baina haien adina beti mantenduz, egoera ideal batean. Antoninoen dinastiarekin bizarraren erabilera mantenduko da baina pertsonaien nortasuna adierazi nahi duten, tipo oso espresiboak lortuz, bere gorenera Severatar dinastiarekin iritsiko direla.















Garai honetatik aurrera orrazkera berriz aldatuko da eta enperadoreak ile oso motzarekin agertuko dira baina espresioa mantenduz.








Inperioren amaiera aldera geometrizazio bat ematen da, Tetrarken irudietan ikus daitekeen moduan. Joera abstraktuak somatzen dira eta irudiak indibidualak izan beharrean estereotipoak dira. Constantinoaren erretratuak ildo honetatik jarraituko dira eta horrela naturalistak ez diren irudiak egingo dira. Hauek izango dute jarraipena Bizantzioko artean.

lunes, 1 de octubre de 2007

Arkitekturako erabilgarritasuna

Erromatar arkitekturak bi ezaugarri nagusi ditu. Alde batetik, beste kulturetako sintesi bat egiteko gai izatea eta bigarrena, euren obra guztiek edertasuneko aspektua zaintzeaz gain praktikotasunez betetako ereduak izatea.

Erromatarrek arkitektura klasikoko elementuaz baliatu ziren, espreski hiru ordenak, doriarra, joniarra eta korintiarra eta hauei gehitu zizkieten haiek sortutako beste batzuk, konposatua eta toskaniarra bezala. Honetaz gain, sistema dinteldua erabiltzeaz gain ganga eta kupula sistematikoki erabili zituzten ere.






Eraikuntzen tipologia oso aberatsa da, ohiko tenpluetan hasita hirietan beharrezkoak diren edozein eraikuntza zibilera arte. Ikuskizunetako eraikuntzetako lan bikainak egin zituzten eta baita behar arruntak asetzeko beharrezkoak ziren elementuak ere, errepideak edo ubideak bezala.

Obra hauek guztiak ingenieritzako lan bikainak dira eta haietan konbinatzen dira erromatarren gusto estetikoak, ordenen konbinaketa bezala edo haien eskulturak.

Arte hau ez dago pentsatuta bakarrik edertasuna irudikatzeko, praktikotasuna eta zerbitzu batera dedikatua egotera baizik.









Bideo bat ikusteko, sakatu beheko irudian:






miércoles, 19 de septiembre de 2007

Edertasuneko irudikapena

Grekoen arteko oinarri bat gauzak gizakiaren arabera egitea zen. Haien arkitektura horrela zegoen pentsatuta eta eskulturarekin antzeko zerbait egin zuten. Greziar eskulturako bilakaeran zehar gizakia bihurtzen da protagonista nagusia baina desberdintasunak nabarmenak dira garaiaren arabera.






Aro arkaikoan irudiek Egipto eta Ekialdeko beste inperioen eragina erakusten dute. Gizonezko eskulturak, kuros, edo nesken eskulturak, koré, egiten dira. Ezaugarri komun batzuk dituzte: mugimendu falta, egitura oso zuzena, askotan tutuak izango balira bezala, espresiorik gabeko aurpegiak, almendra itxurako begiekin eta ilea buruari erabat pegatuta. Kuroi beti daude biluzik eta korai peploz jantziak. Frontoietako irudietan ezaugarri tipikoa da irribarre berezi bat, eginetiko izenekoa.










Aro klasikoan edertasuneko kezka oso nabaria da. Irudikatutako pertsonaiak benetako atletak izaten dira, gorputz perfektuekin. Giharretako analisia sakona erakusten dute eta askotan mugimendu eta jarrera naturalistak erakusten dute baina aurpegiak ez dira oso espresiboak. Autore ezagunak daude, haien artean Miron, mugimendua kaptatzen duen artista; Policleto, kanona finkatzen duen eskultorea; Fidias, bere garaiko eskultorerik famatuena, oihal bustien teknika erabiltzen duena eta Partenoiko lanen autorez izan zena; Lisipo, kanona luzatzen duela estereotipo luzeagoak sortuz; Scopas, patetismoa irudikatzeko gai dena eta Praxitele, irudi delikatu eta idealizatuak egiten duela, postura berezi batekin, gorputza beti hanka batean eutsita dutela bihurgune bat sortuz.




Aro helenistikoan perfekzio teknikoa lortzeaz gain gaien aberastasuna ematen da ere. Artisten kezka nagusia gizakien nortasuna eta sentimenduak irudikatzea da, horrela ez dute arazorik bizioak, deformazioak eta dramak irudikatzeko. Garai honetan pertsona zaharrak, umeak, desesperaturik daudenak edo mugimenduz beteriko multzoak aurkitzen ditugu. Adibideen artea Atsoa mozkortuta, Galiarra bere buruaz beste egiten, Farnesio Zezena, Ahatearen umea, Laokoon bere semeekin, Samotraziako garaipena edota Miloko benusa aurkitzen dira.





Bideo bat ikusteko irudi honetan klikatu:


miércoles, 25 de julio de 2007

Burdinazko siluetak

Zaragozan jaiotako Pablo Gargallo Parisen formatu zen artista bezala, batez ere kubisten inguruan.

Julio Gonzalezen eraginez burdinazko eskultura garatu zuen hiru dimentsioetako tresnak metalezko plaka lauaz eginez eta baita papera eta kartoia erabiliz. Hauetako eskultura batzuek minimalistak dirudite: askotan aurpegi bateko erdia, besterik ez du egiten edo atal batzuk falta dira edo zuloz beteta daude.

Eskultura tradizionalagoak egin zituen ere, brontzez, marmolez edo beste materialez. Greta Garborengan inspiraturiko obra desberdinak egin zituen.

Bere lan ezagunena Profeta da. 1933.ean egina, zuluaren eskulturako kontzeptu kubista bere gorenera eraman zuen. Honetaz gain, eskultura honek energi espresionistaz beteta badago ere, sinbologia biblikoa ondo irudikatzen duelako. Irudia sinplea da baina egitura oso konplexua da. Hutsunea irudikatu nahi du eskulturako ideia nagusien aurka joaten, bolumena ematean datzala. Eskultura hau osatzen duten laminak ez dira bloke bakar bat, haien artean kurbatu eta nahasten den multzo bat baizik. Argia azaletik irristatzen da, barruan sartzen da eta klaroskuroko guneak sortzen ditu.

Oihukatzen dagoen gizon boteretsua da, esku bat altxatua duela, hizlari bezala, bestearekin makila heltzen duen bitartean. Itxurarekiko kezka oso nabaria da. Argi dago autoreak ez zuela irudi abstraktu bat egin nahi. Sakontasuna ez da aurretik ikusita bakarrik eta zati eta hutsuneen bidez lortzen da. Lerroek eta azalek bururantz bideratzen gaituzte, eta baita ahorantz ere, bolumena negatiboan sortuz. Espresio handiena kanpoaldea eta barrualdea lotzean lortzen da. Kubismoa gogoratzen badu ere, espresionismoko planteamendu espiritualak, gogortasuna, agresibitatea eta izaera erakusten ditu.

PERFEKZIO KLASIKOA?

Arte klasikoa betidanik kontsideratua izan da perfekzioaren eredua bezala eta hau horrela da kontutan harturik perfekzioko itxura lortzen du diseinatuta dagoen ikuspuntutik ikusia izateko.



Grekoek gauzak gizakiaren neurrian egiten zuten (gizonaren neurrian, hobeto esanda, emakumezkoak bigarren mailako izakiak zirelako gizarte hartan!). Hau oso garbi geratzen da eskulturan baina zer gertatzen da arkitekturarekin?

Greziar arkitektura ordenetako kontzeptua sortu zuen eta horrela kronologikoki hiru orden aurkitzen ditugu: doriarra, joniarra eta korintiarra. Orden hauetako neurriak eta proportzioak desberdinak dira eta bereizteko elementu nagusiak zutabeak eta taulamenduak dira.














Eraikuntzen artean tenplua esanguratsuena da baina honek ez du esan nahi beste eraikuntzarik ez dagoenik. Horrela antzokiak, stoak, etxeak, altxorrak, palestrak, etab aurkitzen ditugu.













Behar bada ezagunena den eraikuntza Atenaseko akropolian eraikitako Partenoia da. Tenplu hau arte klasikoaren eredutzat hartzen da eta bere proportzioak perfekzioaren sinboloa bilakatu dira baina hori bakarrik da begi bistaz ikusten duguna. Grekoek ospakizun erlijiosoak tenpluetatik kanpo egiten zuten eta horregatik interesatzen zitzaien eraikuntzaren itxura perfektua izatea ikusten zen puntutik baina honek eskatzen zuen hainbat akats txiki sartzea, distantziatik itxura perfektua emateko. Era honetan, fatxadetako zutabeen arteko distantzia ez da beti berdina eta izkinetako zutabeen lodiera desberdina da ere. Bestaldetik, zutabeen fustea zabaltzen da erdialdean (entasi) bestela urrutitik meheegia agertuko litzateke. Taulamenduan ere honelako konponketak erabiltzen dituzte, eta horrela erdialdean kurbatu egiten da urrutitik zuzen zuzena ikusia ahal izateko. Beraz, perfekzio honek ikerketa optiko sakonak eskatzen zuen baina lortutako efektua harrigarria da benetan.

viernes, 29 de junio de 2007

Bekatuen eta erlijiosidadearen arteko borroka






El Bosco Herbeheretan jaiotako artista ezagunenetariko bat da. Bere obrak besteen lanekin zerikusirik ez dauka.

Teknikoki alla prima margotzen du, hau da, olioko lehen pintzeladaz, konponketak egin gabe. Dena den aldez aurretiko marrazkiak eta proiektuak oso minuziosoak omen ziren. Berritzailea da ere erabilitako koloreen erabileraz, kontraste handiko eta tonalitate ausartekin.

Gaiei dagokienez, sainduak eta bulneragarriak diren pertsonai arruntak egiten ditu, baina gehienek karikaturako kutxu bat izaten dute eta jendearengan enpatia sortzen dute.

(Bideoa ikusi nahi baduzu saka ezazu ezkerreko laukian)
Dena den, bere arte lanetako elementurik deigarriena bere surrealismoa da. Bere obretan sarkasmoa eta irudi oniriko eta groteskoak destakatzen dira. Hau esplikatu da alkimia, magia, bestiarioak, tesaurus, hagiografiei erreferentziak egiten. Gainera, 1500. urtearen inguruan ideia apokaliptikoak zabaldu ziren. Honen eraginez bere lanetan mezu moralista bat dago, satiraz beteta. Erdi Aroko elementu asko izan arren, Aro Modernoko humanismoa aurreratzen du.
Bere artelan famatuenen artean Delizietako lorategia, Bekatu kapitalen mahaia eta Lastoaren gurdia aipa daitezke.


martes, 29 de mayo de 2007

Eta artelana kubo bihurtu zen...



1907 Kubismoaren hasierako data bezala hartzen da, data honetan Picasso eta Braque elkartu zirelako.
`Les demoiselles d´Avignon´arte honetako abiapuntu bezala hartzen da. Hortik aurrera Picassok tradizioa baztertzen du kubismoa aurreko guztiarekin bakarrik apurtzen uler daitekeelako.
Louis Vauxcelles mugimenduari izena eman zion komentatzerakoan forma hauek `bizarreries cubiques´zirela.

Kubismoan ez dago ezer teorikoa, dena aurkikuntza da:
- Planoen independentzia eta autonomia: bolumen handiak hausten dira txikiagoak diren beste batzuetan. Kontornoko lerroak apurtzean lerroa apurtzen da ere, kaleidoskopio batean bezala.
- Perspektiba anitza: plano bakoitza autonomoa da. Angeluak bidertzen dira eta horrela objektu bat ikuspuntu desberdinetatik batera ikusten dugu.
- Argia eta itzala desagertzen dira: bolumenaren deskonposaketaren ondorioa da.
- Tokiko kolorea: koloreak ez du garrantzirik, toke txikiz aplikatzen da, eta edozein tresnarako baliogarria da.
- Geometrismoa: konposaketak irudi geometrikoz beteta daude. Naturako formak zilindroak, konoak, esferak eta kuboen bidez irudikatzen dira. Begiak formak kaptatzen ditu eta pintorearen buruak sinplifikatu egiten ditu. Cezannek aurreratu zuen premisa hau.
- Oinarri filosofikoa: filosofo batzuen lana garrantzitsua da, Bergson bezala. Honek esaten du ikusleak bere memorian objektuari buruzko informazio handia duela eta esperientzia hori intelektoaren oinarria da. Pintore kubistek hau aplikatzen dute: ez dute errealitatea islatzen, artistak errealitate hori buruz duen ideia baizik. Mugimendu honetako artista nagusiak Picasso, Braque eta Juan Gris dira. Gainera arte honekin lotzen dira ere beste artisten lana, Delaunay eta Legerrena bezala.

Kubismoaren bilakaera:








· Fase analitikoa: Hasieran natura ikertzen zuten gero desegiteko. Identifikagaitzak diren plano batzuen bilduma da lana.











· Fase hermetikoa: Obren irakurketa zaila sinplifikatzeko artistek pistak uzten dituzte, detaile figuratiboak txertatuz eta elementuak sinplifikatuz ulermena errazteko: musika tresnak, etab. Garai honetan elementu errealistak agertu ziren ere, inprentako letrak edo zenbakiak, egunkari zatiak, etiketak… Egurra edo marmola imitatzen dira tresnen ideia emateko.









· Fase sintetikoa: collagea eskulturako aitzindari bezala: Pausu bat gehiago eman zen: ez dira gauzak imitatzen zuzenean pegatzen direla baizik. Hauek dira Papier collé. Edozein materiala pegatzea posible zen eta honekin Collagea jaio zen.
Braque izan zen teknika hau erabili zuen lehena. Horrela lortzen da artea eta bizitza lotzea. Benetako erreferente bat lortzeko aukera ematen du. Pintura errebisatzen da horrela eta artistarentzat aukera desberdinak irekitzen dira. Orain ez da bakarrik margotzen, gehitu eta eraiki egiten dela baizik. Eraikitzeko teknika honek hirugarren dimentsioaren aukerak aurkezten ditu eta eskulturako bideak irekitzen dira.




Collage hauetan inspiratuko dira ere dadaistek egindako Ready-made, Duchamp sistematikoki erabiliko dituela.






Kubismotik etorriko dira beste estiloak zeinetan koloreak protagonismo handiagoa izango duen, Legerren obretan bezala. Baita forma sinple hauek koloreztatuz beste mugimendu bat sortuko da, orfismoa, Sonia eta Robert Delaunay praktikaturikoa.