Dirudienez tradizio hau arbasoen errepresentatzeko zaletasunarekin lotuta dago. Etxe patrizioetan haien familiako hildakoen maskarak edo bustoak izaten zituzten. Hau elkartu zen politikoak eta beste noble batzuk irudikatzeko ohiturarekin.
Orokorki esan daiteke erromatar erretratuan ziklo estilistikoak ematen direla eta horrela batzuetan naturalismo zorrotza nagusitzen den bitartean, beste batzuetan idealizatzeko joera nabarmena ematen da.
Errepublika garaian egiazko pertsonaiak irudikatu nahi zuten, haien akatsekin eta guztiz. Oso normala zen gorputzeko eredu batzuk egitea eta ondoren hauetan egokitzea benetako erretratu bat.
Augusturekin hasita enperadoreek erabili zuten eskultura propaganda egiteko modu bat bezala eta haien irudian inperio osoan zehar banatzen zuten. Garai honetako erretratuak naturalistak badira ere, idealizatzeko joera dute, dinastiako aspektu batzuk adierazi nahian eta pertsonaiak haien momentu gorenetan irudikatuz.
Flaviar dinastiarekin berriro errealismorako aldaketa eman zen. Tekniken menperakuntza aldaketak posible egin zituen eta horrela, trepanoz egindako ile kizkurrak edo emakumezkoen orrazkera konplikatuak aurkitzen ditugu.
Adrianoren garaian enperadoreak agertuko dira bizarrarekin baina haien adina beti mantenduz, egoera ideal batean. Antoninoen dinastiarekin bizarraren erabilera mantenduko da baina pertsonaien nortasuna adierazi nahi duten, tipo oso espresiboak lortuz, bere gorenera Severatar dinastiarekin iritsiko direla.
Garai honetatik aurrera orrazkera berriz aldatuko da eta enperadoreak ile oso motzarekin agertuko dira baina espresioa mantenduz.
Inperioren amaiera aldera geometrizazio bat ematen da, Tetrarken irudietan ikus daitekeen moduan. Joera abstraktuak somatzen dira eta irudiak indibidualak izan beharrean estereotipoak dira. Constantinoaren erretratuak ildo honetatik jarraituko dira eta horrela naturalistak ez diren irudiak egingo dira. Hauek izango dute jarraipena Bizantzioko artean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario