

Land Art

Mugimendu garrantzitsu hau Ameriketan agertu zen 1960koen amaieran eta 1970en hasieran eta honetan paisaia eta artea elkarri lotuak daude. Eskulturak ez dira paisaian kokatzen, paisaia da haien sorkuntzako parte bat. Lanak espazio irekietan existitzen dira, zibilizaziotik aparte, erosioaren eraginpean. Hasierako lanak, Nevada, New Mexiko, Utah edo Arizonako basamortuetan sortuak, efimeroak ziren eta gaur ezagutzen ditugu grabaturiko materialen bidez edo argazkien bidez. Mugimendu honetako ordezkariak dira De Maria, Heizer eta Goldsworthy.
Arte Povera

Arte Povera terminoa Germano Celant, italiar kritiko batek sortu zuen 1967an. Bere testuak eta erakusketa klabeak identitate kolektiboa eman zioten italiar artista gazteen talde bati Torino, Milan, Genoa eta Erroman finkatua. Era erradikal berrietan lan egiten zuten, lehenaldiarekin apurtzen eta dialogo berri bat irekitzen Europa eta Ameriketako joerekin. Gerra ondorengo mirariak porrot egin zuenez eta ekonomiako anabasa eta inestabilitate politikoa agertu zirenez, Arte Povera hirietako ekintza kultural bezala agertu zen. Arte Povera ireki-itxitako ikerketa prozesu bat deskribatzen du. Lucio Fontana eta Piero Manzoni italiar prekursoreen berrikuntza artistiko ikonoklasten itzalean, artistak zerotik hasi ziren, formako mugarik gabe. Arte Povera ez da arte boteretsu bat, mugarik gabeko arte bat baizik, laborategiko egoera bat zeinean oinarri teorikoa errefusatua izan zen materialak eta prozesuaren aldeko irekidura osoaren alde.
Arte Poverarekin loturiko artistek oso era desberdinetan egin zuten lan. Pintura, eskultura, argazkilaritza, performance-ak eta instalakuntzak erabiltzen zituzten, presentzia fisiko indartsua sortuz, bai eskala txikian edo keinu efimeroz. Material zaharrak eta berriak erabili zituzten, gizakiek eginak eta naturalak, haiekin loturiko oinarrizko indarrak erakutsiz eta baita gure inguruan dagoen energiako gunea erakutsiz. Talde honetako partaideak dira Anselmo, Pistoletto eta Metz.
Minimalismoa

Azken joerak artean
View more presentations from mfresnillo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario