

Lehen artista europearrak Afrika eta Ozeaniako ereduak aztertzen Matisse, Picasso, Derain eta Kirchner izan ziren. Eredu hauek pinturetan eta baita eskulturetan ere bereganatu zituzten: hanka motza, izter meheak, torso luzeak eta buru handiak dituzte irudiak dira. Artista batzuk egokitu zituzten obra hauek beste batzuk kopiatzea besterik ez zuten egiten. Kasu hauetako adibideak dira errespektiboki Modigliani eta Brancusi.
Modiglianik Afrikan eta budismoan inspiraturiko emakumeen buru dotore eta errefinatuak egin zituen. Batzuk harriz eginak dira eta eraikuntzetako harrietan egiten zituen horrela arkitekturako zatiak bezala agertzen zirelako. Bere ekoizpenean aurkitzen ditugu zutabe moduko buruak, belauniko jarritako kariatideak edo zutik dauden emakume biluziak.
Brancusik ez zuen egin horrelako egokitzapen pertsonala. Ez zituen Afrikako irudiak era ireki batean erabat kopiatzea eta horregatik zatietan banatu zituen. Era batean kultura primitiboa modernitatera egokitu nahi izan zuen.

Brancusik ez zuen egin horrelako egokitzapen pertsonala. Ez zituen Afrikako irudiak era ireki batean erabat kopiatzea eta horregatik zatietan banatu zituen. Era batean kultura primitiboa modernitatera egokitu nahi izan zuen.
Kubismoa
Picasso eskulturara hurbildu zen hizkuntza kubistatik. Bere ideia elementu desberdinen bistak elkartzea zen, gauzak angelu desberdinetatik ikusiak izango bailiren Rodinen inpresionismoaren azken adierazpena bezala. Argiaren distira anitzak eta hautsiak brontzean lortu nahi zituen.

Picassoren kasuan, eskultura hitza erabili beharrean eraikuntza erabili behar da. Gaiekin kategoria berri bat definitu behar da bere obrak zerikusirik ez duelako tradizioarekin giza irudiak, abereak edo alegoriak eta bodegoiak bera obran trataera berezia dutelako.
Eskultura honek ez du oinarririk eta ez dago tente edo etzanda, horman jarrita baizik, pintura bat izango balitz bezala. Eskultura honen jatorria collage-etan bilatu behar da. Picasso Julio Gonzalezekin lanean egon omen zen lan hauekin hasi zenean.

Eskultura hauek espazio errealean zabaltzen ziren aukera ematen diotelako begiari errealitatean objektuko espaziotik ikusten ez dena (Picassok egindako lehen eskultura gitarra bat zen). Lan hauek Afrikako artean inspiratuak daude. Hautatik forma ahurrak eta ganbilak ensanblatzeko joera hartu zuen. Irudikaturiko objektuak ez dira erabilgarriak baina benetako tresnen irudikapen plastiakoa.
Futurismoa
Mugimendu honetako artisten hurbilketa eskulturare Rodin eta akademizismotik etorri zen. Inspirazioa arkaismoako ezagupenean aurkitu zuten bai europear eta ez europear eskulturakoak eta honekin batera Parisetik zetorren pintura modernotik.

Eskultura futuristak jatorri desberdina dauka. Lehenaldiarekin erabat hausteko manifestu bat da. Formen sorkuntza aurretik haien teoria eta printzipioak zeuden. Artea ikusten da materia bezala zeinetik energia eta mugimenduko flasak agertzen dira inguruko atmosferan proiektatzeko.



Dadaismoa

Marcel Duchamp pintore bat zen baina bere pentsaera bereziak egin zuen berarengandik XX. mendeko eragin handieneko artista bat. Kubismo eta futurismoarekin esperimentatu ondoren bizikleta bateko aurreko orkila hartu zuen, hankaz gora jarri zuen taburete baten gainean eta honela bere lehen objektu-eraikuntza egin zuen, artelan bat sortuz. Arteko kontzeptu berri hau laster izan zen bereganatua beste artistengandik beste herrietan.
Dada mugimenduko artistek Alemanian (Arp, Ernst, Schwitters) eta ondoren Frantziar surrealismoan pinturak erliebean ekoiztu zituzten. Artistikoak ez ziren materialaz baliatzen ziren eta kolore gogorrak erabiltzen zituzten. Friso klasikoetan bezala, kolore argitsuetan pintaturik, haien sorkuntzak koloreztatu zituzten. Artelanak egin nahian armoniako bilduma bat egin nahi zuten, ensanblaje edo erliebeekin beti sorpresa sortzeko asmoz.
Konstruktibismoa
Tatlin Picasso eta Errusiar konstruktibismoaren arteko zubia izan zen. Mendebaldeko iraultza artistikoari norabide berria eman zion errusiar tradizio ikonikoaren eraginekin eta espekulazio kosmikoak nahasiz bizitzeko iraultza erradikalarekin. Eskultura figuratibo ez figuratiborako
pausua egin zuen. Egurra, metal edo kristalaren pusketan ensanblatu ziren esanahirik gabe, espazioan proiektatzen diren forma materialak, besterik ez dira. Bere lan batzuk horma behar zuten euskarri bezala baina beste batzuk espazioan suspenditzen ziren. Hauei izkinako erliebeak deitu zien.


Mugimendu honetan sarturiko beste artistak Gabo eta Pevsner dira. Gabo-k transparenteak ematen zuten materialak erailtzen zituen gardentasuneko impresioa emateko. Pevsner-rek Picassoren lan kubistak erreproduzitzen zituen emakumeen biluziak erliebez egindako eraikuntza transparenteak bailiren zeluloideko azala bihurgunetsuak erabiliz.
Abangoardiako eskultura I
View more presentations from mfresnillo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario