martes, 4 de diciembre de 2007

Irudiaren Artea Erromanikoan

Eskultura era pintura erromanikoa erlijioaren zerbitzuan egon ziren. Dekoratzeaz gain, irudi hauek izaera pedagogikoa zuten, hau da, irakurtzen eta idazten ez zekien jendeari Bibliako mezua irakastea sinpleak ulertzeko ziren irudien bidez. Zama ideologiko ikaragarria zuten irudi hauek, jendeari Jainkoaren beldur egon behar zuela irakasten ziotelako. Irudietan agertzen diren pertsonaiak Kristo epaile bezala aurkezten dute, askotan irudi beldurgarriz inguraturik. Eskultura arte garrantzitsu bat izan zen eta eskulturak toki zehatz batzuetan kokatzen ziren. Toki nagusia atariak ziren. Bertan tinpanoak zeukan garapenik handiena eta horretan Azken Epaiketako eszena agertzen zen. Honetan Kristo Pantokrator edo epaile bezala agertzen da, mandorlan eserita, bere inguruan tetramorfoa duela, hau da, lau ebangelisten sinboloak. Hauen inguruan edo azken epaiketako eszenak edo Apokalipsiko hogeita lau Gizon Zaharrak agertzen ziren. Arkiboltetan beste irudiak agertzen ziren, askotan artisauak, musikariak, erregeak e.a. eta atezangoetan santu eta beste pertsonai biblikoen irudiak. Eliza handia izanik parteluz edo mainela zuen eta horretan dekorazioren bat jartzen zen ere.

Eskulturako beste kokaguneak kapitelak dira, bereziki klaustroetakoak. Hauetan motibo desberdinak ager daitezke: Bibliako eszenak (erraztasunaz identifikatzen direla), abereak, bai Kristoren sinboloa direnak baita munstroak ere, edota motibo begetalak.






Eskulturako beste adierazpena exentoa da, oso tipologia espezifikoa izanik: Kristoak gurutzean edo Birjinak haurrarekin.







Gurutzilkatuak normalean bizirik egongo balira bezala agertzen dira, sufrimendua adierazten duten elementurik gabe. Lau hiltze izaten dituzte eta haien gorputza tente dago, erori gabe. Janzkerari dagokionez, soineko luze batez estaltzen dira, anatomia sinple hori erakutsi gabe. Metalezkoak zein egur polikromatukoak izaten ziren.















Birjina haurrarekin oro irudi estatikoa da. Normalean aulki baten papera betetzen duelarik, umea haren magalean izateko. Biak agertzen dira bedeinkatzen, aurrera begira, eta haien arteko komunikaziorik gabe. Egur polikromatuan egiten dira.









Pinturari dagokionez, erlijiosoa da eta eliz barruan egiten da. Irudi nagusiak absidetan kokatzen dira eta gai nagusia Pantokrator eta Birjina dira. Irudi hauetan sailkapen bat dago: erdian, goian, Kristo, inguruan tetramorfoak dituela, beherago beste pertsonai sakratuak eta beheko bandatan landareak etab. ager daitezke. Hondoari kolorea ematen diote, baina kolore uniformeko bandak egiten dituzte horretarako. Perspektiba ez da erabiltzen eta sakontasuneko inpresioa emateko lerro beltz paraleloak erabiltzen dira. Kolore lauak izaten dira eta irudiak marra beltz lodi batez perfilatuak daude.

No hay comentarios: