lunes, 28 de mayo de 2007

Mundua pakete batean




Christo jatorri bulgariarra duen artista amerikano bat da. Bere obra oso berezia, eta baita eztabaidatua ere bada: edozein gauza pakete bihurtzen du eta, arte kontzeptual modernoaren adibide estremoetariko batzuk egiten. 1958 eta 1964 artean Frantzian bizi zen eta ondoren Estatu Batuetara joan zen.

Bere lehenengo lanak `empaquetages´ ziren, eta hauetan botilak, latak edo kutxak enpaketatzen zituen oihal edo plastikoak. Denborarekin gauza handiagoak enpaketatzen hasi zen, eraikuntzak bezala, eta askotan eraikin enblematikoak aukeratzen zituen: Pariseko Pont Neuf edo Berlingo Reichtag.


Naturarekin erlazionaturiko obrak baditu ere, Running Fence bezala, bere obra handiena, 40 Km baino gehiago zituena. Hau Valley Curtainekin batera abangoardiako zuzendariek egindako dokumentalen gaia izan ziren. Irlak eta zuhaitzak enpaketatu ditu ere.

Bere azken obren artean New York-eko Central Park-en egindako ateak edo momentuan prozesuan dauden Over the River eta Mastaba aurkitzen dira. Azkeneko hau egiteko kupelak metatuko ditu eta gero oihalekin estali.

Obra hauek egiteko, zailtasun teknikoaz gain, behar diren baimenak lortu behar ditu eta hau aspektu konplikatu bat izan daiteke.

(Irudian klikatuz obra honen instalazioa eta aspektu tekniko zein artistikoei buruzko bideo bat ikus dezakezue).
Jeanne Claude artistarekin kolaboratzen du bere proiektuetan.

domingo, 27 de mayo de 2007

Modernitatea eta Euskal Artea




Alberto Palacio-k, arkitekto eta injenieru bizkaitarrak, zubi hau egin zuen Nerbioi ibaiko bi aldeak lotzeko. Zubiak pertsonak garraiatzeaz gain zama mugitzeko erabilgarria izan behar zuen ere. Era berean, transbordadoreak ez zuen oztoporik suposatuko itsasontzien mugimendurako.

Zubia 1890 eta 1891. artean gauzatu zen. Hasierako prospekzioak garrantzi handikoak izan ziren, euskarriak finkatzera bideratuta zeudelako. Zimenduak egin ondoren burdinazko dorreak eta egiturak altxatu ziren. Junturak errematxez egin ziren, garai hartan soldadura erabiltzen ez zelako.

Zubi honetan erabili ziren momentu historiko horretan beste tokietan erabilitako teknika berdinak. Proiektuak oso desberdinak badira ere, guztien burura etortzen da Eiffel Dorrea, burdinez egindako egitura handi bat izanik. Material berrien erabilera normala bilakatuko da mota honetako eraikuntzetan eta anitzak dira adibideak. Honen arrazoia sinple da: egitura sendoak egiteko aukera ematen du baina era berean lirainagoak dira, pisu gutxiago dute eta eraikitzeko kosteak mugatuagoak dira ere.

sábado, 26 de mayo de 2007

Botero: estetika ahaztu ezina.




Fernando Botero artista kolonbianoaren lana oso ezaguna da. Bere irudi lodiak bere estiloko ezaugarri nagusia bihurtu dira eta identifikatzeko oso erraza da, beste artisten artelanekin zerikusi gutxi duelako.

Bere teknikak bilakaera bat izan du urteetan zehar. Hasieran ohiturako eszenak egiten zituen, pintzelada solte eta kolore apalez.

Mexikora bidaiatu ondoren bere bolumenak “naif” artearekin lotzen dira. Arte mota hau oso estimatua da Karibe inguruko herrietan. Horrela gaur egunean Boterismo bezala ezagutzen dugun estiloa jaio zen, irudi handiz, lodi xamarrak eta espresionismo figuratiborako esanguratsuak direlarik.

Botero gainera bere herriko egoera biolentoaren kritikoa da. Batzuetan bere obrak polemika handia sortu dute.

Bere formazio urteetan arteko gune nagusietatik pasatu zen eta obra klasikoak ondo ezagutu zituen. Askotan obra hauetako bere interpretazio oso pertsonala egiten du. Guztietan kontutan hartzen du hasierako irudia baina elementuak aldatzen ditu, bere ezaugarri estetikoak gehitzeaz gain.
Hauetaz aparte bere obra pertsonalagoak egiten ditu ere, horietako asko bere Colombiako tradizioak eta usadioak islatzen dutelarik.

lunes, 16 de abril de 2007

Frida Kahlo: artista hautsi baten lana









Frida Kahlok artista gutxi bezala errepresentatzen du surrealismoko mundua. Dena den, bere kasua berezia da, beste artistengan paranoia dena bere kasuan benetako minei eta sentimendu garratzei erantzuna ematen die.







Emakume honek istripu larri baten ondoren margotzeari ekin zion eta bere mihisetan bere sentimenduak, beldurrak eta frustrazioak irudikatzen du autore gutxi egiten duten sakontasunaz eta hizkuntza sinple eta zuzenak: bere gorputza minduta, bere zailtasunak ibiltzeko, bere amatasuneko antsia frustratua. Obra guztietan mina hori oso nabaria da odolez zikintzen diren irudi batzuekin.

Hauekin batera bere herrialdekiko maitasuna ozenki aldarrikatzen du: Mexiko eta honek inplikatzen duen guztia: indigenismoa, landaretza eta fauna berezia, sinismena erlijioso sakonak, erlijio eta surperstizio nahasketa direla. Bere obretan konbinatzen dira Guadalupeko birjina, jainko-jainkosa aztekak eta heriotzako kultua. Hau guztiaren testigua den emakume hau indigena bat bezala islatzen da, natura berezi batean, aberez inguraturik eta artisautzako bitxiekin ornituta.

Bere inguruan agertzen dira ere bere bizitzako izan ziren pertsonak: bere familiakoak, bere amoranteak eta Diego, Diego Rivera margolari handia, bere senarra. Elefantea eta usoa bezala deitzen zuten bikotea haien arteko desberdintasuna horren nabaria zen eta. Askotan ikusten ditugu haien aurpegiak besteen lanetan, elkarlaneko eta konplizitateko sinbolo bezala.

Gorputz fragileko emakume honek indarrez beteriko obra bat utzi zigun, bere bizitza gogoratzeko, bere herriko kultura babesteko. Kolorez beteriko forma ondo mugatuak, teknika oso prezisoz egindak baina beste gauza guztien gainetik sentimenduz kargaturik.
Oharra: Irudi guztietan bideo bat ikusteko aukera duzue. Frida Kahlo-ren lana gustokoa baldin baduzue ez galdu!

lunes, 9 de abril de 2007

Garai modernoen eraginak: Pop Art



Abangoardietako kapitulu bereia okupatzen du Andy Warhol-ek sortutako Pop Art. Artista honekin modan jarri ziren tresna arruntak, eguneroko bizitzako elementuak, polaroid argazkiak, batzutan sinpletasun osoz errepresentatuak, beste batzutan kolore anitz eta psikodelikoekin. Era batean edo bestean, arte honek gizarteko aldaketetako testigantza eman nahi du.






Teknikoki artistak oso lan desberdina egiten dute eta arteko arlo guztietan aurki ditzakegu honen adibideak: pintura, eskultura, argazkilaritza, etab. Denek dute amankomunean eguneroko tresnen irudikapena, publizitateko hizkuntza eta formen sinplifikazioa.






Materialak modernoak izaten dira ere, askotan akrilikoak. Irudietan batzutan material desberdinak txertatzen dira. Lerroek protagonismo handia hartzen dute, gauzak mugatzeko, profilak ondo definituz eta desberdinduz, komiki bezalako eszenak egiten dira, askotan hitzak eta dena irudikatzen dutela.






Arte honen helburua ulertzeko erreza izan daiteken zerbait errepresentatzea da. Artista nagusien artean Warhol, Lichtenstein, Rosenquist, Oldemburg, Wesselman, eta beste izen asko aipa daitezke. Sarrera honetako irudietan aukera duzue Youtube-ko bideo pare bat ikusteko abangoardia honetako obra anitzekin.

viernes, 6 de abril de 2007

Op-arteko kapritxoak






1945 ondoren abangoardiako arteko zentroa Estatu Batuetara mugitu zen. Lan oso desberdinak egiten dira eta hauen artean Op-art da hauetako bat.






Op-arteko artista ezagunena Victor Vasarely da. Berak zioenez, arteak ez du natura kopiatu behar, horretarako natura bera dagoelako eta baita mihiseak ez du obra mugatu behar. Horrela, bere konposaketetan bolumeneko efekto ikaragarriak lortuko ditu, askotan oso era sinple batean egindako irudien errepikapenaren bitartez.






Bere obretan mugimendua eta bolumena bi konstante dira. Askotan efektu optiko horiek ezinezkoak diren irudi batzuetara eramaten dute ere. Gehienetan lauki edo zirkuluen konbinaketaz "arkitektura" batzuk eraikitzen du.






Lan hauek, gehienetan (salbuespenak salbu) abstraktoak izaten dira eta destakatuena izaten da haien kolorea edo kolore gutxi batzuen konbinaketa eta errepikapena.






Irudi honetan klik eginez Vasaralyren erakusketa bateko bideoa ikus dezakezue.

jueves, 5 de abril de 2007

Magritte edo hau ez da ematen duena



Surrealisten artean batzuk marrazkiaren aldekoak dira, Dalí-ren kasua bezala. Magritte belgiarra da joera horretako beste adibide bat. Bere obra batzuk sinple badirudi ere beti dago eromeneko puntu bat guztietan. Serie desberdinak ditu, bonbindun gizonekin, aurpegi estaliekin, lebitatzen duten arrokekin, irudiak irudiaren barruan, hodeiak forma sugerenteekin, etab.


Mundu pertsonal honek joku handia ematen du muntaiak egiteko horrela milaka gauza aurki ditzakezue You Tube bakarrik bere izena sartzearekin. Hemen saiatu naiz bat txertatzen, ea ondo ateratzen zaidan!